Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Freskerak eta katazuluak

Oier Gorosabel 2011/11/03 22:15
Dekoraziño eta interiorismo etnografiko aboziñaua; Erdi Aroko oihartzundun tendentzia "out" xamarrak.

Eguneraketa: iragana iragana da, baiña hamen 2021 urte honetan bertan erretratautako katazulo bi. Operatibuak %100ian, lokal-jabien konplizidadiakin (saguak akabatzeko hoberik ez dago!) eta ertzetan harrapautako uliak erakusten dabenez!

2021 urteko katazulua

Agirre Solarte kalia

Katazulua 2021-2

Tortola kalia

*****

Etxe zaharretan ba dira antxiñako bizimoduan isladia dirazen pare bat elementu. Pertsona nagusixak ondo ezagutzen dittuez, euren denporan gauza korrientia ziralako; 40 urtetik goragokuak be, ba dakixe ondiok zer dirazen; baiña hortik beherako gitxirek ezagutzen dittuez. Gaiñera ez diraz elementu arkitektoniko “nobliak”, esateko, eta nekez agertuko diraz dekoraziño eta interiorismo aldizkarixetan. Horregaittik oso egokixak dira gauza aboziñauen biltegi honetan erakusteko.

Antxiñan, argi indarrik ez zeguan; eta etorri zanian be, ez zan gaurko moduan (ni umia nintzala gela bakotxeko entxufe bat baiño ez zan egoten; eta labadoria, radiadore elektrikua eta aspiradoria batera martxan hasi ezkeriok automatikuak ¡klak! salto egitten zeban, potentzia topia gaindittuta). Frigorifikorik ez zeguan sasoian ¿zelan gorde jatekua? Freskerak zeguazen horretarako: “aidian” zeguazen rejillazko armarixuak, etxeko alde illunenian. Freskera asko ikusi leikez ondiokan, nahiz eta ez berezko funtziñuakin; gaur egunian ez dago frigorifiko bako etxerik, eta elementu apaingarri modura konponduta ikusten diraz, edo armarixo normal modura erabillitta (jatekua barik, beste edozer gordetzeko).

 

 Argazkiak.org | Freskera 01 © cc-by-sa: txikillana

 

 

 Argazkiak.org | Freskera 02 © cc-by-sa: txikillana

 

 

Katuak pasatzeko zuluak, ostera, arraruaguak diraz ikusten eta itxura guztien arabera hamendik urte batzutara ez da alerik geratuko. Izan be, gaur egunian topau geinkiazenak ate zaharretan baiño ez dagoz, baiña ez ate señorial elegantietan, ez bada eze ohol kaskar eta erdi-ustelezkuetan baiño; gaur egungo irizpidiekin, restauraziño biharreri nekez eutsiko detsenak.  

 Antxiñan kalietatik txarrixak lez, oin dala ez urte asko katuak ixa-libre ibiltzen ziran etxerik etxe. Ondo etorrixak ziran gaiñera (arratoiak kontrolatzeko) eta horregaittik bidia eta bizimodua errezten jaken, modu nahiko sosteniblian gaiñera (ez gaur egungo jipi katu-kolonia-elikatzaillien modura). Katazuluak kale nagusittik etxien atzekaldeko patixuetara pasatzeko bidiak ziran, leiho eta atiak itxitta egonda be beti libre mantentzen zirazenak -nere umetzaruan behintzat bai-. Gaur egunian, ostera, normalian ohol batez tapauta topatzen doguz.

 

 Argazkiak.org | Katazulua 01 © cc-by-sa: txikillana

 

Argazkiak.org | Katazulua 02 © cc-by-sa: txikillana

Argazkiak.org | Katazulua 03 © cc-by-sa: txikillana

Argazkiak.org | Katazulua 04 © cc-by-sa: txikillana 

 

Argazkiak.org | Katazulua 05 © cc-by-sa: txikillana

 

 

 

Argazkiak.org | Katazulua 06 © cc-by-sa: txikillana

 

Argazkiak.org | Katazulua 07 © cc-by-sa: txikillana

Argazkiak.org | Katazulua 08 © cc-by-sa: txikillana

Elgoibar - San Martinen txistua

Oier Gorosabel 2011/10/31 13:39
Hildakuak pizten daben txistua daka San Martiñek; baiña auzoko batek hartu eta modu txarrian erabiltzen saiatuta ez dabil...

Entzun hamen ipoiña.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Elgoibar - Ardoari ezin itxi

Oier Gorosabel 2011/10/28 13:16
Olagizonak etxe-jabiari Santomasetan emon biharreko errentarik ez; dirua ardautan aurreratzia erabagitzen dabe, eta bera aittatze hutsa zigortzia. Baiña babia ardau barik jatia gogorregi-ta... "zereko zera" berbetian absurdotasun barregarrixan adibidia.

Entzun hamen ipoiña.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Garun zirkunboluziñuetan asfixiauta

Oier Gorosabel 2011/10/24 22:53
“Auto-stopeko ipuinak”, Pako Aristi.

 

Putupuf, putupuf... etxuat esango idazlia txarra danik (¿ni munduan kontra?) baiña, erredios, etxuat bape-bape-bape konektau berakin. Ipoiñen muiña, etxata interesgarrixa begittandu; tajua barriz, amaittubakua (¿klasikuegixa izango nok? planteamiento, nudo, desenlace...), hizkeria, hermetikua (basarrittar-perifrastikua), esaldi luzeegixekin (amaittu orduko ez nintzuan esaldixan hasieriakin gogoratzen)... Kostau egin jatak liburua amaitzia.

Elbetea - Txerri usaina

Oier Gorosabel 2011/10/23 22:52
Hona anai biren istorixia, txarri-bodak eta "txermoniyak" dirazela-eta (Eibarren ez dakitt zelan esaten jakon txarri-zatixak-oparitzeko-obligaziño-sozialari). Caca-culo-pedo elementuak arrakastia bermatzen dau.

Entzun hamen ipoiña.

*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.

Sociolengüetazo

Oier Gorosabel 2011/10/21 14:55
Momorró txiki bat sortzen (XXI)
Sociolengüetazo

Irudixa: Павел Кулинич

Umia berbetan hasi ahala, gure ekoizpena pertsonalizatzeko beste aukeratxo bat zabalduko jaku: momorro korrientia izatetik, euskal momorro labeldun bihurtzera pasau ahal izango gara, herri jator, gozo eta puta honetako neura nagusixenetako baten barneratuta.

 Aurreko baten, etxe parian eregi deskuen ume-parke eder horretan bertan ikusi neban horren adibide eder bat. Ondoko jarrilekuan lekittar bikote gaztia, nere moduan haren umien gorabeherei begira. Umiak bi ziran, neska-mutillak, eta euren artian tar-tar-tar han zebizen gazteleraz, batez be arreba nagusixak anai gaztenari. Atentziñua deittu zestan euren aman tolerantzia bajua: esaldi bat entzun orduko “¡NAIARAAAAA! Euskeraaaaaaz...!” orrua jaurtitzen zeban (maiuskulia nahitta erabilli dot, belarrittik barautza legez sartzen dan orru penetrantiori ahal besain ondo irudikatziarren). Orduan umiak amari kaso egiñ eta euskerara pasatzen ziran. Baiña handik minuto gitxira, naturalezian indar sahiesteziñak gauzak bere onera ekartzen zittuan, hau da, esfortzu gitxieneko puntura, eta barriro konturatu barik gaztelerara pasatzen ziranian: “¡NAIARAAAAA! Euskeraaaaaaz...!”. Behiñ eta barriro, eten barik, luzaruan eta (bera) nekatu barik. “Hara” –nik- “hamen dakagu euskaldun kontsekuente bat”. Artian bikotia ixilik zeguan, euren artian berba egin barik esan gura dot. Baiña halako baten berbetan hasi, eta “Bamos a berr el parrtido en el barr...”, “No, io boy a kedar con mi madrre porrke...”, “Luego kuando beass a Jokin le dicess...”, “Koge trres kiloss de patatass en Erosski...”.

Hau entzunda, gehixenetan voyeur mutu izatera mugatzen dan parakaidista honek telebista aurkezlien moroko asentimendu keiñua egin zeban: begixak itxi, eta baiezko mobimendu imperceptible bat buruakin. “Hori da bidea. Bietan jarrai”.

****

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

Itxas-txakur txikixak sustatzen

Oier Gorosabel 2011/10/18 14:55
Momorró txiki bat sortzen (XX)
Itxas-txakur txikixak sustatzen

Irudixa: http://www.focaswiki.com

Ez, izenburu honetaz ez nabil fauna polarra bildurtu nahixan, ez bada eze “instintoterapia” esaten jakonan kontrako aldarrixa egitten.

Elikadura asuntuetan interesa dakan jentiak, bereziki naturismuan eskolatik, dietan zentzunak dakan papela ezagutuko dabe. Eta bai: elikadura teorixa batzun arabera, gorputzak ba daki ze elikagai mota bihar daben momentu bakotxian, eta hari entzutzen ikasi ezkeriok, bakotxak bere neurriko dietia osatu ahal izango leuke. Oso ondo, baiña gogoratu guri jipi-erdi-bedarjalien teorixak etxakuzela interesatzen, eta bai ostera bihar-dan-moroko momorrua sortzia. Eta zentzu horretan, oso garrantzitsua izango da umiari gogo barik jan eragittia.

Berez, gizaki gehixenen organismua nahikua modu sinplian funtzionatzen dau: gosia dakazunian jan, eta gosia kentzen jatsuanian geldittu. Ume txikixak gizaki basikuen artian basikuenak izanda, arau hau nahikua zorrotz bete daroie. Baiña ez, guk ez dogu ume normalik nahi eta gure momorrua sortzeko prozesu lilluragarri honetan, instintuak tuneatzen txiki-txikittandik hasiko gara, lehelengo ahi eta purien momentutik ahal bada: umia asetzen danian, segi emoten. Horren sinplia da: ez da nahikua bere korputzak eskatzen dabenakin, emon gehixago, sistematikoki, “¡Hamen dator abioia...!” eta halako engaiñu/jolastxuak ezin hobiak dira horretarako. Izan be, sabela organu distensiblia da, eta bere betetasun optimuaz gain beste 200 edo 300 gramo be hartu leikez ume txiki baten. Ba, beti sobran bete. Sekulan ez faltan. Modu horretan, gorpuztxo horrek berak bihar dabena baiño energixa gehixago kudeatzen ikasiko dau, eta koipe pillaketak egingo dittu oso leku barregarri eta sinpatikuetan –ume potolua baiño hoberik?-. Halan, gure gizartian araua dan hiperelikadura kurpil horretako sarreria sigurtatuko dogu (edo ez, barkatu, nerabezaruan bapatian irizpidia aldatu eta danok argal egon nahi dogu), eta gure umia normala izango da.

Ai, zelako mesedia egin zeban gerraostiak! ¡Eta zelan markau gaittuan elikadura asuntuetan, pendulo modura!

****

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

Azti begixa

Oier Gorosabel 2011/10/14 13:56
“Bizkaiko baten eleak Cristina erreginari”, Agosti Xaho.

 http://zapateneo.net/programa/imagenes/articulos/771.gif

Lehendik irakorritta banekan be, panfleto hau barriro errepasatzeko gogua etorri jatak. Izan be, ordutik hona gehixago dakitt (Iparragirren liburua irakorritta, Argentinako Charo senidiak...). Liburu argixa, oso argixa dok. Bere sasoirako (1834, 23 urte jittuan!) EH-ko ikuspegi panoramikua dok (gizon honek Oihenarten biharrak ezagutuko jittuan, seguru) eta Xaho idealistian posturia oso interesgarrixa dok, nahiz eta gero ez karlistak ezta liberalak etxuen bat egiñ berak defenditzen jittuan planteamenduekin.

Predator trebator

Oier Gorosabel 2011/10/12 23:25
Momorró txiki bat sortzen (XIX)

Hiperelikaduria ez da gerraosteko pentsakeriak laga deskuan onura bakarra. Iñoiz konbite bat egin dabenak badaki zelako elementuak biltzen dirazen dohan emondako jeneruan inguruan. Zaharrak jeneralian, baiña gaztiaguak be ez gitxi: bardin da sardiña-erriak banatzen bazagoz; edo landarak emoten; edo gaztai pintxuak partitzen. Beti topauko dozu illaran behiñ eta barriro ipintzen dan jentia; edo tupperwariakin etorri eta ezkutuan betetzen diharduana; edo etxeko balkoian kaleko jardiñetatik hartutako lorak dittuana... Halan be hónek kasuetan konbitia egitten dabena bakarrik gorritzen da; predator motako jente hau irribarre zabalakin etortzen da-ta, behiñ eta barriro, alto emon eta illaratik kanpora bialdu bihar izan arte.

http://4.bp.blogspot.com/-VW88wPQF924/TfWP6UVvaXI/AAAAAAAAEyY/8VgZYdF8zso/s1600/zombis.jpg

Halan, gure umiak hazterako orduan gure izaerian marka genetiko hau indartzeko momentua be aillegatuko da, gauza onak mantendu bihar diraz-eta. Aukera faltarik ez dogu izango: paillasuak banatzen dittuan pegatinak; erregiak jaurtitzen dittuezen karameluak; Alderdixak banatzen dittuan boligrafuak... beti izango dogu aukeria jente moltzo baten barruan ukondoka bidia zabaltzen erakusteko, eta burrukian ostian bere trofeo sinboliko horrekin bueltatzeko. Izan be, emoten daben hori normalian ondoko dendan topau geinke bost xentimotan, baiña hori ez da kontua: kontua behartsuak giñaneko ohittura onak ez galtzia da.

Ezin dalako ahaztu gure aurrekuak zelako ondo ibiltzen ziran, agintari-jauntxuen atzetik zakutik jaurtittako ogi-koskorrak zeiñek harrapatuko... ah, good old times!

(Porrotxen emanaldi baten ostian idatzitta)

****

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

Ekaitz giroko saiua

Oier Gorosabel 2011/10/11 06:49
080616 saio reziklaua. Basamortua-ekaitzak-bonbardeuak-parakaidistak. Bertsiño jokua: Honeymoon song (Mikis Theodorakis / The Beatles)

Entzuizu hamentxe saiua:

http://blip.tv/iratargixa/aittittaraduga110610-5260909

Edo bestela hamen:


*****
Eta saio guztiak hamen dakazuz entzuteko moduan. Bestalde, Aittitta Raduga uhiñetan entzun zeinke: Lekeitioko Arrakala, Eibarko Matrallako, Bittorixako Hala Bedi, Iruñeako Eguzki, Bilboko Tas-Tas, Oreretako Zintzilik, Urruñako Info7, Oiartzun irratixan... Eta interneten, Arrosa Sareko podcast bikaiñian be topauko gaittuzu.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026