Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Volgako Batelariak

NEW YORK-MARTUTENE: Euskal postnazionalismoaren utopiaz eta globalizazio neoliberalaren krisiaz (edo nola desiratuko dugu orain?)

Joseba Gabilondo 2013/03/13 09:00
Hil honen amaieran argitaratuko du Joseba Gabilondok liburu berria: "New York-Martutene: Euskal postnazionalismoaren krisiaz (edo nola desiratuko dugu orain?)". Liburu horretako hirugarren kapituluko pasarteak igorri dizkigu Volgako Batelarioi. (OHARRA Martutene udan edo beste bizitza batean irakurtzeko zain duzuenoi: spoilarrak ditu artikuluak.)

Titulurik gabe

Iñigo Astiz 2013/02/05 11:28
(Hedoi Etxarteren 'Sinplistak'-en Iruñeko aurkezpenerako Iñigo Astizek prestatu testua)

Aurkezlea

Santi Leoné 2013/01/17 12:05
Kolaborazio batekin gatoz oraingoan. Egunkarietan inor gutxik aipatu zuen arren, zin egiten dugu Santi Leoné izan zela, joan den urrian, Iban Zalduaren "Idazten ari dela idazten duen idazlea" liburua aurkeztu zuena (Xabier Mendiguren editorearekin batera). Zin egiten dugu, orobat, ez zela honako hau izan bertan irakurri zuen aurkezpen-testua, nahiz eta Leonék zin egiten digun okasio horretarako prestatu zuela, irakurtzera ausartu ez eta beste bat irakurri zuen arren. Edonola ere, hemen dago, betirako jasoa gera dadin, idatzi hura.

Hamabi (edo hamahiru) ohar "Atzerri"-ren inguruan

zaldua 2013/01/05 10:55
Hona hemen, Iban Zalduaren eskutik, kritika izatera iristen ez diren gogoeta edo ohar batzuk, Mikel Antzaren "Atzerri" liburuaren irakurketak eragindakoak.

Bigarren eskuko biniloen dendan

zaldua 2012/11/22 11:10
Datorren larunbatean (2012ko azaroak 24) Chameleons Vox-ek joko du Donostian, Intxaurrondoko Kultur Etxean, 22:00etan. Talde hau 80ko hamarraldiko The Chameleons manchestertarren spin off modukoa da, jatorrizko taldearen bi partaide mantentzen dituena: Mark Burgess baxu-jole eta kantaria, eta John Lever baterista. Dudarik gabe, nostalgiazaleentzako kontzertu bat izango da, Chameleonsen kantutegi zaharra errepasatzera dedikatzen direlako. Baina ni nostalgiko bat naiz, eta, osasuna lagun, han egongo naiz. Nire "Biodiskografiak" liburuan (Erein, 2011) ipuin bat eskaini nion haien lehenengo albumari, "Script of the Bridge" ilunari, eta hemen zintzilikatuko dut orain, omenaldi edo auskalo zeren gisa, larunbata noiz iritsiko zain.

Alferrikako fetitxeak

zaldua 2012/07/06 10:10
Duela hilabete batzuk, literaturaren inguruko biltzar batean, ponentzia bat deigarri gertatu zitzaidan. Arturo Pérez-Reverteren obrari buruzkoa zen. Egiazki, kontrastea egiten zuen gai orokorrean “garaiagoekin”, baina hitzaldia ez zuen edonork ematen, Espainiako giro unibertsitarioan oso ondo kokatutako ikertzaile batek baizik, pisu astun batek. Hizlariak Pérez-Reverteren ibilbidearen analisi nahikoa oso bat jorratu zuen, eta idazlea bera zuen iturri nagusi, adibidez, best seller estatubatuarraren eta europarraren ezberdintasunen gainean Pérez-Revertek (auto)teorizatutakoa hizpidera ekarri zuenean –seriotasun osoz–. Halako batean, hitzaldia amaierara iristen ari zelarik, eta –irudipena daukat– entzule askoren sinesgogortasun eta are harridura keinuen eraginpean, ikertzaileak bere burua behartuta ikusi zuen Pérez-Reverteren “literatura” gustatzen ez zitzaiola aitortzera. Bere diskurtsoaren ezordukotasuna are gehiago azpimarratzeko efektua izan zuena, zer esanik ez. Eztabaidaren txanda iritsi zelarik, hitz gogorrak entzun behar izan zituen entzuleriaren aldetik, bereziki literaturako katedradun apokaliptiko bezain jakintsu baten ahotik.

Irakurle paraleloa

Santi Leoné 2012/06/20 09:37
Kolaborazio batekin gatoz, aspaldiko partez. Santi Leoné historialari eta irakasle nafarrak –ezaguna egingo zaizuena, "The Simpsons"-eko Troy McClurek esango lukeen bezala, hala "Euskal Herria imaginario baten alde" saiakeragatik (Elkar, 2008) nola Berria egunkarian astearteetan idazten dituen zutabe mamitsuengatik, duela ez hainbeste itzuli duen Mario Vargas Llosaren "Pantaleon eta bisitariak" (Elkar, 2011) ahaztu gabe–, Santi Leonék, genion, "Irakurle paraleloa" ipuin-saiakera –edo saiakera-ipuina– eskaini digu opari, testu bat zeinetan, bide batez esanda, Joseba Sarrionandiak –gure literaturako "untouchable" urrietako batek– protagonismo berezia baitu. Guk poz-pozik jaso eta Volgako Batelariak aldizkariko artikulu bihurtu dugu. Hona hemen.

Poesiaren Zazpi Bekatu Nagusiak

zaldua 2012/06/12 09:40
Duela bizpahiru aste ekitaldi bitxi batean parte hartzera gonbidatu ninduten: Euskal Herriko Unibertsitateak Leioako Kanpusean eraiki duen Poesiaren Bidearen inaugurazioan. Arrazoia, antza denez, duela urte batzuk plazaratu nuen “Poesiaren Kontrako Manifestua” izan zen: antolatzaileek, ez galdetu zergatik, nik hura errepikatzea nahi zuten. Ziur aski ez da unerik onena aldarrikapen moduko hau argitara emateko, are gutxiago kontuan hartuta gure artean Nazioarteko Poesia Jaialdi bat ospatu berri dela -antolatzaileek berek, apalki, "munduko gertakizun kultural onenetakoa" izendatu duten hura alegia-, baina, egiazki, sekula ez da Poesiarekin, Arte Goren eta Garai horrekin sartzeko abagunerik egokiena. Beraz, hona hemen, addenda gutxi batzuekin, Leioan irakurri nuen testua.

♥ ♥ Nire irakurketa hautatuak ♥ ♥

Angel Erro 2012/05/07 10:33
Sautrela (gogoan bego) saiorako hamalau testu aukeratu nituen iaz. Nik dakidala, ez ziren guztiak emititu. Horregatik, denak bildu eta hona ekartzea erabaki dut; horregatik, eta baita telebistako programa, aukeratutako egileak eta, batez ere, neure burua omentzeko ere.

Literaturaren Hamar Manamenduak

zaldua 2012/03/16 08:33
Noizean behin, gauzak argitze aldera, Moises literario bat jaitsi beharko litzateke mendiren batetik (Sinaitik, Parnasotik edo, zergatik ez, Igeldotik) Jainkoaren hitza, hots, Benetako Literaturaren bidea erakutsi diezagun. Niri hala gertatu zait, ametsetan izan bada ere.
Aurkezpena

Volgako Batelariak / Бурлаки на Волге

Literatur inoizkari kosakoa / Казацкий литературный журнал

Moñoñotasuna, zurikeria, bertso-kitsch-laritza, biktimismo orokortua, produktu literario paketatua, euskararen kalonjeen (uler bedi: irakurle militanteen) nagusitasuna, plastidekor-idazleak, malditismo faltsuaz mozorrotutakoak, laurogeiko hamarkadaren (eta aurreko ia guztien) nostalgia... horiek guztiak gaitzesten eta gaitzetsiko ditu inoizkari honek, eta  beldurrik gabe salatuko. Akaso ez dira salagarri eta denbora galduko dugu, baina esan bezala, gogoak ematen dizkigu hala egiteko, dibertitu nahi dugu, eta dibertituko gara. Nahiz eta, funtsean,
eta inork sinesten ez gaituen arren, oso jende serioa garen.

Uxue Apaolaza, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Ibon Egaña, Angel Erro, Juanjo Olasagarre eta Iban Zalduak osatzen dugu kontubernio hau. Erantzunak ongi etorriak izango dira (edo ez), baina beti benetako izen-abizenez sinatuta datozen heinean, eta kolaborazioak ere onartuko ditugu.

Azken erantzunak
Beti geratuko zaigu Symborska, bai (eta ezagutzen ... Juan Garzia Garmendia, 2019/03/22 08:45
Ziurrenik ez naiz ni egokiena poesia liburu batez ... Iban Zaldua, 2013/02/19 18:09
Iruditzen zait, erabat, gehiegi puztu den liburu ... Josu Lasa, 2013/02/16 01:18
12. oharraren parentesia itxita egonda ... Angel Garcia Etxandi, 2013/02/08 21:17
Hori, hori! Txus Imirizaldu, 2013/01/10 14:45
Ez naiz filologoa ezta kritikoa ere, ... Koruko Heras, 2013/01/09 11:19
Aurreko erantzunaren argigarri eta emendagarri ... Iñigo Roque, 2013/01/08 10:46
Fikzio bat da liburua, Iban, baina ez nuke ... Iñigo Roque, 2013/01/07 12:53
Zuen arteko iritzi trukaketa hilaren 12an amaitu ... Angel Garcia Etxandi, 2012/07/30 02:05
Beñat eta Iban. Eztabaidarako gai interesgarriak ... Ibai Atutxa, 2012/07/12 19:44