Hemen zaude: Hasiera Blogak Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге Volgako Batelariak Literatur Inoizkaria
Dokumentu Akzioak

Volgako Batelariak Literatur Inoizkaria

"Volgako batelariak" literaturari buruzko aldizkari bat da, edo izan nahi du behintzat. Hausnarketarako eta kritikarako espazio bat. Euskal literaturaz eta munduko literaturez hitz egiteko gune bat.

Erredakzio batzordea honoko hauek osatzen dugu: Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak.

"Volgako batelariak" aldizkariak kolaborazioak onartuko ditu, helbide honetara bidaliko direnak: hepzagoi@vc.ehu.es . Dena dela, kolaborazio bat argitaratua izateko erredakzio batzordearen onespena jaso beharko du lehenago.

"Volgako batelariak" aldizkariko artikuluei erantzuna eman ahal izango zaie blog honetan bertan, baina beti ere erantzuna izen-abizen errealez edo ezagunez sinatuta badator. Baldintza hori ez bada betetzen, edo betetzen ez dela susmatzeko arrazoirik balego, aldizkariak ez du argitara emango.

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.
  Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
ezustecool poetikoa Antonio Casado da Rocha, 2008/07/09
Aitite post-independentea patxi lurra, 2008/07/07
azmatzekorik ez Antonio Casado da Rocha, 2008/07/02
Azkenik!! harkaitz millan, 2008/05/08
Free Vascovia Manifest Jartos Subkomandantea, 2008/05/07