Bide guztiek naramate Elgetara
Esandakoa ez nuen bete eta ostegunean ez nintzen hurbildu Joseba Gabilondok Koldo Mitxelena Kulturunean eskaini behar zuen hitzaldira. Bruesa Gipuzkoa Basket saskibaloi taldearen partida ikustera igo nintzen Illunbera. Estreinakoz.
Ostiralean, aldiz, txintxo portatu eta Elgetako Espaloiara igo nintzen. Roberto Giobbi mago suitzarraren showa ikusteko parada izan nuen bertan. Gutxitan ikusi ditut zuzenean magoak. Hemen, Euskal Herrian, haurrei begirako saioak dira nagusiki ikusi ditudanak.
Bertako hotel batean hartu genuen ostatu. Berezi samarra, hori bai. Izan ere, goizeko 10:00etan jaiki, jatetxera jaitsi eta ez zegoen inor bertan. Beste taberna batera joan behar gosaltzera.
Espaloian ikusi nuen udaberriko egitaraua eta nire gustuko beste gauza bat behintzat badago: maiatzaren 26an Txuma Murugarrenek eta Julen Gabiriak eskainiko baitute Mathilde maitatzeko moduak. Okerrik ezean, agertzeko asmoa daukat.
Dena dela, eta Bartzelonara bazoazte aste bukaera honetan, hango Euskal Etxean ikusteko aukera izango duzue maiatzaren 11n, 20:00etan. Ekitaldi oparoa antolatu dute Literaldia 07 izeneko guardasolapean.
Zer uste dok ba Donostia dala kapitala? Elgeta dok, gizona!
Mathilde maitatzeko moduak ikusi nuen Ernest Lluch-en":http://www.donostiakultura.net/cc_ke/eus/centros/lluch/index_lluch.htm eta hain izan zan politta... giro berezixa sortu zan eta kapitalera ekartzia pentsau dogu. :-) Erreflexio egunerako aparteko ekitaldixa.