Mike Hammer Malerrekan
![]()
Harrittuta geratu nok, zelako nobela interesgarri eta irakorterreza topau doten hamen. Etxakixat ba: beste zeozer espero najuan abare-filologo batengandik, didaktikian mesedetan kalidadetan galtzia-edo, naftalina-intzensu usain larrixa-edo... Baiña ez, ez: nere gustorako behintzat, ondo harilkatutako historixia, erritmo bizixa, hizkuntza egoki eta gozagarrixakin.
Egixa dok polizia generoko liburua izanda, haren estandarretara eginda dagola (detektibian galdeketak, arsenikua, susmagarri guztiak gela baten biltzia...). Gaiñera, euskera jator-aberats-baiña-ulergarri horrekin (ikasi, Aristi) apur bat deskolokauta geratzen haiz, izan be ez dok berez oso naturala Iruñeako madero bat euskeraz entzutzia, esate baterako; baiña ohittura kontua baiño ez dok (gauza bera esaten genduan Amatiñon ETB-n “Dallas” euskeraz estraiñekotz ikusi genduanian). Orduan, honek ez detsak bape meritorik kentzen lehen esandakuari.
Nobela sinplia beraz, baiña gantxo haundiduna.
Ogibittartian hartuta
Elorrio - Aitabitxi
Entzun hamen ipoiña.
*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.
Ereño - Motxaila baten zorra
Entzun hamen ipoiña.
*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.
Irratsaio eta ipoin guztiak, batera
Hamen dozuez Azkuen ipoiñ bildumian ale guztiak, 200tik gora, 5 mitututik 15 minutura artekuak (nahiz eta tartian ba dago beste materialik, Kurosawel izeneko tipo aboziñau batek sartuta).
Eta hamen, barriz, "Aittitta Raduga" saiua: 196 ale, ordubete ingurukuak, 2006tik 2011ra grabauta. Fetxaz klasifikauta dozuez.
Flemak eta arroza baiño gehitxuago

Nere aurretiko iritzixen kontra (informe oso txarrak najittuan liburu honi buruz) asko gustau jatak. Hain zuzen be, nere idazkeratik oso hurre topau juat beratarran tonua eta, batzutan, baitta mundua ikusteko formia be. Biaje kronikia dok; biaje estresantetxuegixa nere gustorako, baiña ezagun dok bidaiari bixak egunak kontauta zittuezela eta Txina ahal danik eta onduen ezagutzeko asmua kosta ahala kosta bete nahi izan zebela. Kazetari-erritmu horrek eragindako higaduria be igartzen dok liburuak aurrera egin ahala; eta hain zuzen be horixe dok gehixen gustau jatan gauzetako bat: idazlia progresiboki erretzen doiala ikustia (merkatarixen iruzur-saiakerei gero eta tolerantzia txikixagua, Xi’an hiriko biztanlietan ikusten daben jarrera burleskua –nekatutako pertsoniak igartzen dittuazen paranoien traziakin-...) halan be honengaittik idazkeriak etxok kalidaderik galtzen. Eta itxura kontuotaz aparte, mamiña bera oso interesgarrixa egin jatak; betiko topikuetaz gain (komunak, txistua botatzia...) kontatzen dirazen bestelako gauza asko sekulan entzun bakuak nittualako eta herrialde misteriotsu hori pizkatxo bat ezagutzeko balixo izan destalako.
Barrezka ikasi

Humorista hónek liburuz ezagutu jittuadaz, azkenian. Urtiak eta urtiak naroiazen euren gaiñeko gauzak entzutzen (beti onak), bai euskaldun “enteradilluen” partetik (hau da, Madrillen “in” dabizen gauzen barrri beti dakenak) eta Madrillen lagunak egin nittuanez gero, gehixago. Sasoi baten Espainian Chiquito de la Calzadan imitzatzailliak ugaldu ziran legez, ikustekua dok zelan sartu dan Madrillen (eta zenbat denpora dirauen) Gomaespumako esakerak eta bromak egitteko formia (generaziño oso bat markau dabela, esango najeukek); halan be, etxuat sekulan izan euren irratsaiorik entzuteko aukerarik. Sentsaziño arrarua dok beti, iñotaz gehixago jakitzia haren jarraitzailliei entzunda, hari jarraittuta baiño; behiñ baiño gehixago pasau jatak. Beste kontaktu bat oin dala urte gitxi izan juat, baiña umoriakin zerikusi gitxi: Guillermo Fesserrek “Camino” pelikula txundigarrixan partehartu zeban.
Ba liburua gustau jatak. Ez dok zoratzeko morokua, baiña bere funtziñua oso ondo betetzen jok nere ustez: historiako pasarte esanguratsu batzuen klabiak azaltzia, umore eta zoramen ikutuekin -baiña nahastau barik-. Nik behintzat zeozer gehixago dakitt Gibraltarri buruz, Armada Invencible (“Cinturon de Hierro” moroko esakera ironikua dala, hasteko), I Errepublika osteko putetxia... momentu batzutan barre ederrak eginda, gauza ona benetan.
Sistema didaktiko hau gustatzen jata, erregular. Oiñ arte behintzat, gauza astunak umorez azaltzeko forma hori darabixen liburuekin emaitza onak izan jittuadaz (bestia “Microsoft Excel para torpes” izan zuan, Forgesen marrazkixekin).
Ikubilla
Badira pertsona baten bizimoduan momentu erabakiorrak, nun zirt edo zart eginda hurrengo urtietarako norabidia zehaztuko dan.
Esate baterako, nerabezaruan kuadrilla baten parte izateko biharrak eta estuasunak pasatzen dirazenian; baitta urte batzu geruago be, hainbesteko esfortzuz osatutako kuadrilliorretako “lagun” gehixenekin zerikusirik ez dakazula ulertzen dozunian; edo bihar eta ogibidien mundu konplikauorretan diru guztia arriskatzen daben erabagixak hartzen dozuzenian; edo herixotzian azkonak ondo-onduan jo eta maitte dozuzenak eruaten dittuanian...
Ekin eta ekin, izarren hauskerixetan ibiltzen gara eta urtiak juan urtiak etorri, errore eta asmakuntzen joko batzutan etsigarri horretan jausi eta jaikitzen ibiltzen gara. Bakotxa bere bide pertsonalian. Hain ugarixak ez dirazen urte/posporo horrek banan banan erretzen, bizitzan ganorazko zeozer egitteko denporia izan daigun erregutzen.
Tomax be hala dabil. Erronka eta apostu gogorrak dittu, eta bere ahalmenak gainditzen dittuan egoeren aurrian topatzen da egunero. Negar asko egitten dau, eta ez beti gosez edo puzkarrekin: etsipena, frustraziñua, nahi-ta-eziña ondo ikasten dihardu hain txikixa izanda be. Goizero ibiltzen naiz bere progresiñueri begira; eta azken astietan darabixan burruka heroiko baten lekuko pribilejiaua naiz goizero: eskuak zittuala deskubridu zebanetik, bere parian dittuan gauzak hartzen dittu (jarsixa, txupetia) eta azken hau txupatziak emoten detsan plazer horren atzetik ibiltzen da. Hiru bat aste da txupetia ondo oratzen eta ahora eruaten ikasi zebanetik, baiña... frustraziño gogorra dator gero, eta hasarrealdi malko askoren motibua dana. Izan be, hartzen ikasi dau bai; baiña soltatzen, ondiokan ez. Horretara, txupetia ahuan sartzeko demaseko plazerran ostian, eskua mobitzen dau eta nahi barik etaratzen dau atzera. ¡Gustokua parian izan eta txupau ezin! ¿Hori baiño etsigarrixagorik?
Nik, jakiña, begiratu baiño ez dot egitten. Frustraziñua da-eta ikasteko akulu bakarra. Eta esango neuke hiru aste eta gero zeozer susmatzen hasi dala; eskua zabaldu / eskua itxi, hor ikusten dot esperimentuak egitten... Zer gertatuko da: ¿asmauko dau, ez? Ezin jakin suspensezko historia honen amaieria zein dan (“1492, conquest of paradise” pelikulan legez).
Elgoibar - Zegamako bilindrinak
Entzun hamen ipoiña.
*** "Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei, eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.
Beste porroustada bat (kalzarp hussein ol'times)

Berritxuko baltzen albistia irakorritta (eskualde osoko senegaldarren arteko foball ligatxuan irabazle urten ei dabela, eta garaikurra Udalari emon detsela), lehenago eta oingo etorkiñen arteko desbardinttasunak etorri jataz gogora.
Ez dakitt beste sasoietan; baiña 80 hamarkada hasieran behintzat, gallego eta andaluzak marjinalak ziran Eibarren. Nekez ulertu leike zelan izan zeikian marjinala populaziñuan ehuneko haundixa osatzen zeban talde bat, baiña hala zan nere ustez. Etorkiñetaz desprezioz berba egitten genduan, ikasgelan esate baterako ondo kontuan hartzen zan (umien artian, esan gura dot) ikaskidien jatorrixa. Ez apartheid estiluan: danok danokin jolasten genduan, eta baztartu ez zan iñor baztartzen; nere lagunik onenetakuen artien jatorrixa gogoratzen, burura etortzen jataz galleguak, portugesak, Marruekoseko bat eta kastellanuak (izen generiko honen barruan beste guztiak sartzen ziran). Halan be, gauza natural moduan hartzen genduan: etorkiñak etxe pobrietan bizi ziran, batzu ixa txaboletan (markautako auzuak zeguazen: Millafros, Matxarixa, Muzataixa, Legarre goikaldia, Ubitxa... eta neurri txikixago baten Urki, Amaña...), zikiñak eta usain txarrakin etortzen ziran... Dana esan bihar da baiña: etorkin aberatsak be ba zeguazen, eta gaur egunian gertatzen dan modura estatus altutxua zekenak kamuflau xamarrak geratzen ziran (morua pateran edo mercedesian etorri, harreria be halakua); eta euskaldun pobriak –hórrek be ba genkazen-eta- etorkiñak besain markauak zeguazen, markauago ez bazan.
Testuinguru horretan, pentsaueziñezkua begittanduko jatan estremeñuen arteko foball ligan, Eibarko taldiak Udalari garaikurra emotia. Esandako moduan, etorkiñen eta bertakuen munduak aparte zeguazen (umiak kenduta; hau izango zan gerora etorri dan nahaste kulturala ahalbidetu eta prestijiau dabena) eta etorkin gehixenak ghetto-bizitzia aukeratzen zeben; eta bestetik hamengo jentiak be ez zeban ahalegin berezirik egitten eurengana hurreratzeko. Gehixenak interes faltiangaittik; eta interesa euki zeikienak, nahikua buruhauste zekelako euskalgintzan.
Halan, orduan pentsaueziñezkuak ziran gaur eguneko euskal-flamenko edo runbak; folk galiziarrakin harreman estua; galleguen olagarro festak herriko plazan, edo Lea-Artibaiko senegaldarren urteroko jardun kulturala http://berriatuabizi.wordpress.com/tag/senegal/ . Tira, arrazakerixia egon ba dagola baiña zeozetan be hobetu garala.

