Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

Sexo en NY

telezaborra 2004/09/24 11:11

Ez dut matxista agertu nahi, baina aitortu behar dut emakumeei zuzendutako produktuak normalean ez ditudala atsegin. Aspergarriak iruditzen zaizkit. Telesailak ( Felicity , Ally McBeal ....), pelikulak ( El Diario de Bridget Jones ), komikiak ( Maitena ), bideojokoak ( Los Sims )... Hauek guztiak ez ditut inoiz jarraitu. Lehen momentutik banekien ez nituela gehiago ikusi nahi. Ez dakit zergatik, baina hala zen... umorea ulertzeko desberdinak garelako? beharbada...

Baina arau hori apurtzen duen salbuespena topatu dut. Sexo en Nueva York . Astearte eta ostegun gauetan ematen dute, Gangrena 3n. Protagonista emakume kazetari bat da, Sex in the city izeneko zutabea idazten duena. 35 urte inguru, ezkongabea. Atal bakoitzean gai bat jorratzen dut, modu ezin dibertigarriagoan. Esate baterako, asteartean gaia zera zem ezkongabeen eta ezkonduen arteko harremanak. Dena emakume baten ikuspegitik. Erritmo bizian. Eta kapituluek 25 minutu besterik ez dute irauten.

Lances y figuras del toreo

telezaborra 2004/09/21 11:29

Euskaraz denetik egon behar dela uste dutenetako bat naiz. Horren adibidea telezaborra blog kutre hau. Eta gauza jakina da zezenketek zale franko dituztela gure artean. Baina iruditzen zait Euskadi Irratikoek ziri ederra sartu diotela enpresa bati. Entzun duzue Lances y figuras del toreo bildumaren iragarkia? Lehen aldiz entzutean pentsatu nuen broma bat zela (Euskadi Gaztean noizean behin egiten dituzte horrelakoak), baina ez, gehiagotan agertu da. Ez dakit zenbat kostatu zaien iragarkia EIn jartzea, baina esango nuke gehiago kostatuko zaiela iragarkiak, beraren eraginez salduko dituzten aleek baino.

Umeak eskolan daude

telezaborra 2004/09/20 05:56

Badakit oso erreza dela ETB1 kritikatzea, baina kate horren arratsaldeko programazioa astakeri hutsa da. 14:50etatik 16:30etara marrazki bizidunak. Gauza jakina da marrazki bizidunak ez direla bakarrik haurrentzako produktua, nik neuk ere gustura ikusten ditut, baina gehienbat umeak dira hori ikusten dutenak. Eta ordu horietan, umeak eskolan daude. Piper egiten dutenak ez dira etxera joaten Doraemon ikusteko.

Zein da programazio hori erabaki duena? Lotsarik ez al dute ETB n?

gauza onak ikusteko, ordaindu behar

telezaborra 2004/09/17 11:56

ASpaldian ez dut TMEO aldizkaria irakurri, ez dakit oraindik jarraitzen duen, baina lehen telebista kritikatzeko zutabe bat zeukaten. Moctezumo de Piñak idazten zuen. Eta behin esaldi on bat bota zuen. (Gutxi gorabehera) drogak hartu nahi badituzu 2 aukera dituzu: dirurik gastatu gabe hondartzako hondarra esnifatu dezakezu, baina diru asko baldin baduzu Kolombiatik ekarritako kokarik onena izango duzu... bada telebistarekin gauza bera gertatzen da. Ordaindu gabe betiko telebista-kateak dituzu... baina kartera atera eta pagatzen hasi ezkero, kanal digitalak, tematikoak, filmak.....

Eta zergatik esaten dut hori? Ikusten dudalako nola gaztigatzen gaituzten, adibide bat jartzearren, Antena 3 n. Astean zehar, prime time orduan, betiko espainiar telesail kutreak ( Mis adorables vecinos , Aquí no hay quien folle ...) eta ordu txikietan kalitatezko telesail USAtarrak ( 24 astelehenetan gauerdian, Sexo en NY astearte eta ostegunetan gaukeko 2etan, South Park ....)

Telesail horiek guztiak, Digital+ eko kateetan ematen dituzte ordu egokiagoetan.

En fin, zer egingo diogu ba! Sufritzen jarraitu.

Futbol taldeen kamisetak

telezaborra 2004/09/14 09:35

Bada azken garain asko zabaldu den fenomeno bat, hemendik salatu nahi dudana. Futbol taldeen kasmisetak. Jende asko, gehiegi zalantzarik gabe, irtetzen da kalera kamiseta horiekin. Eta ez naiz umeei buruz ari. Bueltatxo bat ematera ateratzen bagara, 15 urtetik gorako bat baino gehiago topatuko dugu jantzi madarikatu horrekin. Euskal hiriburuetako futbol taldeenak dira arrakasta gehien dutenak.

Zertarako ditugu legegileak eta poliziak? Isunaren bat ez legoke gaizki.

Eta hori gutxi balitz, telebistan ere azaldu da fenomeno hau. ETB ko Date el bote ra ez dira gutxi horrela joaten direnak. Zergatik ez die errejidoreak esanten ezetz, horrela ezin direla agertu telebistan?

Gomendio bat

telezaborra 2004/09/10 10:54

Telezaborra ez ezi, janari zaborraren zalea ere banaiz. Gaur burger bat gomendatu nahi dut. Gasteizko Bulevard ean dago (Bizkaiko leku askotan ere ba omen dago) eta KRUNCH du izena. Jatetxe alemaniarra da, janari azkarrak ematen dituzte. Nik bakarrik Krunch hanburgesa (2.95 dolar europar) probatu dut, eta flipatuta geratu nintzen. Haragi gorria, ogi beroa eta kirriskatsua, kalitatezko letxuga eta tipula, pepinotxoa (pepinillo, hala agertzen da 3000 Hiztegian), bacona, gazta eta maionesa.

Gasteizera hurbiltzen bazarete eta non bazkaldu ez badakizue, probatu.

Bestetik, beharrezkoa al da pepinotxoa hanburgesetan? Nik batzutan kendu egiten dut, bestetan ordea ez. Zuek?

Bitxikeri bat

telezaborra 2004/09/07 04:53

Konturatu al zarete? ETB ko Barnetegia saioko irakaslea Pans and Company ren iragarkian agertzen da. Bera da poliziek putz egitera behartzen dutena.

24

telezaborra 2004/09/05 07:33

Gero ez zaitezte kexatu, ez esan abisatu ez dizuedanik... Bihar gauean Antena 3 n 24 telesailaren hirugarren denboraldia hasiko da. Gaueko 12.30etan.

Aurreko bi denboraldiak kate berean emititu dituzte. Gauza batek bihurtzen du telesaila berezia: akzioa en tiempo real (euskaraz?) gertatzen da. Hortik dator 24 izena. 24 atal dira, bakoitzak 60 minutuko iraupenarekin, alegia, dena egun bakar batean gertatzen da.

Lehen denboraldian USAko presidentegai beltza hiltzeko kospirazio bat zegoen. Jack Bauer , Terrorismoaren Aurkako Unitatearen ajente-buruak 24 ordu izan zituen dena konpotzeko.

Bigarren denboraldian terrorista talde batek bonba nuklearra bota nahi zuen Los Angelesen.

Aurreko bi denboraldiak jarraitu badituzue, hirugarrena ere ikusiko duzue, zalantzarik gabe. Ezagutzen ez baduzue, emaiozue aukera bat, ikusi lehen kapitulua... engantxatuko zarete.

Volver a empezaaaaar

telezaborra 2004/09/03 10:49

Bai, badakigu, eskolara itzultzea oso garestia da. Aurreko ikasturteko liburuak ezin dira berriro erabili, aldatzen dituztelako; motxilak asko igo dira; gero eta tramankulu gehiago behar dituzte eskolarako, eta asko balio dute....

Hori guztia badakigu. Urtero Abuztu bukaeran eta Iraila hasieran rollo bera errepikatzen albistegi guztietan. Kamarak eramaten dituzte hipermerkatu batera eta galderak egiten dizkiete gurasoei. Hauek atsekabetuta agertzen zaizkigu diru asko gastatu beharko dutelako, bizitza oso zaila delako, eta doako liburuak eskatzen dituzte (eskatzea libre!). Gero kontsumitzaileen elkarteko tipo bat agertzen da, erosketak garaiz eta pixkanaka-piskanaka egitea gomendatzen duena (Eguberrietan gauza bera esaten duen tipo bera).

Eta bukatu da bideoa. Ezin dute albistea beste nonbaitetik enfokatu ? Ezin al zaio beste buelta bat eman? Iazko bideoa errepikatzen al dute?

Abuztuko post-ak



lehiaketa arraroak

telezaborra 2004/08/31 10:10

Onartzen dut, osorik ez ditut inoiz ikusi, baina ia egunero ikusten dut Date El Bote eta Saber y Ganar lehiaketen zatitxo bat. Ba oraindik ez dakit zein den saio horien funtzionamendua. Date el Bote n ez dakit nork irabazten duen saria, nor kanporatzen duten... oso gutxi dakit programa horri buruz.

Eta Saber y Ganar lehiaketarekin ere, antzeko parezido. Lehiakideak ikusten ditut, baina ez dakit nola erabakitzen duten zeinek jarraitu eta zeinek ez.

Baina bi lehiaketa hauetako bat aukeratu behar izanez gero, Saber y Ganar -rekin geratzen naiz. Besteak beste Sobera aguantatzen ez dudalako

Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.