Bilboko irudi epikuak
Kapittaletik nindoiala, paisaje eder bat ikusten zan.

Baiña... zer da han goixan dagona?

Baloria bihar da gero hor goixan pinttadia egitteko! Zein izango ete zan egillia. Superboteriak izan biharko zittuan derrigor!
Eta... Ganekogortan topau genduan.

1937ko Jorraillan 30a.
370430: España akorazatua hondora; golpistak (CTV) Bermiora heldu.
- Golpisten España akorazatuak mina propio bat joten dau Santander parian eta hondora doia. Golpisten minak eragindako biktima garrantzitsuena bihurtzen da.
- Golpistak (italiarrak) Urdaibai pasatzen dabe, eta Bermeo hartu.
1937ko Jorraillan 29xa.
370429 tagged map by user - Tagzania
370429: Gernikan burrukak; errepublikazaliak Bilbo babesteko hesira erreplegatu.
- Golpistak (Velasco itxasontzixa) Bilbo ingurua minatzen dau. Dragaminak 4 egun emoten dabez minak biltzen, kalterik jasan barik.
- Golpistak Gernika okupatu.
- Errepublikazaliak kontraerasua saiatzen dabe Gernika Hegoaldetik. Golpistak Llarch koronela, kapitain bi eta teniente bat atxilotu eta Ajangizen afusillatzen dittuez Soltxaga generalan aginduz.
- Errepublikazalien buruzagitziak Bilbo babesteko hirukira erreplegatzeko agindua emoten dau: Jata, Sollube eta Bizkargi.
Txapelak hegan
Hamar mutiko gazte illaran, eskuak bizkarrian lotuta. Zuri tta baltzeko irudixak dittuk, definiziño gitxikuak, antxiñako zineko fotograma bizkorretan. Arpegi lausotuen bildurra, panikua ezin lajeikek igarri: betula baltzak, surra eta ahua ozta-oztan. Erropak be zaharrak, indefiniduak. Batzuk txapelak buruan.
Irudi mutuetan, ez da kabuan abotsa entzutzen aginduak emoten. Deskargia batera da, ostera, eta derrepentian txapel guztiak batera hegan urtetzen dira. Korputzak hamar kopin legez aurrera jausten dira, berunan bultzakadiakin.
Eta gure ama, irudixok ikustiakin batera negar zotinka hasi da. Sei urte baiño ez zittuan; nahikua baiña, bildurraren metal hotza bizkarrian ondo sustraittuta betiko eruateko.
Irudixotan baiña, Anttoni agertzen da bebai. Amama maittagarri, ule zuriduna, kafeterixan lagunekin kartetan topatzen dogun emakume paketsu hórretakua, uste eze bere bizitzia halako gozo eta lasaixa izan dala beti. Erdi-irribarre mingotxa daka baiña, hatzaparra zela galdu zeban kontatzen dabenian: bera bortxatzera etorri zirala; aitta aurre egin soldauei; orduan tirua jo zetsela buruan; berak eskua ipiñi zulua tapatzeko; bigarren tiruak eskua zulatu.
Batzu malko asko bota biharra, beste batzu barriz danak agortuta.
1937ko Jorraillan 28xa.
golpistak Lekeition map - Tagzania
- 370428: Golpistak (Corpo de Truppe Volontarie) Lekeitio okupatu.
1937ko Jorraillan 27xa.
370427 tagged map by user - Tagzania
370427: golpistak Markinan; Urdaibaiko biztanlien ebakuaziñua.
- Golpistak Markina okupatu.
- Errepublikazaliak Lekeitioko biztanliak ebakuatu. Dragamina ontzixak laguntzen dabe Angel Gabiña kapitaiñan agindupian, eta hurrengo egunetan Elantxobe, Bermeo, Mundaka... ebakuatzen egongo dira.
1937ko Jorraillan 26xa.
370426 tagged map by user - Tagzania
370426: Gernikako bonbardaketia; errepublikazaliak Urkotik erretiratu; golpistak Deba ibarretik Ibaizabalera sartzen.
- Golpistak (Legion Condor) Gernika bonbardatu.
- Errepublikazaliak (Amuategi batalloia) akorralatuta geratzeko arriskuangaittik Urkotik erretiratzen dira; baso artetik ezkutuan Gernikarutz doiaz, ha bonbardeatzen diharduen abioen pian.
- Golpistak Durango, Oiz eta Eibar okupatu.
1937ko Jorraillan 25a.
370425: Eibar sutan dagola, errepublikazaliak (Amuategi batalloia) Urkon gotortzeko azken saiakera bat egitten dabe.
Lagun Izoztua
Etxata ba gustau liburua. Irakorri errez egin juat, eta hiru historia desbardiñen jarraipen simultaneuana bere grazixia be ba jakak: lagun izoztuana, Antarktikarako bidaiana eta ume denporakua. Baiña amaieran... ez dakitt ba, nik espero neban hiru historixen arteko lotura logiko bat topatzia, edo jakitzia ze kristongaittik izoztu dan morroia... eta ezebe-ezebez. Edo igual etxuat nik ulertu mezu subliminala. Ze, izan be, horretatik asko jagok: filosofixia, eta erbesteratuak herrixakin jaukan harreman mingotxa, baiña... horretako nahikua najeukan Markos Zapiainen rolluetako bat irakorri.
1937ko Jorraillan 24a.

370424: Eibarko bonbardaketia; Intxortan frentia hausten da.
Hegazkin golpistak Eibar bonbardatu.
Intxortan:
- Goizaldian, golpistak Elorrixo aldetik Memaia hartu eta Kanpazar inguratu dabe; bertan zeguan Larrañaga batalloia erretiratu egitten da, baitta hurrengua be (UHP, Zabaletamendin zeguana).
- Golpistak Zabaletamendin kokatzen dira.
- Lerroko hurrengo taldia (Martiartu batalloia) ez da konturatzen ondoko batalloiak juan jakozela 16.00ak arte (atzetik erretiratu dira; gaiñera, enlazeko guardiak ez dittuez egitten, UHP eta Martiartun artian mendi-bittarte bat dagoelako alde bakotxetik trintxerekin babestuta). Konpainia bat ikuskatzera biladu, eta ixa inguratuta dagozela konturatzen dira.
- Golpistak Intxorta hartu dabe.
- Errepublikazaliak posiziñuak ebakuatzen hasi: Salbador ermittako errekazulotik behera doiaz, materixala kamionetetan eruanda (ezin izaten dabe dana hartu), Intxortako golpisten ametralladoren tiropian.
- Golpisten artillerixia sartzen da erasora.
- Errepublikazaliak defentsa-lerro probisionala Goikomendin, Afrikako Regularrei eusten.
- Errepublikazaliak (Kirikiño eta beste batalloi batzu) Karabieta babesten.
- Errepublikazaliak (Martiartu batalloia) Eibarrera ebakuatu. Egunotako burruketan 200 baja izan dittu, hortik 37 hilda.
- Errepublikazaliak ahal daben lekutik doiaz erretiradan. Asko Kanpazartik saiatzen dira (Martiartu, Dragones...) baiña golpistekin topatzian atxilotu eta afusillatzen dittuez.
- Egun amaierarako, golpistak Elgeta hartu.

