Egunsenti-hawks
7.40 Gaztela plazan.
Lehelengo orduetako txindurrixak koloretakuak dittuk. Marroiak, baltzak eta bittarteko tonalidade guztiak. Langille espaiñolak zapalduko dittuezen soluak garbittuko dittuezenak.
Beste lasaittasun batekin najatok oinguan. Eta hain zuzen be, horregaittik –etxuat metruan organizau bihar, maletia zaindu, lekuak nun dagozen ikasi- denporia sobran izango juat. Oingo modura: ¿zelan pasau juzgauak zabaldu arte falta dan ordubetia?
Ederra kagadia egin jok bateronbatek Markiñan. Nik “eguen honetarako” billetia hartu, eta ¿ez jestek ba datorren asterako billetia saldu? Graziak autobuseruak konpontzeko borondatia izan dabela –eta autobusian lekua ba zeguala- bestela hantxe geratuko nintzuan, Bittorixan ordu txikixetan botata.
Kafeterixa honetara heldu naizenian, gabia zan. Banekixan ordu eta piku egon biharko nintzala zain, eta beraz leku eroso eta garbixa billau juat. Lehelengo te bat, aperitibo legez. Pizkat idatzi. Krutwigen kapitulo bat irakorri... Eskaparate haundittik kanpoko mundu illuna, baiña gehixago ikusten gaittue gu kanpokuak, gu eurak baiño.
Ordu erdira, armosuan bigarrengo partia: arrautzak patatekin, ogixa, mantekillia eta alkoholik bako garagardaua. Eguna luzia izango dok eta erregaixa bihar juagu. Zortzitterdiak dittuk eta epaitegiko txindurri baltzak zabaldu jittuez atiak. Nere bentanilliak ostera, bedratziretararte etxok zabaltzen.
Zerbezia tantantxa tantantka eraten, edarontzixakin jolasian... Bihargiñak sartu-urtenian jabizak, kafe torerua barran hartu eta alde. Trankillago, hiru maruja eta laurok mahaixetan. Jentiari begira, aulkan erdi etzinda, basuakin jolasian, nighthawk cañí eta goiztiarra nok ni.