Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Garagoittiko Orakulua

Pre-iragarkika

Oier Gorosabel 2012/03/03 09:47
Ots 24ko saiua. Lizundia, Iriarte eta hirurok (baitta Gaur Eguneko jentia be, estrainekotz ikusten dot formatu barrixa nik). Patxi Lopez bake ekimenak pre-iragartzen, eta fiskalidade dezimononikuari eskua sartu nahixan; Marlaska epaillian izendapen barrixa; EAEko hizkuntz egoeria salatzen dau Behatokiak; indarkerixa matxistian kontra ekimenik ez. Pintxuak: gaztaia ogixakin.

 

Builtriak

Oier Gorosabel 2012/02/19 17:21
“Territorio comanche”, Arturo Perez-Reverte.

 

 

Kooperatiban trukian jasotako beste liburu bat (Contrerasena basuran topau neban).

 Zer esanik ez, idazle trebe batek herejixak egin leikiazela errealidade nobelagarrixan murgilduta topatzen danian. Hau hala gertatzen da gerra korrespontsalekin, jakiña. Barlés bere alter eguan narrutan, hor dabil Perez-Reverte Bosniako gerran zihar (oharkabian bizi izan neban gerria), bizipen gogorrak baiño gogorraguak pasatzen, periodisten tribu aboziñauan bizimoduari buruzko detalliak eten barik kontatzen, batez be saloiko kazetari odolik bakuak eta lehelengo lineako testosteronadun gizon eta andren izaerak alderatzen. Gerrako desastriak dakan morbosidade nabarmenangaittik, oso errez irakortzen da liburutxua; halan be, ezagun da bizkor idatzittakua dala, estrukturia asko landu barik (argumento sinple bakarra daka –zubi baten filmaziñua- eta hari horretan flashbackak egitten dittu). Atentziñua deitzen dau zelan despersonalizatzen dittuan biktimak, batzutan sarkasmoz eta bestetan nekez; badakitt, halan be, hori dala gerra baten ez zoratzeko modu bakarra eta ulergarrixa eresten detsat; baiña atentziñua deitzen dau. Toke moralak be badagoz horren kontura (umiak, bortxautako andrak, txakurren inozentzixia) baiña esango neuke tono gordiñan tentsiñua jaisteko errekurtsuak baiño ez dirazela (gure besaulkietan inkomoduegi ez gaittian egon, hala egixa). Kuriosidade bat geratu jata: ia zeintzuk pertsonajiak dirazen benetakuak, eta zeintzuk asmautakuak.

 PD: azken denporetako ohitturiari jarraittuta, interneten begiratu dot eta, uste eze, emoten dabena baiño errealauak dirazela pertsonajiak-eta. Badago horren gaiñeko nahikua autu...

Hamen builtriei buruzko zeozer

, Polon aittan ahotik.

BBVA-kin erreta

Oier Gorosabel 2012/02/16 00:33
Asko hasarratzen nau honek: batetik mafiosua begittantzen jatalako (100 komisiño kobratzen badittuez, eta nere moduko 20 badoiaz, 80 komisño irabazi eurak) eta bestetik BBVA-n edozeiñ operaziño puta egitteko, bi bidar egin bihar izaten dalako: bata operaziñua bera, eta bestia komisiñua itzultzeko eskarixa.

http://www.quiendebeaquien.org/local/cache-vignettes/L450xH600/BBVA3-b6fa9.jpg

Irudixa: quiendebeaquien

Ez naiz iñoren kontra kaka jaurtitzeko zalia, baiña gaur azken tantana jausi da nere tolerantzixian ontzixan, eta gaiñezka egin dot. Herriko BBVA-ko bulegora juan (nahiz eta jakin jente ezaguna dala, nahiz eta eurak kulparik ez izan) eta han esan detset esan biharrekuak tente (nahiz eta eurak jartzera gonbidatu) eta ozen (nahiz eta eurak suabe-suabe erantzun). Izan be, ez zestan hainbeste ardura erreklamaziño formalik egitttiak (eskindu be etxestek egiñ) eta bai buleguan bezero gehixen dagon orduan euren irudixa zatartziak. Durundixa sortu dot behintzat; eta... ¿ni gustora geratu? ¡Bufa...!

 Banko asko ezagutu dittudaz urtietan: Gipuzkoako Kutxia, Caja Postal, Bancaja, Caja Laboral, BBVA, La Caixa, BBK... gogoratzen dittudazenak. Orokorrian ez naiz pozik egon euretako batekin bez: dirua nunbaitten euki biharra dago, eta halabeharrez sartu bihar izan dot batian edo bestian, gehixenetan bizileku aldaketak dirazela-eta, eta BBVA-n kasuan, hipoteka bat bihar izan nebala 1999 aldian. Enpresa honen aurrian erreparuak nittuan: entzunda nekan dirua irabazteko eta inbertitzeko forma ez oso etikuak zittuezela; baiña diru premiñan nenguan eta eskaintzarik onena eurena suertau... Ordutik nabil sufritzen enpresa honen jokabide mikro-mafiosua. Izan be, ulergarrixa begittandu jata banku bat dirua irabaztera juatia; baiña ezagutu dittudazen jokamolde guztien artian, zittalena BBVA-kuena da, zatixa gaiñera.

 Aurretixaz esango dot nere ikuspegixa ez dala ekonomixaz dakixan batena. Ez nintzake harrittuko banko guztiak alkar hartuta egotia halako neurri inpopularrak batera ezartzerakuan (lankide batek esan destanez, La Caixako buleguan diru-sartze hutsak penalizatzen hasi dira, ordu jakin batzutara mugatuta, eta hortik kanpo komisiñua kobrauta). Hala ba da, jentia indefensiño egoera larrixan geratuko litzake eta ez dakitt kontsumitzaillien harreta zerbitzu “normalak” bankuen aurrian matasuegria baiño indar gehixago ete dakan.

 Tira: ¿zergaittik begittantzen jata BBVA-ko jarreria hain zittala? Komisiñuengaittik, batez be. Gauza askongaittik kobratzen dabe, beste bankuak baiño gehixago (korreua dala... tarjetia dala... transferentzixak dirazela...), baiña, sistematikoki, bulegora juan ta protestau ezkeriok, itzuli egitten detsue komisiñuori. Asko hasarratzen nau honek: batetik mafiosua begittantzen jatalako (100 komisiño kobratzen badittuez, eta nere moduko 20 badoiaz, 80 komisño irabazi eurak) eta bestetik BBVA-n edozeiñ operaziño puta egitteko, bi bidar egin bihar izaten dalako: bata operaziñua bera, eta bestia komisiñua itzultzeko eskarixa.

 Azken kasuak, baiña “cuerpo joteruakin” harrapau ninduan (batzutan hala jaikitzen naiz: burrukazale). Lankide bati transferentzia egin biharra netsan, BBV-tik BBV-ra, eta danondako errezagua dalakuan internetetik egittia pentsau. Eragiketia prest dakatenian, komisiñuei buruzko esteka bat sakatzen dot, badaezpada: han agertzen jata lau pajinatako PDF bat, zera baiño gatxagua ulertzen, eta ez nago seguro –hizkera korapillotsuangaittik- baiña emoten dau bai kobratzen dabela. “Ez da izango”, pentsatzen dot. Eta aurrera. Transferentzixia egiñ, eta taka: euro bateko zirixa sartu.

 Bixamonian, bulegora juandakuan plan bi nittuan: A (komisiñua itzularazi, eta lapur zittalak dirazela arpegiratu) eta B (komisiñua ez badeste itzultzen, espektakulua emotia buleguan). Bigarrena izan zan. Penia emon zestan mahaiko neskiak (aukeran nahixago neban gizonezkua, harrotzeko aukera gehixago emongo zestalakuan) baiña pentsautako guztiak eta bi gehixago entzun bihar izan zestazen, bulegoko bezero, kajero, buleguero eta beste guztiekin batera. Konklusiño batzu be etara nittuan, ez pentsau: gora-goraka jardun neban arren ez nenguan bape nerbiosua -teatrua zan azken fiñian- eta hurrengo transferentzixia egin biharra dakatenerako gauzak argitzia gura nittuan. Hara:

  • Internetez transferentzixia egiñ ezkeriok, komisiñua ez dago itzultzerik. Beraz, lagunak, hartu zuen BBVA-ko txartelan klabe eta zera guztiak eta ipiñizuez komuneko papelan lekuan. Izan be...
  • Bentanillara juaten bazara, eta kajeruari egin eragitten badetsazu operaziñuori, komisiñua bai kobraukotsue; baiña gero itzultzeko eskarixa egin zeinke.
  • Edo bestela bulegoko kajeruan dirua etara, eta momentuan bentanillara juan eta dirua hartzaillian kontuan sartu.
  • Edo bestela dirua sobre baten sartu, eta hartzailliari emon bere herriko BBVA-n sartu deixan
  • Edo bestela txeke bat egiñ, eta id. id. id.

 

Badakizue: BBVA-ko webgunetik transferentzia bat egittiak, komisiño segurua eta itzultzeko aukera bakua. Komisiñorik ez badozu ordaindu nahi, bulegokuei biharra emon bihar detsazue eta bentanillako kolak luzatu. Hori birrittan juan bihar ez bazarie. Nik uste neban bankuen joera orokorra bezerua internetez operatzera bultzatzia zala, bentanillako pertsonala lanez deskargatzeko, eta hala izango da... BBVA-n izan ezik.

 Mesedez eskatuko detsuet: iruzkiñik badakazue, edo ipiñittakua zuzen ez bada, edo bestelako oharrik badakazue egitteko, hamengo erantzunetan ipintzeko. Gero inprimidu eta Lekeittioko BBVA-ko zuzendarixari bialtzeko asmua dakat-eta.

Basagoittiko Orakulua

Oier Gorosabel 2012/02/13 18:43
Ots 9ko saiua. Lan merkauan erreformia; Grezia eta EH alderatuta; PNV-Lopez arteko eztabaidia, 5º kapitulua (ignorante!); Garzon nere lagunan inhabilitaziñua (Cosa Nostran sartziak dakazen gauzak); CGPJ Urdangarin babesten, eta beste akusauekin kontrara. Arregi, Aleman, Iriarte eta 4rok. Meriandia: gaztaia, ogixa eta kokakolia.

Tenporada honetan saiua analisi politikokua bihurtu danez, ederra papela egitten dot nik (ez nagolako bape informauta, eta interesik bez). Baiña deitzen nabe halan be. Tira.

 Eta Basagoittiña, ba, off the record esandakua idatziko dot hamen be. Irribarre eta komentarixo ironikuetan geratu barik, pozgarrixa begittantzen jata PP eta halako jentia euskeraz entzutziak. Horrek esan gura dau euskeria ikasteko premiñia detektau dabela, gizartian prestijixua dakalako, eta jentia "kamelatzeko" biharrezkotzat jotzen dabelako.

Prestijixua klabia da, bai. Zine izarrak eta foballistak euskeraz entzutziak bultzatzen dau gaztia euskeraz berba egin nahi izatera, eta ez analisi soziolinguistiko edo elkartasun mezuak. Euskaldun frantses eta espaiñolen arteko desbardinttasun fundamentaletako bat be hortxe dago: Xiberuan behintzat, gizartian euskeria artaburuekin eta analfabetuekin lotzen da. Ba doia aldatzen, ¿eh? baiña ondiok zama astuna da hori.

Euskaldun gitxiegi Inperixuan

Oier Gorosabel 2012/02/08 10:46
“Vida del capitan Contreras”, Alonso de Contreras.

 http://www.cosasdeandalucia.com/web/images/stories/identidad/1_senas_idenidad/soldado_flandes.jpg

Harrigarrixa, oin dala 400 urteko lekukotasun bat topatzia protagonistiak zuzenian kontauta, ezelako kronista barik (Lope de Vegan akulua bakarrik). Gaztaro sutsua, korsario/delinkuente muga lausuan murgilduta, eta helduaro militarra, orduko Espainiako korteko korapillo eta burokrazixian lagin batekin. Bizitza guztian madrildar, buskoi, ijitto jarduten dau Contrerasek eta ezelako lora dialektiko barik; orduko idazliekin alderatuta, asko eskertzen dot nik hori, hobeto ulertze aldera. Egixa da ez dala idazterako orduan maisua –historixian harilkatzia, suspensia... liburu honetan ez dago halakorik- baiña ezin da ahaztu militar zahar batek idatzittako autobiografixia dala, eta halan be ba dago zeozelan landuta (pasarte kontagarrixenak ekartzen dittu, ez bestiak; orduko berbetia fidel isladatzeko borondatia daka; oraltasunan deformaziñuak bere horretan emoten dira -Estruch’en ediziño honetan behintzat, 1982-...). Pajaro ona, Contreras hau; baiña berak kontautakuari beruana kendu bihar jako, jakiña (mariñela da, azken fiñian).

 Liburuan tonuaz jabetzeko, hona pasarte bat (cap.III, Presa de la bandera):

Embosquéme en el pinar y topé con un turco como un filisteo, con una pica en la mano, y en ella enarbolaba una bandera naranjada y blanca. Llamando a los demás, yo enderecé con él y le dije:

-         Sentabajo, perro.

El turco me miró y riyó, diciéndome:

-         Bremaneur casaca codorniz.

Que quiere decir:

-         Putillo que te hiede el culo como un perro muerto.

Yo me emperré, y embracé la rodela (...)”

 Ez dot ulertzen zelan ez dan gehixago ezagutzen liburu hau. Publiko orokorrangaittik, jakiña: esan biharrik be ez dago Alfredo eta halakuak oheburuan izango dabela derrigorrez, eta Contreras jauna euren ames bustixen protagonistia izango dala. Hori bai, esango neuke háren gustorako euskaldun, valentziano eta katalan gitxiegi (galleguak ez diñot, neoinperiozalien nobeletan agertu be ez dirazelako egitten gaixuak) agertzen dirazela kontakizun honetan (azken esaldi hau lau killoko retrankiagaz irakur bedi).

Lagunak tiroka

Oier Gorosabel 2012/02/05 13:57
Batzutan, ostikadia ez datorrelako "euskerian etsaiengandik".
Emakumion I "Tokapetak"

 Nere oheburuko euskalgilliari erakutsitta, ez dau ezer arrarorik ikusi kartelian. Ez, harek be asko erreparau detsa testuan egokittasunari, erderakadei (gramatikal nahiz lexikalei), berdintasun kontuei... baiña, askotan gertatzen dan legez, betaurrian nabarmenena ikusi bez.

 Dudia be izan dot: ¿ez ete da zentzu bikotxeko berba bat izango, nahitta erabillitta? Baiña ez. Gaiñera, billaketa sinple bat eginda, ezagun da pedigree askoko hankasartua dala.

 Izan be, euzkarasko bestiarixuan danetik dago: euskeria bape zaintzen ez dabenen ostikadak, eta friendly fire-tzat hartu geinkiazenak bebai.

 Tokapetak

Yuyu Aroa

Oier Gorosabel 2012/02/02 15:27
Raxoi-Lopez billeria, pake prozesuan tratamendua; egiaztatze komisiñua eta arpegi bixak; lanikezan datuak Hegoaldia/Espainia alderatuta, neurri murriztailliak, alternatibak; Eskoziako kasua, eta EH-ko independentzia eskarixakin aldia; Kontseilluak Naparruako euskalgintzian egoera txarra salatu. Alizia Aleman, Rikardo Arregi, Maddalen eta laurok.

 

All that stuff

Oier Gorosabel 2012/01/25 16:38
May the Ent Vasc of Energy listen to my plea, and use their itchuria abbundant dirue –according to the amount of their publicity campaigns- to hezzy the New Gaztery in this appasionant gay of the New Energy Aroe.

Hi, dear lagguns. In this say,we’ll going to explain how can we cuddeate right all the stuff, berdin in our workplaces nahiz at home. In anchiñack times, it was usual to have only one stuff per family; and sometimes hory bez, as old times’ economic sue still remained (or bass sue, in some bassarries). Any of these systems had a funny characteristic: as Felix Harriet very well explained in his campechain memories, you ought to auckerate between heating your bottom or your front; never both...

 But those tercermundist times went away. Now we live in Errebal Center Age, and life quality is the iparorratz of everybody’s bizitch. That’s why we fight for our right to have central calefaction, which means to have a stuff per room. But, wait a minute, that means we all should know what a termostate is, and I’m afraid that non everybody does.

 Look at your ingure: ¿what do you pents when you see that pill of stuff heating the street in the terracitaes of the taverns? Right, it’s an echological zorockery. Well, this has no much to do with the main gay of this mensage, but what the Christ, I had to say it as both critics aim to the same point.

 To the thread: many people (preferentement gazt one, I mean, those who don’t pay the Iberdrol facture every two hills) do think that termostate is the nagusy switch of the stuff. They only employ them in two positions: minimum (stuff off) or maximum (stuff on). It’s ridiculous: I have galded the count of how many times I have explained to my young workmates the functionament of the stuffs’ termostates: that you can fix the chirimbowl in your favorite temperature, in order that the stuff backar-backarrick ixots and emmets when the temperature gets down from or over the marked temperature, and so on... It sweats their poll (talking bad and early): the lantocky goes in like a fucking sauna, with a never-reaching temperature fixed in the termostate.

 Of course, I don’t even think on the aucker of telling them to pull over the jertsey. Damn not! That kind of bullying could bring me to serious gattazcaes with Trade Unions and Laburo Magistrature, those bildurgarry instances where employers have always “pressumption of guilt” (as I had tasted before).

 I don’t know if this patalett message can value for anything, but i argitarate it here anyway. May the Ent Vasc of Energy listen to my plea, and use their itchuria abbundant dirue –according to the amount of their publicity campaigns- to hezzy the New Gaztery in this appasionant gay of the New Energy Aroe: the mysterious Termostate Affaire.

http://zetaestaticos.com/leon/img/noticias/0/578/578475_1.jpg

This I. de la Mata argazky showz ezinhobett the new tendence: why pull over the jersey when you can take out the stuff with you?

Ixipu lodiz

Oier Gorosabel 2012/01/22 16:50
“Zamaontzia”, Iñigo Aranbarri.

 

Urtetxuak jarabixaraz Lekeittion bizitzen, baiña oin dala pare bat asterarte enok konturau KGB-ko sukurtsaleko paretan txintxilizk dagon kuadrua herriko portua dala. Eta, nahiz eta pinttura mota hori etxatan berez gustatzen, somatu jetsat halako edertasuna. Baiña, orraittiokan... ¡zazpi urte kuadrua ulertzeko! Larregi eresten jetsat.

 Liburu honi be horren trazia hartzen jetsat: brotxazo haundi, bortitz eta zikiñez eginda jagok; erakusten daben istorixa zatixak baiño askoz be gehixago ezkutatzen jok. Aranbarri eskolako-guraso-kidian idazkeria be... ¡erredios! Perifrasi basarristikuan paradigmia. Baiña tira, ni be ba najoiak ikasten eta ulermena trebatzen. Halan be, esandako moduan, ederra topatzen juat liburua. Hain da eze, berez asko interesatzen etxatan gai bat (lapurtutako ume batek benetako senidiak topatzen dittu; haren loiba nerabe-mutu-antzeko-ergelan bakarrizketak; zamaontzi bateko tripulaziñuan noraeza...) modu erakargarri baten jarraitzera bultzatu naben.

Imagen enviada

Claude Monetek pinttatzen zeban lez idazten dau Iñigo Aranbarrik.

Biribilla

Oier Gorosabel 2012/01/14 22:16
“Nire aita ikusezina da”, Julen Gabiria eta Patxi Gallego.

http://2.bp.blogspot.com/-thGdK2GKcgs/TvRNNzi7i4I/AAAAAAAADSY/GTrlgVcotz0/s1600/nire_aita_ikusezina_da.jpg

 Bai liburutxo ederra. Ondiokan 7 urte pasau biharko dittuk gure umiak ulertu eta gauzetaz jabetu arte, baiña bittartian barre asko egin juat bertan kontautakuekin. Jolas politta dok Jozulin, Patxitrapero eta bestiok emondako ideiak identifikatzen saiatzia –”momorro txikixen” sailleko ideiaren bat be ez dakitt ez daben sartu-. Baiña edozelan be Julenek beste torlojo-bueltia emoten jetsek. Izan be, 10 urtetik gorako umiei zuzendutako kontakizuna izanda, adibidiak muturrera eruaten dittuk, nere eguneroko ikuspuntu realistiko-umeologikua gaindittuta. Emaitza polittakin.

 Gallegon marrazkixak be protagonismo haundixa hartzen juek –zeozergaittik siñatzen juek bixok liburua- eta hau detalle oso egokixa dok, ixa-ixa komiki maillara allegauta.

 Pixkat arrotza egin jatak hasieran narratzaillian papela (“Aquellos maravillosos años” estiluan), baiña hau gauza kulturala dok eta garrantzi bakua: klabe zinematografiko amerikanuak modu naturalian integrau doguzen modura (ez bakarrik pelikuletan, nobeletan bebai) ba... ¿zergaittik ez halako gauzak hartu?.

 Asko gustau jatak ventrilokuazidade pasartia, eta –aluak- amaieran zelan biribiltzen daben txistia, bengantza-saiuakin.

 Amaieran foballakin izandako detallia be gustau jatak; baitta biolentzia egokixan apologixia be (uste nebana baiño ausartago dok mutil hau, zuzentasun politikuari astinduak emoterakuan -gaur bertan irakorri juat Bizkaiko Hitzan gabon aurreko zutabia, superstiziño kristauen kontrakua-).

Aurkezpena

Oier Gorosabel Larrañaga, Lekeittioko Eibartar bat

 preacher.gif

Eibarrespaziuan zihar esan zesten pizkat mesianikua nintzala idaztian, eta bloga sortzerako orduan horregaittik ipiñi netsan izenburu hau. Lehen nere gauza guztiak (argitaratzeko morokuak, behintzat) hamen idazten banittuan be, espeleologixiari buruzko gauza guztiak ADES-en webgunian emoten dittudaz, eta osasun asuntoko artikulu guztiak hona mobidu dittudaz, gaika klasifikauta.

Txorrotxioak
Etiketak
ETB1 Eibar EibarOrg Info7 Zer erantzi abertzale abittaga abortuak adela larrañaga aitor_eguren aittitta raduga aldatze amarauna amuategi andoain antzerkia araba arantzazu aranzadi ardantza argentina_2005 armando gorosabel armeria eskola arrajola arrakala arrantza literarixuak arrate arrosa artxanda aulestia axpe_martzana azkue ipuin bilduma azpimarra banu_qasi baxenafarroa baztan belaunologia berasueta berbologia berriatua bidai_aluzinantia bilbao bittorixa buruntza chill_mafia comunitat_valenciana covid19 culineitor deba desempolving diaspora diego-rivera durangoko-plateruak egillor eibar eibarko_lagunak ekialdeko nafarrera eraikinologia erdialdekoa erresuma_batua erronkari eskorbuto espeleologia etxebarria eup eusebio-azkue euskadi_irratia euskal_erria_aldizkaria euskalkia faktoria felix_arrieta felix_ruiz_de_arkaute galicia ganbara gasteiz gatobazka gce gernika girua gisasola gorosabel hormasprayko igotz_ziarreta ikerkuntza ilegales indalecio ojanguren info7 irabiaketa irati-filma irratia irun iruñea izarraitz iñigo_aranbarri jacinto_olabe jamo_savoi jendartologia jeremiah_alcalde jon-etxabe jose-antonio-uriarte juan de easo juan san martin julen_gabiria julian etxeberria kalamua kanposantuak katarain kirola komikiak koska kuku kurik-3 kurosawel labordeta lagunologia lalolalia lamaiko_operia lasarte leintz_gatzaga lekeitio lekeitioko_lagunak lituenigo lopez maeztu magia manex_agirre maputxe mariola-reigosa markina-xemein markos_gimeno_vesga markues matrallako mendaro mendebalekoa mezo_bigarrena mineralak mogel morau musikeruak muskildi mutriku nafar_lapurtera nafarrera noain oiartzun oioioi-lur ondarroa opaybo orakulua otsagabia ozeta paisajiak parakaidistiarenak paris patxi_gallego pedro chastang pedro gisasola polo_garat porrot rufino sande sagartegieta san antoni sartei sasiola sega segura slovakia tafalla2016 talaiatik telebista toribio_etxebarria txarli-gracia ugaroia umeologia urberuaga urdaibai urkiola xabier_lete xoxote zaharrea zaharreologia zaragoza zer erantzi zerain zornotza zuberera zuberoa
hgikj
2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 2017 2018 2019 2020 2021 2022 2023 2024 2025 2026