Pasabolo Tablón
Ojebarreko espeleolaguntza praktikak elixa ondoko zelai baten egin genduzen: zelai zapal bat, arte haundi batzukin. Inguruan kuskukeatzen, joko arraro baten elementuak topau nittuan: traktore neumatiko haundixa, txirlo jokuan tipoko kanala eta markia lurrian, zelaixan zihar altzairuzko kable batzu... ¿zer zan ha?
Caverna-kidiak azaldu zestenez, bertako joko bat zan: zeozer jaurtitta, zelaixan zihar ahal dan metro gehixena egittia zan kontua...
Kuriosidadiak jota bueltau nintzan etxera, eta bai: Pasabolo Tablón daka izena jokuak, eta Cantabria eta Bizkaiko muga inguruan jokatzen da. Hor ikusten dan gomazko bide horretan hiru txirlo jartzen diraz. Jokolarixak egurrezko bolia jaurtitzen dau, hamen inguruan egitten dan legez. Txirluak jotia da kontua, baiña ez hori bakarrik: aidian bialdu bihar dira, fonduan ikusten dan zelaixan zihar. Han lurrian dagozen kabliak distantzixia markatzen dabe, eta metro gehixenak egitten dittuanak, harek irabazi.
Zelako sorpresak hartzen daben batek etxe onduan. Jente askok jokatzen ei dau gaiñera, eta bai: argazkixan ez da ikusten baiña neumatikua zarta-zarta eginda dago, boluan eta txirluen takatekuekin.
Parakaidistia Oiartzunen
Iturrin mezu baten harira, hamen jarriko dittudaz juan dan hillietan Oiartzunen harrapautako irudi batzu. Bertako giruan dzapart eginda, Ane Lardi ikerlarixan morroi ibilli naiz batzutan, Oiartzuarren Baitan proiektuan laguntzen (Ahotsak.com-ekin kolaboraziñuan). Basarririk basarri, atez ate... dozenaka atso-agure maittagarrikin egoteko aukeria izan dot, bigarrengo plano bateko lekuko ixilla. Ezin naiz gogoratu izenekin (zuen komentarixuekin lagunduko baninduzue...), bai ostera arpegixekin.
Domingo Elizondo, Ardotz basarrikua, "Krus" txakurrakin.
Diurtxio Aranburu, Altzi basarrikua.
Juanito eta Faustino Galdos, Gurutzeko Galdoseneko tabernakuak. ¡Denda-tabernia martxan jagok, Iturri, dotore askua! Asteburu honetan juan sin falta.
Anttoni Andalurria, Tolareko neskamia.
Faustino Galdos, Diurtxio Aranburu, Ane Lardi.
Xabier Harregi, Enrique Lekuona, Joxeluix Lardi, Diurtxio Aranburu.
XX, Gregori Almandoz, XX, Luixa Berrondo, Maitxo Sagardia.
α-ω bodegoia
Zuen mendizale hazurrak ez dira errauts poto bittan sartu, eta pinttura kubo bat ekarri dogu lekua egitteko.
¡Gloria aleluia!
Antxiñako kapazo baten, zuen errautsak laranja, keixa, zanahorixa, esne ekologikuakin unamorixuan etorri dira etxera. Ateuak, gorrixak, sozialistak, txakur eder eta garbi batek muzturra sartu dau zuen eroskiko poltsa birziklauetan. Merkataritza zuzeneko kontsumo-kooperatiban.
¡Aleluia eta hosanna!
Datorren hillian gure semia jaixotzen danian, zuek be ongietorrika egongo zarie armarixotik begira.
¡Izarren hautsa!
Gero, ongarri izango zarie karraskillo zehe baten sustraixetan. Pertsona zehe batzui omenaldirik onena. Karbono molekulak, batzutan giza korputzian eta bestetan landare baten egurretan. Eta zuen errauts-potuetan, garbantzuak eta bizitzaz betetako elikagaixak.
¡Gloria eta hosanna, erregular!
El misterio de la carretera de Cintra

Kuriosua izan dok XIX mendeko folletin famatuetako bat liburu formatuan irakortzia. Izperringiko irakorliak engantxatzeko entretenimendu bat izanda (erdibana idatzi zeben), etxakak mamin haundirik enredo eta eziñezko maittasun rokanboleskuetaz aparte. Baiña halan be, dibertigarri xamarra izan dok.
Ziklista kakalarrixei
ADELANTATZAILLIA
Egualdi bikaiña. Asko gustatzen jata neuri Lekeittiotik Ondarrurako kostako bide hau, nasai-nasai etortzeko morokua da, trafiko gitxi, bista bikaiña... ¡Hara! Ziklista bat. Hau be ba dago bide honetan asko, ni kotxian hamendik etortzia erabagi doten modura ziklistak be hala pentsatzen dabe, ta... Kontua da, kurba asko egoten dirala hamen eta adelantatzeko aukera gitxi. Tira, ba... txiri-txiri juango naiz eta... ¿zertan dabil hori? Eskuakin eragitten desta, aurrera pasatzeko. Baiña ez dot ikusten, aurretik iñor badator be, ¿zelan pasauko naiz? Jakiña, nerbioso dabil mutilla: aldapan gora goiaz 5 km/orduko, eta etxako gustatzen atzian motorra zurru-zurru eukitzia....
¿Zer dabil? ¿Neri begira biraoka ez da hasi ba?. ¡Pazientzia gitxi! ¡Hurrenguan ju’hari belodromora txotxo! Bueno, bueno, bueno...
Tira, badirudi hamen bisibilidadia ba dagola, ta... ¡ez ba! Kotxia kontrako sentiduan. Zer egingo detsagu ba... ¡Barriro! Hor dabil eskuakin “zia ta zia”, ¡sorbaldia lekutik urtengo jak mutilla, lasaittu hari! Korputzari bueltaka, emoten dau bizixuak dakazela, jo-ta-bitsa darixola ahotik. ¿Pasau? Etxuat asko ikusten, baiña tira, banajoiak... ¿zertan habil oin? ¿ez pasatzeko? ¡Hostiaaaaa...!
Ozta-oztan librau juat pareko todoporkuatrua, baiña... bide baztarrera juan dok ziklistia, ¿zeozer pasau ete jako? Kotxetik bajatu naiz, berbarua aitzen juat txaran, berbarua baiño gehixago birau jarixua. Hazurrik etxok hausi behintzat... ¡asun koltxoi politta hartu jok azpixan, kolpia geratzeko! Hurrenguan bi bidar pentsauko jok “munizipalana” egin baiño lehenago...
ADELANTAUA
Egun ederra, bizikletan ibiltzeko. Halakuak gustatzen jataz neuri, Lekeittiotik Ondarrura kostatik nasai-nasai ibiltzeko... Hara, kotxia. Honek dira izorratzen daben bakarrak. ¡Ez heban ba bide hoberik Miloittik juanda...! Tira, tira, pasa...
¿Zer dabil hau? ¿Ni izorrau nahixan ala? ¡Pasatzeko ba....! Ez da pasatzen, alua. Mekaguen dios ba. Neri ez jata ba gustatzen kotxiak ipurdixa txupatzen eruatia ba... ¡Heuen aman tangar handixa! ¿¡Pasauko al haiz!?
Izorratu egingo haiz ba. Oin aldapan gora nasai baiño nasaixago najoiak, ez eik pentsau hiri bidia erreztiarren abixaria haundittuko dotenik... ¡ja! Izorrau, bai, izorrau oiñ...
Heldu gara ba lautadara, eta oin aldapan behera. ¡Harrapau ni oin! Kabroia... Bueno, nahikua da, ¡pasau! ¡benga! Baiña, baiña, baiña... ¿hau zein kristo dok? ¿Adarra jotzen ala? PA-SA-TZE-KOOOO! Tiiiira, bengg.... eh, eh, eh! GERATU! Bat datorrela paret... ¡ai, kabroia! ¡Ez pasau! Ge-ra-tze-kooo.... hostia, kunetara najoiak, mekaguendios, akaboooo...!
¡Putaseme halakuaaaa...! Korputz osua jakat arantzaz beteta, ezingo nok bizikletan hillabetian ibilli... LAGUNDU zulo honetatik etaratzen... nere milla euroko bizkletia... ¡Kabroia, lagundu hamendik urtetzen (gero denuntziauko haut bai...)!
PARETIK DATORRENA
Egun ederra gaurkua, gaur bedar guztiak legortuko jatazak. Gero jubilauenetik bueltan bihar pizkat egin eta listo, telebisiñora. Bueno-bueno-bueno. Gurma pizkat jagok, baiña tira: egun politta, Eskilantxarri atzian Getarixa eta Biarritz be ikusiko dittuk gaur...
¡Mekasuen! ¡Zer dok hau! ¡Beste zoro bat ziklistia kurban adelantatzen! Joder, ozta oztan pasau jestak ondotik, eta... ¿zer egin dok, geratu? ¿Eta ziklistia? ¡Ene, baztarra jo dok barren! Sasi artera jausi dok ¡etxuan kolpe haundirik hartuko, baiña azala galbaixa lantxerik geratu bai...!
Sexua eta zigorra
Aspaldi ez nizün ikhüsten messagea eta irudia hain untsa biltzen ditüen graffitirik.
Hunek ere (txantiloi batez baliatürik), errebeltarzüna eta ironia maisuki biltzen dizkizü.
Cuentos y fábulas
Mikrohistorixaz osatutako liburu atsegiña. Normalian takada bakotxian historixa bakarra irakortzia gustatzen jatak, hobeto hausnartzeko; kasu honetan ostera, askotan bi edo hiru irunsten nittuan, bestela hamar segunduan behiñ liburua laga bihar.
Ipoiñ afrikarren antza zeken batzu. Polittak baiña moralejia ezin asmau. Gustatzen jatak halan geratzia.
Hildako artian
Kaixo barriro be, aitta, 17 urte geruago.
Aspaldixan ez haut idatzi; pentsau bai ostera, askotan. Baiña gaur hire hazurren billa goiazela kontuan hartuta, pizkat nerbioso gagoz danok eta pentsau juat, hausnartu baiño gehixago hobe dala bolaluman idaztia.
Ikusten dok, euskeraz nabillela. Izan be asko aurreratu nok asunto honetan ¿gogoratzen dok zelako arrarua sentitzen nintzan ni, 18 urteko nerabe zazkarra, erderaz idazten? Biharbada orduan igarri neban lotsiangaittik eta hirekin praktikatzeko aukeria galdu izanangaittik, orduan hasiko nintzan euskeriaz serixuan interesatzen. ¿Gauza ona, eztok?
Ikusten dok be, hika nabillela. Esango heunke igual ¿ze errespetu dok hori, aitta bati idazteko? Ez dok hala baiña. Hi aspaldi hago hilda, hire espiritua mineral bihurtuta. Lurrakin bardinduta danok gaittuk igualak, eta mundu honetako konbentziño eta huskerixak ezebeza dittuk. Ez dok ba, errespetu faltia eta bai maittasun ederra.
Duda haundixetan egon nok pasa dan egunetan hire hazurrak etara eta erretzian asunto honekin. Harañegun eta atzo ardura haundixa naekan, baiña gaur oso nasai nagok.
Hil hintzanian, ezin izan nintzuan hirekin despedidu. Gaixotasunak oso bizkor hondatu hinttualako, edo nere ikasketetan ez zenduelako trabarik egin nahi, edo... dana dalakuangaittik, berandu heldu nintzan. Hire gorpua bera be ezin izan najuan ikusi, eta horren falta haundixa somau juat juan dan 17 urtian. Horrengaittik, hire hazurrak etaratzeko momentu honetan nere lehelengo inpultsua hazurrok ikusi, hartu, esku artian erabiltzeko gogua izan zuan. Agur esateko, nere maittasuna fisikoki aittuarazteko... etxakixat ba. Horretarako, prestatzen egon nintzuan: ia kanposantuko bihargiña zelan konbentzidu –ez da eskari normala-, ia zelan egongo ziran hazurrok –depende nun egon diran ulia, jantzixak, azala ez dira guztiz usteltzen-, ia beste senidiok ze esango zeben...
Horrekin batera, hire errautsekin gero zer egiñ be erabilli najuan buruan. Ahüñemendiko puntara eruateko gogua najekan aspaldi, nekian nekez allegau ez ziñanekua goguan; asmo erromantiko honen bigarrengo partia ni hiltzian etorriko zuan, nere errautsak Ernixoko puntara eruanda (umetan arrazoi bardiñangaittik igo ez nintzalako). Gero baiña, gogo honek indarra galdu juan arrazoi desbardiñengaittik: batetik hi ez hintzan nere aitta bakarrik, beste senidien nahixak be entzun bihar; bestetik, hi izorratu hintzalako ni izorratu biharra (ernixoko puntara sekulan ez igotzia) ez najinduan guztiz konbentzitzen, usain judeokristau larregi. Gaur egunian, baztartuta jaukat gogo hau. Oin beraz, hire errautsekin zer egittian arazo inminentiakin, beste gauza batzu etorri jatazen burura.
Adibidez, mazeta baten sartu eta nere etxian eukitzia, landara batekin.
Adibidez, leku baten atxurrakin zotala jaso eta azpixan sartu, hito edo zugaitz baten onduan.
Adibidez, amari galdetu eta harek nahi dabena egin.
Azken pentsamentu honekin batera, barriro gogora etorri jatan hil hintzanekua.
Orduan, denpora guztian zuan “amak nahi dabena”, “ama zelan dago”, “ama zaindu bihar da”, eta oin konturatzen nok hori norbere dolu eta miña tapatzeko atxeki moduan erabilli nebala. Jakiña inportantia dala hire emaztian eta bizi osoko lagunan ongizatia; baiña horrek etxok kendu bihar norberana: miña sentitzia, dolua pasatzia, borondatia aittuaraztia. Horretxeittik, oinguan ez jetsat nere buruari menpekotasunik inposauko.
Puntu honetara heltzian, libre sentidu nok. Ondiok etxakixat sigur zergaittik, eta hamen najagok argittu nahixan.
Hil hintzanian, ez najuan hire gorpua ikusteko bape premiñarik. Ezta retxazorik be. Berbaz be esan najuan, kaja barruan zeguana ez hintzan heu, hi alde eginda heguan ordurako. Halaxen sentitzen najuan zintzoki –artian nerabe zazkarra-. Horretxegaittik berangaittik, etxuat sekulan premiñarik izan kanposantura juan eta hire tunbia bisittatzeko. Eta horretxengaittik izan leike be, lehelengo momentu posesibo/material horren ostian (errautsak neretako, hazurrak laztandu eta esku tartian erabilli) galdetu detsatenian nere buruari: “Baiña hik, ¿bene-benetan, zer nahi dok Oier?”, gurari hori desagertu egin dala. Esan gura juat: hazurrak ikusi eta hartzeko aukeria badago, ondo; eta ez badago be, ondo; errautsak hamen edo han sartziak ez detsa, beti be aman onduan egitten badot. Hortik nasaittasuna igual. Ni ez nok protagonistia, eta nere benetako nahixa –nere dolua kamuflatzeko ez dana- amak eta beste senidien nahixak betetzia dok.
Ez giñuan despedidu, ez. Baiña hori erremediatzen hazur, gorpu eta errautsak etxakek papel haundirik –ez neretako behintzat- eta bai ostera hire oroitzapena modu egoki baten gordetziak. Alaittasunez, maittasunez, esker onez; ez melankoliaz, miñez, eta ausentzixa sentimenduz.
Honetan asko laguntzen nau nere biharrak. Hildakuak, lurperatu nahi ez doguzenian –maittasun txarto ulertuz- tunbara arrastratzen gaittue, eta hau be ez dok naturala. “El muerto al hoyo, y el vivo al bollo”.
(lau ordu geruago)
Kanposantuko ekittaldixa pozgarrixa izan dok, orokorrian. Etxuat esaten ijiji eta ajaja ibilli garanik, baiña ez ama, ez Oswaldo, ez ni ez tio Ernesto ez gara txarto jarri. Ni behintzat, kontrara, astuntasun bat kentzian sentsaziñuakin urten juat. Kanposantuko bihargiñak atsegiñak izan dittuk eta ez deskue ezelako oztoporik ipiñi –igual gitxiegi-.
Lapidia kendu, eta barrukua etaratzeko hasi dira arazuak. Amama Ines poltsa baten jeguan eta ti-ta kanpora, baiña hire kajia, oihalak, hazurrak, parte bigunak... dana xehetuta egon dok, eta enterradore bat nitxora igo eta barrura sartu bihar izan dok, eta eskukadaka etara dana (ondo kobrauko jok orraittiok, ha zelako biharra...). Hazur gehixenak poltsan zeguazenian, “beste guztia” etaratzia falta. Hi enterratzian, kaja azpixan plastiko bat joian eta hamentxe ikusi juagu zergaittik: hari tiraka, “beste guztia” gitxi gora behera batera urten dalako. Behiñ lurrian, beste errepaso bat hazur dan-danak hartzeko –izan be, Eibarko kanposantuko labian ezaugarrixengaittik bertan hazurrak baiño ezin jittuez erre, parte bigunak lurperatu egin bihar dirala-. Sahiets bat ikusten zuan, eta enterradoriak tiraka soltau dabenian konturatu nok zer zuan “beste guztian” base hori: hire bizkarreko mamiña izandakua. Orduan gogoratu jok amak: “ez dau asko ardura, baiña... urrezko puente bat zekan hagiñetan, eta...”. Bihargiñak etxuek bape pegarik ipiñi eta “beste guztia “miatzen hasi dittuk. Orduan esan jetsat arduradunari, ia nik billaketan lagundu neikian: “Zelan ez” erantzuna jasota, guantiak jantzi eta hantxe hasi nok.
Hire gorputzan arrastuak ikutzen, laztantzen, ikusten hasi nok. Harrittu egin nok usaiñ ezak; ustel usaiña espero baneban be, ez dok hala izan. Seguramente usteltze fase asko jagozak, eta bakotxian gorpuzkiñak egoera desbardiñetatik pasatzen dittuk. Era berian, bertan ugaldu eta bizitzen dirazen momorruak be aldatu egitten dittuk. Gaur, hezetasun usaiña bakarrik jeguan, haitzuluetan ibiltzen garanondako haiñ ezaguna dan usain atsegiña.
Hazurren zakuan sartu nok lehelengo. Eskuma-ezkerrera baztartzen, ez zestan asko ardura urrezko hagiña topau edo ez topau; pozik najenguan, hire gorputza barriro ikutu ahal izatiaz. Hazur txiki baiña senduak, mendizalianak. Hire burua arpegiko hazurrak barik, baiña bai hire garun maittia gorde zeban kaskartxua. Hire ule gris fiña, barriro nere esku artian –espartzu itxura gehixago jekan baiña, nahaste borrastian-. Bihargiñak ezin topauta zebillela eta, barriro bueltau naiz presentera eta sistematikoki hasi gaittuk hazurrak errepasatzen, poltsatik hartu eta banaka etarata: hamen femur bat... hamen sakrua... vertebria... hamen peroneia... sahietsa... tibixia... vertebria... beste peroneia... metacarpiano bat.. calcaneo bat... sahietsa... astragalo bat... sahietsa... vertebria... burua... beheko matrallazur erdixa... hagin bat... ez da urrezko hagiñik agertzen. Baiña ni pozik, aitta, hire gorputza nere esku tartian barriro erabiltzeko atxekixa dakatelako: hartu hazur montoia eta, banaka banaka, barriro poltsara.
“Beste guztia” ikuskatzera pasau nok gero. Plastiko haundixan gaiñian, egur zatixak –guzurra jirudik, kajia izatia gehixen desaparezitzen dana- eta identifikau eziñezko hauts edo materia organiko marroia, orbel itxurakua. Eta oiñarrixa. Zer ete dok oiñarri hori, plastiko erre tipoko materixal zurixka gogorra. Zer izango dok ba... bizkarreko parte bigun guztiak bat eginda. Intercostalak, serratuak, latisimo, epiespinoso, longisimo, iliocostocervical, fasciak, azala. Kajian honduan geratutako partiak, beratuta eta momifikauta. Hire bizkarreko uletxuak azal horixian, garbi-garbi. “¿Eta hau, ez dogu poltsan sartu bihar?”, ta ez, laban bakarrik hazurrak erre leikiazela. Baiña ni pozik geratu nok, hire bizkar maittia esku artian eta betaurrian beste baten be izan ahal izan dotelako.
Pozik najenbixan. Senidien begirada harrittuak ez zesten ardura, ezta kanposantuko bihargiñenak be. Esku artian nerabixana bakarrik. Momorruak be pozik jartzen ninduen: hire gorputza, 17 urte geruago, bizi-itturri. Naturalezian parte. Tarteka-tarteka momorrotxoren bat agertzen zuan hazur artian –harra, eskolopendria- baiña garbi-garbixa, inozentziaz betetakua, bakartixa. Ondiok ba henkan zer jan, eta ¿zergaittik ez zuan egongo ba? Penia, hirekin erre biharra. Igoiñik, bapez. Esan juat: oso egoera, usain, momorro desbardiñak egongo dittuk hil eta hiru astera, eta 17 urtera.
Halako baten, agertu dok hagiña. Esan doten modura, ez amari ez iñori etxakuan asko ardura eta lehenago lagako genduan billaketia, ez banintza ni sartu izan hire gorpuzkiñen artian murgiltzera. Baiña tira, agertu dok eta amaittu jatak hi laztantzeko atxeki eta egiunia. Plazer bat izan dok, benetan. Agur. Jaiki, dana barriro errepasau eta poltsan bildu, eta labara. Han geratu dittuk hire parte bigunak, beste eibartar askorenekin batera unamorixuan atseden hartzeko. Gu hire mendizale hazurrekin juan gaittuk labara; han jeguazen amama Inesenak hire zaiñ, eta ordu honetarako bixok bat eginda egongo zarie betiko.
Atseden haundixa hartu dot.
Ez deuat agurrik esan. Agurra esanda neuaan aspaldi, amama Isabel hiltzen lagundu nebanetik. “Dos por uno” izan zuan, maittasun mozkorraldi parebakuan, amama eta aitta.
Beste atseden klasia izan dok. Eta egixa esan, momentu honetan ezin juat esplikau zergaittik. Etxakixat ba. Baiña poz haundixa hartu juat, pribilejiatua sentidu nok, eta esango najeukek amak, Oswaldok eta tio Ernestok errezago pasau dabela momentu latza egindakuak eginda.
Ekintza Zuzena

1988an jaio zenetik Ekintza Zuzena aldizkaria eremu politiko, geografiko eta historikoa (libertarioa, Euskal Herrikoa eta azken 20 urteetakoa)islatu du bere orrialdeetatik. Ekintza Zuzena agitazio handiko urteetan sortu zen. Aldi honetan belaunaldi berriak protagonismoa hartu zuen zenbait arlotan: okupazioa, kontrainformazioa, antimilitarismoa, musika, etab. Fanzinearen tradizioarekin lotuta, Ekintza Zuzenak bere filosofia mantendu
egin du egun arte, barrukietan eta aurkezpena hobetuz, gizarte eta politika aldaketa handiak gertatu diren bitartean.
EKINTZA ZUZENA ALDIZKARIAREN 20.URTEURRENA
MAIATZAK 22
» “Crítica a la noción de felicidad y repudio del hedonismo. La vida como esfuerzo” Félix Rodrigo. Gatazka Gunean. 20:00etan.
MAIATZAK 23
» CLOWNTUZ!! LANDA EREMUA. Koloklown Taldea - Eibar.
» SAGARDOLÉ. Barakaldoko rumba.
» BERNARDO CORLEONE. Kantautorea - Idiazabal.
Izar Beltz Ateneoan. 20:00etan. 3 €.
MAIATZAK 28
» “Sobre la paz social subvencionada”. Carlos García. Gatazka Gunean.
20:00etan.
MAIATZAK 29
» “Educación occidental versus educación indígena”. Pedro García Olivo. Izar Beltz Ateneoan. 20:00etan.
MAIATZAK 30
» Bideo emanaldia: “Montoneros, una historia”. Borroka armatua eta errepresioa Argentinan. Andrés di Tella (1996). Gatazka Gunean. 20:00etan.
EKAINAK 4
» “Borroka antidesarroilisten eskarmentua eta ikuspegiak” Julio Villanueva (Itoitzekin Solidarioak) eta Mikel Álvarez (AHTren Aurkako Asanblada). Gatazka Gunean. 20:00etan.
EKAINAK 5
» 'Las revueltas en Francia en Otoño de 2005'. Alèssi Dell´Umbria («¿Chusma?» liburuaren egilea). Gatazka Gunean. 20:00etan.
EKAINAK 6
» «Emboscada en Pasaia, un crimen de Estado» liburuaren aurkezpena. Joseba Merino. Izar Beltz Ateneoan. 20:00etan.
[Gatazka Gunea: Ronda 12, Alde Zaharra, Bilbo.]
[Izar Beltz Ateneoa: Andrés Isasi, Irala, Bilbo.]
35. zenbakiak orrialde gehiago izango ditu, baita barruko koadernotxo oroigarria ere. Edukiak:
Mugetatik haratago – Borroka anticapitalista eta gazte bihurrikeriaz - La ciudad invernadero - ¿A quién beneficia el negocio de las cárceles? – Nuevo parte de la guerra del desarrollo. El mundo rural – Agua. Especulación urbanística y conflictividad social - Bibliotecas, ateneos, centros sociales… Autogestión cultura y política – Entre la movilización y la paz social subvencionada- Txostena: sindikalismoa eta lan-gatazkakortasun era berriak – Banaketa alternatiboa – Latinoamérica: crítica a la izquierda en el poder – Escuelas contra la idiosincrasia indígena – Crítica de la moción de felicidad y repudio del hedonismo. La vida como esfuerzo – Cuando abusamos del abuso machista – Zinea: Jean Vigoren ikur pirata – +Roger, Juanito Comicrator y Lusmoreren komikiak - Liburu, aldizkari eta DVDren aipamenak – Umorea… Koadernotxo berezia “Ekintza Zuzena aldizkariaren 20 urte”.
Lea-Artibai eta Mutrikuko salmenta puntuak:
- Lekeitio: Aralde liburutegija, Zuloa tabernia.
- Ondarroa: Zurrumurru liburutegixe, Basati pitzeixi.
- Mutriku: Zubiaram tabernia.
Ekintza Zuzena aldizkaria
235 Posta kutxa
48080 Bilbo (Bizkaia)
Tel.: 94 479 01 20
ekintza@nodo50.org - http://www.nodo50.org/ekintza
Güechoko dissidente maitheak
Bizkaiko leku guztiz ezezagunera juan gaittuk karanbolaz, Josu Lavin adiskide trollari liburu bat hartzeko atxekixakin. Aurretik pizkat informau nahixan, jakin juagu udala berez Getxo dala; eta horren barruan dagozela Andra Mari, Neguri, Algorta eta Las Arenas auzuak (azken bixok herritzat najittuan). Begixak zabaldu, ume txikixan modura, eta... ¡salto!
Helburuetako bat, Neguriko espezimen tipiko bat argazkittan harrapatzia izan dok: pijo bat, alegia. Gauza gatxa izan dok, eta etxuat ganorazko argazkirik lortu; etxakat fotografo profesional senik, eta indigena zahar baten aurrian parau eta klak etara ezin doten modura, ba ez nok kapaza izan erriberatik zihar pasiuan zoiazen superpijo ugarixak –batzuk atentziñua deitzekuak- erretratatzeko. Konpentsatzeko baiña, Ereagatik Atxekolandeta parterako bide jauregitsuan zorixoneko gertakari bat izan juagu begi parian, edo belarri parian hobeto esanda.
Pasialeku eguzkitsuetako bide ajardiñatuetan famelixa asko, domekako olgeta nagixan. Gu be hala gabizak, errixo onduan egun bikaiñan lasaittasunaz gozatzen –ondiok jente asko ez pasialekuan-. Aberats itxurako emakume baten ondora heldu gaittuk. 35 bat urte, casual wear sport jantzitta. Bakero estuak, alkondara cuidadamente deskuidatua –kuellua puntan, almidoiaz guztiz tente-, morena akartonaua, perlazko belarrittakuak, ule rubixo tinttaua, eguzkittako antiajuekin helduta ... onduan bere aingerutxua, olgetako motortxo garestixakin... “Osea, Borja, aparta la bicicleta ¿no? que está en medio de la acera” jiñok emakumiak, eta umiangana makurtziakin batera: “¡Prrrreeeet!” puzkar luze eta ozena, bi segundotakua bai. Begixak zabal-zabalik alkarri begiratzen detsegu. ¡Ene ba-da-ta-ba! ¡Neguriko pijuak be gizakixak dittuk gero! Zer ez neban emongo andra haren garunetako pentsamendua irakortziarren.
Txiri-txiri, hiruko pausuan, Atxekolandetako galerixa abandonaua izan dok gehixen erakarri nabena; Walt Disneyen jauregi sinsorguen aldian. Bertara satzeko goguekin geratu nok... Gero, akuarixora juan gaittuk nahiz eta portu deportibuan sartu bihar izan. Txikixa baiña ederra: illuntasunian, musika lasaixakin, herri desbardiñetako hondo submarinuen rekreaziñua gustau jatak gehixen. ¡Korrokoiak eta botillak be ba jeguazen! Han lasaittasunian genguazela, “jangoikuak ikututako” batzuen bisittia sartu dok eta akabo pakia; baiña hain zan interesantia eze, ez nabe bape deskonzentrau. Arrain tropikalak be ba jeguazen, han aparteko tokixan, baiña umien artian arrakasta gehixen, duda barik, 8 euro killoko olagarro arrunta izan dok. Fristitxo maittagarrixa. Handik urten eta gure bidaitxuakin segiduta, Arenetako portuko ingenieruari monumentua be gustau jatak. ¡Politikoki bai inkorrektua! Ingenieruan begirada zorrotzan pian, gizakixa Neptuno zapaltzen. Aurrerabidia Naturalezian kontra garaille. Ezerk ez gaittu geratuko, Abixara Haundiko bizimoduan. Mezu garbixa, zintzua behintzat.
Costa Rica-tik pasio entomologikua eginda, gure morokuen artian nahi izan juagu bazkaldu: Bizkaiko zubixan txintxilizk Portugaletera. Uste eze kanposantutik herriko plazara urten dogula. ¡Zelako girua! Tabernan be egin juagu barre: “Hola parejita”, “Kontuz”, “La cervecita y la botellita”, “Aqui teneis chavalotes”, “Agur”... Justu-justu telebisiñotik ezagutzen dogun euskaldun erdeldun estereotipua, betaurrian. Dana ikurriñia, dana folkloria, dana trikitrixa... baiña erderaz. Batzundako hau normala dok, baiña Baionako jaixetan txoznetakuak euskeraz ez dakixanian, muzturra okertzen juek. Euskalduntasuna txapelan diametruangaittik neurtzen dan eremuan jagozak bixak.
Arratsaldian, Algortara juan gaittuk barriro gure hitzordura agertzeko.
Urte asko pasau eta gero, ezagutu juat pertsonalki Josu Lavin jauna (Juan Luis Fernandez ezin izan da etorri, tamalez). Nere ezagupidien zentzu entomologikuangaittik, ba dakat halako gogo permanente bat jente arraruanganako, zenbat eta nere pentsakeratik urriñago, orduan eta gogo gehixago. Kaso honetan ostera, adostasun haundixa jaukat Josukin; ¿zergaittik orduan interes entomologikua? Biharbada egoera aboziñau xamarrian izan gendualako lehelengo kontaktua –Eibartarrak zerrendan-, biharbada kendu ezinda dabillen troll sambenituangaittik, biharbada bere ideiak saltzen ez jakin (nahi) izatiangaittik, biharbada hizkuntziangaittik jan eta lo egittiaz ahaztuko litzaken jentia ezagutzia harrigarrixa begittantzen jatalako.
Gizon honek euskera maillan egin dittuan biharrak leku askotatik sakabanauta jagozak:
http://www.scribd.com/people/documents/9134-bibliotheca-vasconica
http://euscara.wikispaces.com/
http://klasikoak.wikispaces.com/space/filelist
http://euskara.wikia.com/wiki/Azala
http://leicarraga.blogspot.com/
Blog abandonau hónetan, bere euskera mota hau hobeto azaltzen dau:
http://www.blogak.com/euscara/
Burutik einda dagoan jakintsu bat espero baneban be, oso sorpresa atsegiña hartu juat ideia argidun tipo bat topatzian, nasaixa, umoretsua eta bere biharra maitte dabena. D ereduko eskola bateko maixua da, eta aukeratu ahal izango baneu, pozik bialduko najeukez nik umiak Josun ikasgelara.
Ba dagozak euskerian korriente nagusixetatik kanpuan geratzen dirazen hainbeste euskaltzale, hau filologuak –titulodunak ala titulo bakuak- hobeto esango juek. Nekez esan leikek ia baztartze hau borondatez ala derrigortuta dan, izan be, batzuk pentsau leikie Euskaltzaindiak jarrittako txantxilloian ez sartzia “libreki” aukeratzen dan modura, “libreki” sartzen dala bat marjinalidadian. Eta ni ez nagok ados, jakiña.
Nere ustez, teorixa guztiz baliogarrixak jarabixak Josuk, eta bere modura lapurtera klasikuan oiñarrittutako euskera batu baten erabilpena defenditzen dabenak. Azken fiñian –txarto ulertu ez ba juat-, eredu honen aldeko argumento nagusiña tradiziño literarixua dok. Hau da: literatura idatzixan erabilli izan diran eta gaur egunian kalian erabiltzen diran formez osatutako euskera batu naturalago bat, kaleko jentiari haiñ arrotza etxakona egingo. Horren ordez, beti be Josun esanetan, gauza oso desbardiña jakagu gaur: analogiaz osatutako aditz-taula teorikuak, errealidadian ez dirazenak sekulan erabilli izan. Ikasteko ixa eziñezkuak izatiaz gain, euskaldun frakasatuak sortzen dittuenak eta erderarako joeria bultzatzen.
Ados egon leike, edo ez, baiña nere ustez aintzat hartzeko ikuspegi bat dok, a priori razonable xamarra dirurixana nere moduan asko ez dakixan batendako. Esan leikek baztarrak nahastatzeko gogua dirurixala, eta hobe dala Euskaltzaindian eredua fisura barik babestia, nahiz eta inperfektua izan, eta bestela euskeria ahulduko dala, eta... Eta honetan be, ez nago ados ba. Euskaltzaindia arbitrarixua dok, RAE edo bestelako edozeiñ autoridade-uste linguistiko modura. Iritzi bat dok, kontuan hartzeko morokua jakiña, baiña iritzi bat baiño ez. Ni behintzat ez nago konformatzen naben lege linguistikorik onartzeko prest, nahikua jakat-eta lege zibil eta penalekin. Hizkuntza bat gauza bizixa eta aldakorra dok, eta ezin dok fosilizau bizirik dagon artian. Hizkuntzalarixen biharra ez dok hori gaiñera, eta hau esateko etxagok katedratiko izan biharrik.
Euskal dinosaurio ofizialen artian be, iritzixa ez dok monolitikua: eztabaidia eta maremagnuma dok nagusi, eta baitta kuadrillakerixak eta inkoherentziak be. Horregaittik ¿zertan ez dittuk ba eztabaidagai izango Josuk eta bere moroko disidentien teorixa eta proposamenak? ¿Zeiñek emoten jok euskalgille izateko karneta? Filologia fakultadiak ez behintzat: ¡zenbat eta zenbat euskalgille autodidakta egon eta egongo ete dittuk...!
Hau irakorritta, batzu pentsauko juek zorakerixia dala gaur egunian hain hedatuta dagon euskera batuan eredua aldatzia proposatzia –eskolak, kazetak, euskaltegixak-, eta ondiok zorakerixa haundixagua zer eta ¡lapurtera klasikua inposatzia!. Baiña hamen detalle garrantzitsu bat jagok: Euskaltzaindia batu eredu hau inposatzen badau be, Josu eta bere lagunak askatasuna aldarrikatzen juek. Bakotxa bere erara idatzi ahal izateko askatasuna.
Euskaldunak ba dakigu diskriminatzaille izaten. Euskalgille ez-abertzaliak baztartu egitten dirazen moduan, Euskaltzaindiakin bat egitten ez daben euskaltzaliak kunetan geratu izan dittuk (“tiro bi emonda” esateko tentaldixari ezin jetsat eutsi). Gertatu izan dok lehenago -hamen be, filologuak esango juek hobeto- eta oin be, tristia dok Josu moroko pertsona guztiz baliogarri batek euskeraz idatzi nahi ez izatia, bere idazkera heterodoxuangaittik jasotzen daben erasuak dirala eta. Disidentia kanporatzeko zaletasun benetakua, gu gizakixok dakaguna. Zorixonez, azken urtietan dinosauriuen artian bertan euskalkixen alde eta euskera batuan naturaltasun faltia konpondu biharraz eztabaidatzen hasi dittuk batzuk. Etxakixat, baiña, ez ete dan beranduegi izango Josu Lavin eta Juan Luis Fernandez Gutierrez moroko euskaltzale sutsuak errekuperatzeko...
Euskal munduakin maittasun/gorroto harreman honen ondorixoz edo, gero eta indar gehixago eskintzen jetsak Josuk berak sortutako Romanica hizkuntza unifikatuari eta haren hurreko kide dan Interlinguari. Adibide moduan, hamen aittu leikek testu bat:
Ordu bi giñan egoteko, eta bost ordu egin jittuaguz berba eta berba. Abrako argixak laiño artian guri begira, hantxe juan gara bakotxa bere aldetik; ha Lekeittioko txakolin eta Ondarruko atun-zimarroiakin, eta gu bat ez, hiru liburu barrikin.