Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Telezaborra / Volver a empezaaaaar

Volver a empezaaaaar

telezaborra 2004/09/03 10:49

Bai, badakigu, eskolara itzultzea oso garestia da. Aurreko ikasturteko liburuak ezin dira berriro erabili, aldatzen dituztelako; motxilak asko igo dira; gero eta tramankulu gehiago behar dituzte eskolarako, eta asko balio dute....

Hori guztia badakigu. Urtero Abuztu bukaeran eta Iraila hasieran rollo bera errepikatzen albistegi guztietan. Kamarak eramaten dituzte hipermerkatu batera eta galderak egiten dizkiete gurasoei. Hauek atsekabetuta agertzen zaizkigu diru asko gastatu beharko dutelako, bizitza oso zaila delako, eta doako liburuak eskatzen dituzte (eskatzea libre!). Gero kontsumitzaileen elkarteko tipo bat agertzen da, erosketak garaiz eta pixkanaka-piskanaka egitea gomendatzen duena (Eguberrietan gauza bera esaten duen tipo bera).

Eta bukatu da bideoa. Ezin dute albistea beste nonbaitetik enfokatu ? Ezin al zaio beste buelta bat eman? Iazko bideoa errepikatzen al dute?

Abuztuko post-ak



etiketak: zaharrak
Xabi
Xabi dio:
2005/10/03 20:27

Volver a empezaaaaar otra vez... volver a encontraaaaar tus viejos amigoooosss... Norbaitek ba al daki nola jarraitzen duen? Norbaitek badu mp3-a? jejeje... Txantxak alde batera utziz, arrazoi osoa duzu esaten duzunaren inguruan. Aipatzen duzun "enfoke berdina" ez da hor bakarrik gertatzen, urtero errepikatzen diren gertakizun, jai, kirol ospakizun eta abarretan telebistetako albistegiek gidoi berdina jarraitzen dute. Pertsonalki, neretzat telebistetako albistegiek bere interes osoa galdu dute; zuzenean ematen dituzten "breaking news-ak" ezik.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Telezaborra

Telezaborra du izena blog honek. Baina horretaz gain beste gai batzuei buruz idatziko dugu: udako abestiak, atsegin ez ditugun modak, hanburgesak... Alegia, gure gizarteko eguneroko gauzak.