Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Unamorixuan ibiltzen giñaneko beste bat

Oier Gorosabel 2012/01/11 07:42
“La carta esférica”, Arturo Pérez-Reverte.

 Zelako ondo ezagutzen dittuan alu honek nobela komertzialan giltzak, ritmuak eta moldiak. Oso errez irakortzen diraz bere liburuak. Konstante modura: gizon-man prototipikuan gorazarria eta espainiartasunan altzuan naziño periferikuetakuak hartu biharra. Mendeku pertsonalak: kortsario inglesen kontra (antxiñako nahiz moderno-gibraltardarrak) eta militar argentinarren kontra (eta, zeharka, hegoamerikar batzu darabixen arpegi biko edukaziñuan kontra).

 Paradoxa bat: gero eta balore gitxiago emoten detsat nobeliari (historiak asmatziari denporia galtzia eresten detsat, errealidadian kontatzeko hain gauza interesgarrixak egonda) baiña, halan be, fikziñozko historixekin pasatzen dot onduen. Novela de evasion, lehen esaten zan modura. Argi dago nere modukuekin bete-betian asmatzen dabela formula honek: fikziñozko hari nagusixakin benetazko hainbeste gauza (historikuak, nabegaziñokuak... nobela honetan) kontatzeko atxekixa izatian.

Halan be, “benetako” mariñel baten iritzixa nahiko neuke, gizon honek takian-potian erabiltzen dittuan itxasoko hizkuntzia ondo erabillitta dagon. Trabes egingo neuke pizkatxo bat enteradillua ez dan...

Ohar hau blogian sartziakin batera, idazlian modura “gure” antxiñako sasoien abertzale nostalgikuendako kantu egokixa: “El imperio contraataca” (Los Nikis).

Kanpaia jotzeko moduko albistiak

Oier Gorosabel 2012/01/08 14:30
Eta susmua jaukat, hain zuzen be eurak diralako –euskaldunak, abertzaliak- beste enpresa bati exijiduko litxakixona baiño gitxiago exijitzen jakela. Nere ustez hau jokabide okerra dok, eta gehixago esango juat: euskerazko hedabidien osasunerako kaltegarrixa.

 

 Ematen du begiko mina

BAT

Kazetari bat begiz jota dakat. Ez dot publikuan esango zein dan baiña berak egindako elkarrizketetan bada detalle oso irritante bat (¿edo biharbada halako gauzekin azal fiñegixa nik?). Egongo da azalpen gramatikal zuzenik, baiña nik ez dakat ez ahalmenik ez gogorik bera esplikatzeko. Esan deixadan bakarrik ez dala berez akatsa, ez bada eze frasian ordenan aldaketa bat, gaztelerazko joskerian kalkua “zara blog honen irakorlea”, “ordaindu dut diru asko”, “esaten dituzu tontokeri asko” esatia legez.

Kazetarixak hónek formok ez dittu erabiltzen “ofizioz”, berak erredaktautako testuetan. Elkarrizketatuan esaldixak literalki jasotzian erabiltzen dittu bakarrik, askotan baiña, seguraski kaleko berbetia hobeto irudikatu nahixan.

Baiña nik diñot: erderakada hau kaleko berbetiari keiñu bat egittiarren jasotzen badau... ¿Ez litzake hobe izango zuzenian elkarrizketatu bakotxan hizkeria jasotzia, euskalkixa barne? (komunikabide honek erdi-euskerabatua-erdi-bizkaierabatua eredu bat darabil). Edo... ¿zergaittik ez ipiñi esaldi erdixa euskeraz eta beste erdixa erderaz, elkarrizketatuak hala erabiltzen badau?

BI

Beste “perla” hau, barriz, irrati albistegi baten izan da, aste honetan bertan. Kazetarixa albiste bat emoten zeguan, dato ekonomiko on batzuena-edo, baiña bere esanetan ez-dakitt-zeiñek “ez dirazela kanpaia jotzeko moduko albistiak” esan zeban.

Kaikun kanpaiña ha gogoratu neban. Tira, ez dogu esango akats larrixak dirazenik -¿zenbat halako egitten doguz danok, egunero?- baiña barreguria etorri jatan gazteleratik zuzenian kopixautako joskera hau entzutzian. ¿Albiste onak onanismo-saiuakin ospatu ohi daben gizartian bizi ete gara? ¿Zer egitten dabe txofer dabizen irrati entzuliak: halakuak entzutzian, bide baztarrian geratu eta porrua garbitzen hasi? ¡Irudi sujerentia, erregular!

HIRU

Garrantzitsua eresten detsat kritikiari. Nik nere jardunian asko eskertzen dot (eta oso urrixa da, urriegixa) eta euskal komunikabidiak indartze aldera be hónek gauzok gehixagotan aireratu biharko litzakezelakuan nago. Beti modu konstruktibuan, eta iñor publikoki iraindu barik (lehelengo kasuko kazetarixari, esate baterako, izperringi-txatalez betetako sobre bat bialdu detsat, azpimarraz beteta).

Honen harira, 2008ko Abuztuan idatzittako testu bat. Bere sasoian ez neban iñora bialdu, beruegi nenguala iritzitta. 4 urte freskatzen gorde eta gero, hau izan leike argitaratzeko momentua. Amaittu barik dago, baiña bere horretan emongo dot oharren bat edo beste gehittuta.

Euskerazko izperringi batekin hasarre nago. Bere irakorle eta bezero garanokin egindako hankasartuekin nahikua erreta.

Banaketia (punto hau ez neban desarrollau; kontua da, artian, Lekeittion banaketia guztiz kaotikua zala; gaur egunian ondo dabil zorixonez).

Enpresako sail batetik bestera errebotau gauzak txarto doiazenian; korporaziño legez agertu, gauza onak erreibindikatzeko.

Hasieran, ilusiño haundiz hartu najuan izperringi honen sorrerian albistia, gure eskualdeko herrixen informaziñua euskeraz jasotziari balixo haundixa emoten netsalako. Halan, dudarik ez najuan euki enpresako publizidadia bertan kontratatzeko; gero, akzionista billa hasi ziranian zalantza barik sartu nintzan; harpidedunak billatzeko laguntzia eskatu izan dabenian, hor ibilli nok lagunei tabarria emoten; billeretara juateko deittu izan nabenian, hantxe agertu izan nok beti. Hala izan dok eta hala izaten jarraitzeko asmua jaukat, baiña hain zuzen be horretxengaittik kritika gogorrerako eskubidia hartzen dot. Izan be, publikuari begira dagon erakunde guztietan legez, kritikiak laguntzen jok hobetzen, ez lausengu autokonplazientiak (honek itsutu, estali, lokartu egitten gaittu ur-bitsetan). Antzerki talde batian ibilli garanok ondo dakigu hori. Gaztelako esakera burutsuak diñuan legez: “Quien bien te quiere, te hará llorar”.

“A priori” halako enpresa batek danon laguntzia (pribatua eta publikua) merezi dabela eresten jetsat;  be, kritikia be garrantzitsua dok. Izan be, kritikak lausenguak baiño asko be garrantzitsuaguak dittuk bere ekimenak perfekzionatzeko interesa dakan edozeiñendako.

"Euskalgintza" erakunde difusuangandik jasotako azken hankasartuaz berotuta, aizkorak zorrozten najabik. Gero eta konbentziduago nago, giza eskubidiekin usauta gagozen legez, Euskalgintza Watchdog estiloko bat biharko gendukela Euskal Herrixan, egitten diran ganorabakokerixak publikoki salatzeko.

Halakorik ez egitteko, beti ipintzen dok atxeki bera: "euskeria ahula da, haren alde dabizen taldiak ezin dira agerixan kritikau, hori euskerian etsaiak indartu baiño ez leuke egingo...". Protesta egitteko gogua etortzen jakunian, txirtxil-abots batek gai hau tabu bat izaten darraixala gogoratzen jeskuk.

Aittitta Akilinok esaten zeban modura, "Administratzeko, herriko gizonik zintzuena hartu eta lapurra legez zaindu" egittia komeni izaten dok. Kultura mundurako, guztiz extrapolablia dok maxima hau eta hizkuntzian alde gabizenok kontuan hartu biharko genduke. Oiñ arte ez da egiñ, eta beraz gaur egun euskeraz emondako zerbitzuen mundua bigarren maillakua dok, erderazkuen aldian. Euskerazko produktuetan akatsak gehixago "barkatzen" dittuk. Kaleko kartelak ikusi baiño ez dagok: halako hankasartuak erderaz egiñ ezkeriok, bixamonian arduraduna despediduta. Euskeraz ostera, ez dok ezer pasatzen: "Akatsakin baiña euskaraz jagok behintzat, eta gaitzerdi". Bueno, bueno, bueno... mentalidade hau gainditzeko sasoia dok.

Nik neuk (izperringian izena kendu dot)-kin dakat arazua. Orokorrian ondo funtzionatzen daben arren, lantzian behin hankasartuak egitten dittuez: banaketia dala, albistiak txarto ipiñi (fondo), redakziño akatsak (forma), publizidade enkarguak oker bete... Halan esanda uste eze dana egitten dabela aldrebes eta txarto; ez dok halan, denpora gehixenian ondo egitten juek biharra. Batzutan sartzen juek hankia bakarrik, baiña nere ustez larregi; eta susmua jaukat, hain zuzen be eurak diralako –euskaldunak, abertzaliak- beste enpresa bati exijiduko litxakixona baiño gitxiago exijitzen jakela. Nere ustez hau jokabide okerra dok, eta gehixago esango juat: euskerazko hedabidien osasunerako kaltegarrixa.

Aurretik esan bihar dok, Hegoaldeko euskalgintzan funtzionarizaziño fenomeno nabarmena gertatu dala klandestinidadetik urtetziakin batera. Europa guztian moduan, gobernuak azken urtietan gizarte eta kultura asuntuetarako diru gehitxuago bideratu dau, eta horrekin batera antxiñako militante askok (ezkertiarrak normalian) mobimendu eta erakunde soziokulturaletan (publiko nahiz pribatu-subentzionauak) bere lanpostua topau jok

Jentiak asko aldatzen jok biharra egitteko formia lanpostu fijua dakanian, askotan probauta jakat. Honek euskalgintzan aukera bat baiño gehixago... (garatu bako harixa).

Arpegi multiplia: enpresa pribauetan normalian. Bere zerbitzuak kontratatzera zoiazenian, profesionaltasuna: hau enpresa bat dala ulertu bihar dozu, eta gure zerbitzuak ondo kobrau bihar doguz. Gaiñera, kontuan hartu gurekin zerbitzua kontratatzian euskeriari laguntzen zabizela, indirectamente. Erantzuteko orduan arazuak badagoz (akatsak, epiak bete ez, zeozer ahaztu...) militantzixia eta euskerian aldeko lana jartzen dira atxeki legez, arazuak diskulpatzeko.

Enpresari militante eta langile militantien arteko tirabira laboralei buruz be, liburu bat idatzi ahal izango litzake. Pertsona batzuk ideia eta baloriekin egitten daben malabarismuak kontuan hartuta, esgintze morala egitteko arrisku larrixan ibiltzen dira. Edo ez, horretarako morala izan izan bihar dok-eta.

Nekatuta najagok euskalgintzako leku batzutan topatzen doten txosna mentalidadiakin. Txosna baten danak dira bolondresak eta iñork etxok dirurik irabazten. Horregaittik, zerbitzu eskasa topau ezkeriok iñork etxok ezer esaten. Danok jakixagu zer eta zertarako dan txosna bat, eta konforme gagozak: beste zerbitzu mota bat nahi dabenak plazako kafeterixara juango dok, eta kitto. Baiña lanian gagozenian, ezin dok mentalidade horrekin ibilli: euskaltzalia eta militantia izatiaz aparte, profesionala izan bihar dok.

Afrika deika

Oier Gorosabel 2012/01/03 15:37
“Griot”, Jon Arretxe.

 http://www.elkar.com/irudiak/azalak/9788497831987.jpg

¡Oi liburuen unibertsua, sorpresaz josittako eremua! Hona beste bat. Aurreiritziz beteta najentorren Ramirez tipoko bidaiari profesional baten kronikia irakortzera, eta Afrika baltzan espezia eta narru usain ederreko ufalak salto egin jestak arpegira. Azkenaldixan Pablok be goraipatu jestak Sahara azpiko lurralde eta jentia, eta honek be ha ingurua pizkat ezagutzeko gogua piztu jestak. ¿Seiñalia ete?

 Nik ba najekixan, baltzen mundu eta izaerian koordenadak guztiz desbardiñak zirala gurien aldian. Markiñan ibiltzen naizenian begibistakua dok hori, baiña halan be lurrez aldatutako landare gaisuan trazia hartzen jetsat Sahara azpiko etorkin askori. Oso desbardiña izan bihar dittuk, baiña, bertan ezagututa.

Edozelan be, aurrerantzian hamenguak be beste begi batzukin ikusiko dittudazela uste juat (nahiz eta ezin jeneralizau, Europa osua baiño hainbeste bidar haundixagua dan eremu batez gabizak) eta Mamadu edo Mustafak kontsultan txandia hartzen destenian (eta gero etorri ez), beste jarkera bat izango dotela. Liburu eder-eder honi esker, eta paradoxaz betetako Afrika pizkat gehixago ezagututa.

Pot-pourri kaotikua

Oier Gorosabel 2012/01/02 13:02
“Las carabinas de Gastibeltsa”, Marc Legasse.

Idazlianganako sinpatia haundixa dakat, baiña kostau jata liburua amaitzia (azkenian hiru bat bidar hasi eta laga eta gero). Biharbada frantsesezko orijinalian irakorterrezagua izango dok, etxakixat; baiña gaztelerazkuan behintzat, Oteizan gauzekin legez gertatzen jata: tragau eziñ. Istorixia bera politta dok, mezuduna, sakona... baiña pizkat sinplekerixan jausten dala begittantzen jata, karlistak eta gaurko iraultzailliak hain alegremente identifikau/idealizatzian. Era berian, formak –kontatzeko berba eta moldiak- kaotikuak dittuk (ez anarkikuak) eta pizkat gatxa da harixa jarraitzia.
http://www.tatp.org/blog/wp-content/uploads/2011/10/montypythonhg0450.jpg

Liburu honek Terry Gilliamen marrazkixak ekartzen destaz gogora

Euskal far westa

Oier Gorosabel 2011/12/31 09:18
“Sombras del alba”, Anjel Rekalde.

http://www.txalaparta.com/upload/productos/sombras-del-alba.png

 Euskal epikia. Far-westeko nobelia, bere topikuekin (triangulo amorosua, onak/txarrak mugatzen daben linea klaru-klarua... ). Norbere sinismenak sendotzeko tresnia, filosofo greziarren estilo dialogauan. Oso entretenigarrixa, halan be: eta beste konfirmaziño bat euskal kakatza honetan nobelatarako oso materixal ona dagola. Burruka armauan barruko detalletxo interesgarrixak be agertzen diraz (hitzorduen prozeduria, hiri kamuflajia, armen mantenimendu aholkuak...). Ezagun da bebai autoriak zelako maitemiña dakan Ñoñostia eta bere giruakin (deskripziño atmosferiko lartxo, nere gusturako). Atxeki bat ipintziarren, coshquerismo pizkat darixola idazkixari (“la garúa nos mojaba hasta los huesos” eta halakuak), eta ni ez naiz hizkuntzak nahastatzeko zalia.

Pulp á feira

Oier Gorosabel 2011/12/26 15:13
“La tahona de Froilán”, Xose A. Pet Posse.

http://pictures.todocoleccion.net/tc/2011/03/15/25384094.jpg

 Sorpresa demasa, liburu eta idazle honekin. Hasieran barre haundixak egin najittuan berau aukeratzian, beste aukera hoberik ezian: itxura kutria jok benetan kuaderno formatuakin, “Dani Futuro” estiloko marrazkidun portadiakin, eta kapitulo bakotxan hasieria ilustratzen daben “pulp” irudixekin. Ediziñua, diseñua, maketaziñua... 90 hamarkadan etaratako liburua dok, baiña 70ko usaiñ indartsuakin; eta “retro” usaiñ hau ez dok nahitta gaiñera.

Baiña bueno: nik beti aldarrikatu izan juat itxuriari baiño, mamiñari begiratu bihar jakola, eta liburu txarrak irakortzeko zalia be ba nauk, bere txartasun horrekin dibertitzeko. Baiña, esandakua: ¡hau sorpresia!

Suizan bizi dan joale galiziar baten historixia dok, hango diru-zuritzaille eta trafikantien sare baten parte bihurtzen dana konturatu barik. Hari horretatik, nobela baltzan estandarretan mobitzen dok liburua eta hortan: historia entretenigarrixa, flashbackak, sexua, gizon boteretsuak, konspiraziñuak, traiziñuak... Sorpresia beraz ez dok hortik etorri, eskeletu honen gaiñian ipiñittako ezaugarrixetan baiño: liburu osuari darixo usain fatalista, retrankadun eta xalo bat, generua galiziar galbaittik pasauta. Eta horixe dok hain zuzen be gehixen erakarri nabena (biharbada beste batzundako defekto bat izango dan pekorotz eta baba-lapiko usain bera).

Futz

Oier Gorosabel 2011/12/22 15:42
“Ventajas de ser incompetente y otros monólogos de humor”, El Club de la Comedia. telesaioko gidoilari taldia.

Biopix: JC Schou

Arola. Ez dot esango gustau etxatanik, ez: askokin barre egin juat, iñoiz karkajadiak urten bebai (hiltzaillia ohe azpixan... ). Pertsona gitxi egongo da liburuan pasarte bateren batekin  identifikatzen ez danik, deskribatzen dirazen situaziñuak edade eta egoera asko errepasatzen dittuez-eta. Baiña... sustrai sakonik bako barreguria dok, gaseosian modura momentuan tiro eta pasatzen dana. Efektu kolpe hutsak, zorrozkerixa eta keiñu sinpatikuen bilduma interesik bakua.

Interesgarrixa begittandu jatan bakarra umorian negoziuan dabizenen parametruak pizkat ezagutzia izan dok: kontakizun guztiak oso motzak dira, 1500 bat karakteretakuak, eta ezagun dok estandarrak dagozela: “no se si ustedes se han fijado...” tipoko sarreria, kategoria barregarrixen zerrendaren bat, tartian kolpe batzu izan leikiazena, eta amaitzeko zirikadia. Nahi barik imajinatzen juat klase honetako gidoilarixa “funtzionarizatzen” danian (sentido txarrian), eta bere biharrakin aspertzen hasi; gitxittan gertatuko dan gauzia bestalde, eze, seguro kalera bialdu eta beste gaztetxo bat hartuko dabela, gitxi eskatu eta dana emoteko prest dagona. Pentsau nik.

Kaso egittiaz

Oier Gorosabel 2011/12/20 17:05
Badakagu pegoran neska punki bat, kristonak eta bi egitten dittuazenak kasurik egin bihar ez izateko. Barre asko egitten dogu berakin. Berakin zinttan kruzau, eta derrepente kaleko bestekaldera begiratzen dau belozidade arpegixakin, zeozek atentziñua poderosamente deittu izan baletsa legez (guzurra, guri agur ez egittiarren baiño ez da)

 

http://4.bp.blogspot.com/-TNAIxHpwD1I/Taoc9L-rRYI/AAAAAAAABJ8/qpZvH7zXuvE/s1600/Saludo.jpg

Beti izan naiz ni kalian agur egittekua. Hau da: behiñ pertsona batekin ezagueria egitten dotenian, normalian agur egingo detsat kaletik... betikotz. Hori bai: “Agur” esan eta oiñaz segitzen dot, ez naiz berbetara gelditzen ez banau berak gelditzen, edo zeozer berezixa esateko ez badakat. Zentzu horretan, etxata gustatzen sistematikoki ezagun guztiekin lau berba egittera gelditzen dan jentia, ganorabako konbertsaziñuan:

-         Zer?

-         Hamen.

-         Biharrera?

-         Bai, ta zu? Etxera?

-         Hori ba. Bazkaldu egin biharko dogu-ta...

-         Bueno!

-         Hala!

Halako berbetekin ez dau munduak asko irabazten, ez; bai ostera denpora pizkat alperrik galtzen. Giza harremanak be asko ez dirala garatzen esango neuke, nahiz eta zuetako batzuek antisozial(ago)tzat joko nozuen.

-         Zer? (prisaka nabil, ia ez garan asko luzatzen)

-         Hamen. (ia zertara datorren oiñ hau)

-         Biharrera? (badakitt biharrera doiala, baiña ez dakitt zer esan)

-         Bai, ta zu? Etxera? (tabernako tragaperratik pasau ta gero)

-         Hori ba. Bazkaldu egin biharko dogu-ta... (ez badot maletia pegoran topatzen)

-         Bueno! (nahikua da)

-         Hala! (eskerrak)

Nik badakitt nerekin kruzatzen dirazen asko eskertuko dabela nere agur hutsa: batetik kaso egitten dotelako, eta bestetik ez dotelako alperriko listu gasto globalari kontribuitzen. Esklabitude latza, ehun metrotik behiñ halako iñuxentekerixetan ibiltzian kondenia!

Halan be, gazte-gaztetandik erreparau detsat kaleko agurren asuntuari, nahiz eta ez doten sekulan honi buruzko berbarik idatzi (etxian komentau bai, askotan). Eibarren bizi nintzanian, esate baterako: 25 urte inguru nittuala Gazte Asanbladan sartu nintzan, eta hori dala eta Eibarko bizitza sozialian iñoiz baiño gehixago parte hartzen hasi nintzan. Jente asko ezagutzen bebai. Eta jakiña: nik neuriakin segidu neban (ezagun guztiei kaso egitten), baiña hara nun konturau nintzan euretako askok ezikusixana egitten zestela. Zehatzago esanda: rollo sozio-politiko-kultural-kallejeruena zeroienak (eta beraz, printzipioz soziabliago eta kosmopolittaguak izan biharko ziranak) egitten zesten gehixen ezikusixana. Zalantzak izan nittuan: ze izango da, ez dabelako ondo hartzen nere jarkeria? (banekixan pizkat inkomodua nintzala, anarkistia hainbeste borrokilla artian). Segiduan baztartu neban ideia hau; eta gaur egunian pentsatzen doten konklusiñora allegau nintzan.

Hau da tesisa: Zenbat eta (bizitza sozialian zihar) jente gehixago ezagutu, orduan eta selektibuagua da bat bere agurrak partitzerakuan. Halako ekonomia kontu bat.

Urte askuan horixe pentsatzen egon naiz, modu umoristiko eta ironiko xamarrian. Halan be, buelta pare bat emonda onartu neike beste arrazoirik: miope izatia; memorixa txarra (nik izenekin ez, baiña arpegixekin gogoratzeko ahalmen harrigarrixa dakat; jente askok ez dakana).

Eta, bestalde, maximak oso ondo dagoz artikulu txisposuak egitteko baiña errealidadiak ñabardurak dakaz: nik be erretirau izan detsat saludua bati baiño gehixagori, bestiak beste euretako inkomodua dala ikusten dotenian.

Eta kontua da: ¿ze momentutatik aurrera erretirau bihar da saludua? Ein daigun kontua: lagun baten lagun bat, oin dala urtebete aurkeztu zetsuen baiña harrezkero ez dozu sekulan berakin berba egin. Kalian agur eta agur, besterik ez... Baiña ezagun da bera inkomodo dagola zuri saludau bihar horrekin... ¿noiz eten? ¿zeiñek hartu iniziatibia?

Gero kasu xelebriak dagoz: badakagu pegoran neska punki bat, kristonak eta bi egitten dittuazenak kasurik egin bihar ez izateko. Barre asko egitten dogu berakin. Berakin zinttan kruzau, eta derrepente kaleko bestekaldera begiratzen dau belozidade arpegixakin, zeozek atentziñua poderosamente deittu izan baletsa legez (guzurra, guri agur ez egittiarren baiño ez da); kalian gora etxerutz juntatzen bagara, ritmua aldatu edo kale kantoian geratuko da bateronbaten zain dagon itxuria eginda (guzurra, pegoran gurekin batera ez sartziarren da). Baiña tira, halakuak banakakuak baiño ez dira eta ez nabe asko kezkatzen (bai, ostera, asko dibertitzen). Nere jakinmiña mezu honen lehelengo txatalana da: ¿zergaittik ete diraz batzu hain mizkiñak agurrekin?

(Honekin zerikusixa: Mendixan kaso egittiaz)

Haizia eta pintadak

Oier Gorosabel 2011/12/18 22:10
Udazken goiz haizetsu baten irudixak, musika intimista batek lagunduta, eta Lekeittion bildutako azken pintada ikusgarrixak erakutsitta. Brand new Kurosawel production (4'30'')

 

Apartheidaz gozatzen

Oier Gorosabel 2011/12/14 07:45
Momorró txiki bat sortzen (XXII)
Apartheidaz gozatzen

Irudixa: Alexas Photos (https://pixabay.com)

Zorionekuak gu, etxe parian ipiñi deskuen parkia laboratorixo ezin hobia dalako eta “el sueño de La Razón produce momorros”.

Aurreko baten momorro txiki baten portaeria findu eta bide onetik bideratzeko ezinbestekua dan eguneroko beste mikrogertakari hórretako bat ikusi neban. Danok dakigu zer dan umien arteko jazarpena, betidanik gertatu eta gertatuko dana, gaur eguneko patologizaziñuaz aparte. Tira: ume batzuk makarra txiki bat daroiela barruan, eta beste batzu mendeko izatekua. Hori bultzatzia, Naturalezian legiak eta senak agintzen dabenari fidel izatia zeregin garrantzitsua izango da gurasuendako.

Edade askotako umiak zebizen tutuetan gora eta behera, eta euren artian hiru urte ta erdiko mutiko bi (ondo dakitt hori, Nikon “kinttuak” diraz-eta). Urte bi ta erdi inguruko neskatxo bat zeken begiz hartuta, eta hari zarataka eta gauzak botatzen ziharduen, pipa azalak-eta. Ez zeguazen burruketan, eta ez zan hasarre baten ondorixoz: beste barik, pertsona bat markau eta despreziatzian gozamen atabikuaz gozatzen zeguazen. Klub exklusibo baten partaide izateko pribilejiua dastatzen. Danok dakigu –nahiz eta hori aitortzia politikoki zuzena ez dan- horrek zelako plazerra dakarren.

Gure umien, errege txikixen mugagabeko zorixona billatzen dogun neurrixan, garrantzitsua da, guraso amantisimuok, instinto basikuok errespetatzia eta ez hori bakarrik, bultzatzia bebai: indartsuak agintzen, eta ahulak bendeko. Beti hala izan bada, ona izango dan seiñale.

Umien portaeriaz gaiñ, gurasuena be fijatzeko morokua izan. Pasatzen ziharduanaz jabetu zanian, jazartutako neskian aittak tokia emon zetsan mutikuei; jarrilekutik jaiki barik baiña hasarre tonuan (“Eh! Zertan zabizie? Halakorik ez egin gero, eh?”) edo halako zeozer. Harek etaratako zaratiakin, orduan begiratu zeben mutikuen ama bixak (metro pare batera zeguazen baiña alkarrekin barriketan) eta euretako baten reakziñua jaiki eta beste aitta horrengana juatia izan zan: “Aizu! Nere umiari neuk egingo detsat errixetan. Aittu?”.

Tipua isilik geratu zan (ai ni harrapau izango banindu...). Umiak iges eginda zeguazen ordurako, eta aldapara gaiñian lau metrora zeguazen makarra txikixeri emondako errixetiak zera gogoratu zestan, ba... kuarteleko koronelak bere mendeko poliziakuari emoten detsana, honek egindako torturak epaitegira allegau dirazenian: “Larrañaga, Larrañaga, he, he, he... halakorik gehixago ez egiñ, konforme?... hurrenguan kontu gehixagoz ibilli hari, tunanteee....”.

Makarrak makarra, eta bendekuak bendeko, bai: baiña formak gorde daiguzen behintzat.

****

EGUNERAKETA: 2023-I-14ian, amaittutzat emoten dot nere "guraso estreinatu berri" fasia; atzetik etorriko dirazenendako, erabilgarrixa izan leikialakuan, momorró txiki bat sortzeko aholku guztiak hamentxe ipiñi dittudaz.

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026