Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra

Maskotak

telezaborra 2004/06/17 11:34
  1. urtetik gora ditugunok, futbol txapelketako eta Olinpiadetako maskotak ezagutzen ditugu. Mosku 80ko Misha hartzatxoa, España 82ko Naranjito , Barcelona 92ko Cobi ... eta beste asko... 86an Espainian Mundobasketa jokatu zen, eta jirafa bat jarri zuten maskota moduan, izena ez dut gogoratzen...

    Baina azken kirol ekitaldietan maskotak desagertu dira. Adibidez, inork ezagutzen al du Atenas 04ko maskota? Eta orain Portugalen jokatzen ari den Eurokopak ba al du animaliren bat umeak dibertitzeko?

    Beharbada maskoten gainbehera hau Play Station eta abarren etorrerarekin gertatu da. Gaurko umeek heroi asko izaten dituzte (Pokemon, Tomb Raider, Ana Rosa Quintana...) eta animali kutre batek ez ditu animatuko. Inork ere ez luke Curro ren joku bat erosiko, 10 eurotan izan arren.

in the tv

telezaborra 2004/06/14 11:05

Paulina Rubio k, Ricardito Bofil en neskak, disko berria atera omen du, eta promozio kanpaina abian jarri. Ados, arazorik ez.

Baina aurreko astean gure pantailan izan dugun betekada ez da normala. Espainiako 4 telebista kate nagusietan agertu zaigu. Astelehenean TVE1 ko Carta de Ajuste saioan azaldu zen. Asteartean Antena3 eko UHF n, Canal + eko Lo Más Plus en ere, eta atzo Telecinco ko La Noche de Fuentes en. Agian beste nonbaiten ere azaldu da, horiek dira neure begiekin ikusi ditudanak.

Lau elkarrizketa, eta guztietan gauza berak kontatu zituen. Lauretan hiperaktibo agertu zen, Pocholo ren neska bailitzan...., kokaina?

Gauza jakina da promotoreek ahalegin asko egiten dituztela beren artistak telebistetara joan daitezen. Hori izaten baita promozioa lantzeko biderik onena. Baina ikuslea naiz, eta gauza diferenteak ikusi nahi ditut. Bestelako gonbidatuak bilatu beharko lituzkete gidoilariek.

Portzierto, Miguel Bose rekin gauza bera ari da gertatzen, programa guztietara eramaten dute. Zergatik ote? berte disko bat atera al du ala PSOEren gobernu berriaren eragina?

Vaya semanita

telezaborra 2004/06/11 12:04

Ikaragarria da Vaya Semanita ( ETB2 ) hartzen ari den maila. Programa hasieratik ondo egon da, baina azken asteetan lortzen ari direna izugarria da.

Gidoiak asko hobetu dira, ia sketch guztiak bikainak dira. Aktoreak gero eta hobeto ari dira. Bideoei paso emateko aurkezpen azkarrak egiten dituzte, arinak eta dinamikoak... ez dute mozten programaren abiadura.

Atzo, Politicamente Incorrecto ren parodia barrez lehertzeko modukoa. "Euskaldunok, ospatu behar al ditugu Espainiaren golak?"

Klasiko bihur daiteke Vaya Semanita horrela jarraitzen badute... que a mí ni me va ni me viene, pero vamos... por comentarlo.

Pizzak

telezaborra 2004/06/09 07:53

Langabezian geratu naiz, hori dela-eta dirua aurreztu behar dut. Lehen Casa Tarradellas eko pizzak jaten nituen (2.20 euro) baina orain Eroski n Consum markakoak erosten ditut (1.90).

Oso onak, diferentziarik ez dut nabaritzen. Onena, 4 gazta.

Zoombados

telezaborra 2004/06/06 11:50

Ostiral gauean, aspaldiko partez, Zoombados ikusi nuen ETB2 n. Saio zaharrak dira, aurretik emititu dituztenak, baina pena merezi dute.

Aktoreak putakume hutsak dira. Biktima limiteraino estutzen dute, kristoren moskeoa harrapatu arte.

Kamareroei egindako bromak dira onenak. Eztabaidan hasten dira eta giroa berotzen denean aktoreak pintxoak apurtzen dizkio, edo horrelako putadaren bat egiten dio.

Orduan biktima ikaragarri sutzen da. Behin baino gehiagotan txantxa moztu behar izan dute biktimak aktorea jo nahi zuelako.

Ez omen dituzte programa gehiagorik grabatuko, zaharrekin konformatu beharko gara.

Rocio Madrid

telezaborra 2004/06/03 08:51

Ez, Rocío Madrid ( Crónicas Marcinas ) ez da guapa. Are gehiago, itsusia da, nahiko itsusia.

Sarda k eta Boris ek zuzentzen dizkioten piropoak botaka hasteko modukoak dira. Ze guapa zauden! gora eta behera. Eta Rociok tonto aurpegia jartzen du bitartean...

Programa osoa nahiko bukatuta dago, baina zati hori (Rociorekin daudenean) izaten da txarrena.

Noizko alternatiba bat Crónicas Marcianas ikusi nahi ez dugunontzat? Noiz itzuliko da Pepe Navarro haundia?

Manel Fuentes

telezaborra 2004/06/01 10:39

Zeinek esan dio Manel Fuentes i barregarria dela? Ez dut tipo nazkagarri hori aguntatzen. Bere txantxak, bere imitazioak, bere monologoak.... Fuentes gorrotatzen zaitut!

La Noche de Fuentes ek programa txarrenen Top 10ean lehen postua merezi du. Eta txarrena zera da, programarik onena bailitzan saldu nahi digutela.

Elkarrizketa guztiak prestatuta daude eta beti eskema bera errepikatzen da. Fuentes ek gaia ateratzen du, gonbidatuak bere anekdota kontatzen digu, eta bukatzeko Manel en txantxa.

Baina okerrena ez da hori, okerrena bere imitazioekin hasten denean dator. Pentsatze hutsak oilo ipurdia jartzen du. Espainiako erregearena egiten hasten denean negar egiteko modukoa da.

Hori ez da kalitatezko telebista!


pd: Maiatzeko post ak, hemen

Alla tu

telezaborra 2004/05/30 08:57

Jakin al daiteke zer hartzen duten Allá Tú -ko ( Telecinco n arratsaldeetan) lehiakideek?

Nik uste dut drogatuta daudela... edo bestela denak hiperaktiboak dira.

Etengabe hitz egiten dute, ez dira sekula geldirik egoten, guztiek besarkatzen dute irabazlea...

Eta gainera oso lagunak dira, ematen du txikitatik ezagutzen dutela elkar. Horrek ez dauka zentzurik, izan ere lehiaketa horietan parte-hartzaileak programa grabatzen hasi baino ordubete lehenago iristen dira telebista estudiora. Eta aurretik ez dituzte gainontzeko lehiakideak behin ere ikusi.

Harrigarria.

Aqui hay tomate

telezaborra 2004/05/27 09:35

Teknikoki Aquí Hay Tomate k ez du aitzakiarik. Irudiak, dekoratua, soinu-efektuak... oso ondo egina dago. Telecinco n kaka egiten dute, baina kalitatezko zaborra da.

Noizean behin ikusteko ez dago gaizki. Harrigarriena zera da: ezer ez dagoen tokitik albistea ateratzen dute. Egunotan Maria Jose Campanario ri kamera ezkutuarekin grabatu dizkioten irudiak ari dira eskaintzen. La Campa k ez du ezer berezirik esaten, bakarrik sentitzen dela ezin baitu kalera atera kazetariak direla-eta. Hori besterik ez. Eta horrekin, Jorge Javier Vazquez ek eta Carmen Alcaide k ondorioztatzen dute ikaragarrizko arazoak daudela Ambiciones en eta Campa ez dela zoriontsua. Musika makabroa jarri, ¡qué fuerte! hamaika aldiz esan, gaurkoa oso inpaktantea da izango dela errepikatzen dute eta bideoa sartzen dute.

Egunero ez, baina astean bitan ikusi ezkero dibertigarria da.


Calipo

telezaborra 2004/05/26 12:32

Beroa iritsi da, eta berarekin batera, izotzezko poloak. Eta poloekin batera, polorik onena: Frigo ren lima-limoizko Kalipoa . Munduan den polorik onena. 2. postuan Mikor en Pirulo tropikala jarriko nuke.

Hay mucha chavala al ritmo de Calipo,
al ritmo sabrosón de tu Calipo.
Lo aprietas y sube,
lo dejas y baja,
es un escaloFrigo de sabor.

Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.