Flemak eta arroza baiño gehitxuago
Nere aurretiko iritzixen kontra (informe oso txarrak najittuan liburu honi buruz) asko gustau jatak. Hain zuzen be, nere idazkeratik oso hurre topau juat beratarran tonua eta, batzutan, baitta mundua ikusteko formia be. Biaje kronikia dok; biaje estresantetxuegixa nere gustorako, baiña ezagun dok bidaiari bixak egunak kontauta zittuezela eta Txina ahal danik eta onduen ezagutzeko asmua kosta ahala kosta bete nahi izan zebela. Kazetari-erritmu horrek eragindako higaduria be igartzen dok liburuak aurrera egin ahala; eta hain zuzen be horixe dok gehixen gustau jatan gauzetako bat: idazlia progresiboki erretzen doiala ikustia (merkatarixen iruzur-saiakerei gero eta tolerantzia txikixagua, Xi’an hiriko biztanlietan ikusten daben jarrera burleskua –nekatutako pertsoniak igartzen dittuazen paranoien traziakin-...) halan be honengaittik idazkeriak etxok kalidaderik galtzen. Eta itxura kontuotaz aparte, mamiña bera oso interesgarrixa egin jatak; betiko topikuetaz gain (komunak, txistua botatzia...) kontatzen dirazen bestelako gauza asko sekulan entzun bakuak nittualako eta herrialde misteriotsu hori pizkatxo bat ezagutzeko balixo izan destalako.