Zolloko Ustara auzuan
Argazkiak.org | Ustaran 1 © cc-by-sa: txikillana
Umiei hamaiketakua emoteko, basarri baten pretillian jarri gaittuk: bertatik urten jok Sagardui jaunak gurekin barriketan jardutera. Etorri ugarixakin, gaztelera dotore eta aberatsian -bape euskal azento bakuan gero- kontau jeskuk Montejurra tertziuan peripeziak, Ganekogorta eta Pagasarriko ardi eta bihorrak zaintzen ibiltzen zanekua... hala jardun juagu hamar minutoz. Halako baten, umetan gazteleraz ez zekixala ta... "¿Y habla usted vasco? ¿Euskaraz badakizu?" galdetu nik, eta "¡Etxuat jakingo ba!" handik aurrera dana euskeraz, gazteleraz besain ondo eta hika. Sorpresa atsegiña, eta hurrenguan kontuan hartzekua: Zollon, euskeraz.
Argazkiak.org | Ustara 3 © cc-by-sa: txikillana
Umiak negarrez hastiakin batera, katu gris-nabar eder bat etorri dok pipar landarien artetik, aspaldi ikusi doten polittenetakua. Kilikili batzu jaso eta gero, umiak ikuskatu eta bere bizimoduakin jarrattu dau, kalabaza artian galduta...
Argazkiak.org | Ustara 4 © cc-by-sa: txikillana