Pulp á feira
Sorpresa demasa, liburu eta idazle honekin. Hasieran barre haundixak egin najittuan berau aukeratzian, beste aukera hoberik ezian: itxura kutria jok benetan kuaderno formatuakin, “Dani Futuro” estiloko marrazkidun portadiakin, eta kapitulo bakotxan hasieria ilustratzen daben “pulp” irudixekin. Ediziñua, diseñua, maketaziñua... 90 hamarkadan etaratako liburua dok, baiña 70ko usaiñ indartsuakin; eta “retro” usaiñ hau ez dok nahitta gaiñera.
Baiña bueno: nik beti aldarrikatu izan juat itxuriari baiño, mamiñari begiratu bihar jakola, eta liburu txarrak irakortzeko zalia be ba nauk, bere txartasun horrekin dibertitzeko. Baiña, esandakua: ¡hau sorpresia!
Suizan bizi dan joale galiziar baten historixia dok, hango diru-zuritzaille eta trafikantien sare baten parte bihurtzen dana konturatu barik. Hari horretatik, nobela baltzan estandarretan mobitzen dok liburua eta hortan: historia entretenigarrixa, flashbackak, sexua, gizon boteretsuak, konspiraziñuak, traiziñuak... Sorpresia beraz ez dok hortik etorri, eskeletu honen gaiñian ipiñittako ezaugarrixetan baiño: liburu osuari darixo usain fatalista, retrankadun eta xalo bat, generua galiziar galbaittik pasauta. Eta horixe dok hain zuzen be gehixen erakarri nabena (biharbada beste batzundako defekto bat izango dan pekorotz eta baba-lapiko usain bera).