Mike Hammer Malerrekan
Harrittuta geratu nok, zelako nobela interesgarri eta irakorterreza topau doten hamen. Etxakixat ba: beste zeozer espero najuan abare-filologo batengandik, didaktikian mesedetan kalidadetan galtzia-edo, naftalina-intzensu usain larrixa-edo... Baiña ez, ez: nere gustorako behintzat, ondo harilkatutako historixia, erritmo bizixa, hizkuntza egoki eta gozagarrixakin.
Egixa dok polizia generoko liburua izanda, haren estandarretara eginda dagola (detektibian galdeketak, arsenikua, susmagarri guztiak gela baten biltzia...). Gaiñera, euskera jator-aberats-baiña-ulergarri horrekin (ikasi, Aristi) apur bat deskolokauta geratzen haiz, izan be ez dok berez oso naturala Iruñeako madero bat euskeraz entzutzia, esate baterako; baiña ohittura kontua baiño ez dok (gauza bera esaten genduan Amatiñon ETB-n “Dallas” euskeraz estraiñekotz ikusi genduanian). Orduan, honek ez detsak bape meritorik kentzen lehen esandakuari.
Nobela sinplia beraz, baiña gantxo haundiduna.
Aspaldi irakurri najuan, eta honezkero guztiz ahaztuta jaukat "Goizuetako ezkongaiak", baina gogoratzen juat ikastolan irakorri genduala eta gustora irakorri nebala. "Holako" liburuetan askotan topatzen dittuk sorpresa ederrak, hik gorago aittatutako modokuak. Antzerako zeozer pasau jatan oin dala gitxi, "Amabost egun Urgainen" irakorri nebanian (http://bit.ly/rY2AOx): 1955an idatzittako euskerazko polizia-nobelia izanda (euskerazko lehenengua, gaiñera), harrittu egin nitzuan. Batzuetan, gure zaharrak gitxietsi eitten doguzela!... ;-)