Fermin Valencia kontzertuan
Argazkiak.org | Fermin Valencia 2 © cc-by-sa: txikillana
Andria flakiak nekala, kotxian sartu eta gure atxekira zuzendu gaittuk: Arrigorriagan, errepublikian alde hildakuei omenaldixa eta Fermin Valencia bakarlarixan kontzertua. Uruguayen izan najuan lehelengotz gizon honen barri, eta geroztik bere musika gordin eta zintzuak gogor jot izan nok; ez dok alperrik joterua. Diskorik etxakak oiñ arte, baiña interesa dakanak errez topatzen jok Fermin Valencia eta bere musikia interneten:
Berandu heldu gaittuk baiña azken kantu bixak entzutzeko aukeria izan juagu, ez edozelakuak: "Maravillas" eta "Navarra tiene cadenas". Horregaittik bakarrik, egun osua merezi izan jok.
Argazkiak.org | Fermin Valencia 1 © cc-by-sa: txikillana