Tupeak behera
Argazkiak.org | Ileapaintzailliakin © cc-by-sa: txikillana
Umiak, jaixotzian, ez dabe benetako ulerik izaten. Horren ordez, "lanugo" izeneko pelusilla bat baiño ez dake. Askotan, igurtzimentu eta presiño gunietan galdu egitten jake, eta -gure seiñari modura- itxura nahikua zatarra geratzen jake, sarnoso tipokua edo. Hori dala eta, gure lagun Agurtzanen esku expertuekin ule barik laga genduan umia. Oso barregarrixa geratu zan, hasieran honen itxuria hartuko netsala uste neban:
Baiña ez. Nahikua ondo geratu zan, oso sinpatikua.
Argazkiak.org | Nosferatín © cc-by-sa: txikillana
Amama zaharran mantoi baltz bat dakagu etxian, eta umiari asko gustatzen jako, lanazkua dalako edo ez dakitt. Zineko pertsonai baten itxuria hartzen netsan, ze pertsonaje...? Ah bai! Seguraski ha be hala izango zan, umetan.

Zapatak gordetzekua
Opari sasoiari, dragia
Argazkiak.org | Botaduria © cc-by-sa: txikillana
Ongi etorri Nikoren lehendabiziko bazkari honetara:
Hasteko, mila-mila esker bazkaira etorri zaztelako. Guentzako oso garrantzitsua da Nikoren senide guziyak elkar ezautu eta momentu eder hau elkarrekin konpartitzia. Den-denai eskertu nahi zattuzteu haurdunaldian, eta Niko jaio eta gero ere, eskaini diguzuen laguntza guziya: materiala zein inmateriala.
Hau esan eta gero, ohar “material” bat egin gura detsuegu danok batera harrapatzen zaittuegula aprobetxauta. Uste dogu danok konforme egongo zariela, azken urtietan opari saturaziño bat gertatu dala umiekin. Gabon eta urtebetetzietan, opari uholde bat jasotzen dau ume bakotxak eta arazuak begibistakuak diraz:
- Umiak ez detsa balorerik emoten oparixari: jostailluak errezegi baztartzen diraz.
- Askotan oparixak gogo barik egitten diraz: gehixenetan azken momentuan erosten da zeozer, konpromisua betetzeko, ezelako sentimentu barik.
- Diruz eskas dabillenak txarto pasatzen dau, ganorazko oparixa egin nahi, eta ezinda.
Horregatik, erabaki hau hartu genun aspaldi eta hauxe da momentua zuei esatekua:
Eguberri eta urtebetetzietan, haurrari erregalurik ez ittia eskatzen dizuegu. Nikok opari bakarra jasotzia nahi dugu, eta hura, guk, gurasuak egindakua izatia.
Miño, zuetako asko desitzen eongo zazte haurrari zuen maitasuna erakusteko, jakiña. Ba hori oso erraxa da: bisitan etorri, edo gu zuengana joan, Niko pasiatzera atera, berarekin jostatu, gauzak erakutsi, elkarrekin bazkaldu, familiko kontuak kontatu... hoixek izango dia Nikontzako erregalu onenak.
Ba dakigu, halan be, zuetako batzu ezingo dozuela urtetako ohitturia hain errez aldatu. Lasai, ez dago arazorik: jakizue Gabonetan eta urtebetetzetan jasotzen doguzen oparixak Caritas-era eruango doguzela. Modu horretan, guk gure helburua lortuko dogu eta ume behartsuren bat zoriontsu izango da une batez, zuei esker.
Egun on bat pasau daigula danok.
Amoroto, 2008ko abuztuaren 3a
Amanita phalloides ondo eginda, jangarrixa ei dala

Pasa dan astian euskerazko izperringi baten, ezkerreko pajina interior baten azpi-eskumaldian (gitxien irakortzen dan lekuan, hala egixa) agertutako mikrooharra:
"Atzoko XXX-an, perretxikoen erakusketaren artikuluan, Amanita phalloides ondo eginda jangarria dela agertzen da, baina pozoitsua da. Amanita phalloides-en ordez Galdakao lanperna agerrtu behar zen. Bestalde, hilgarriena Amanita muscaria dela azaltzen da, baina Amanita phalloides da."
Orraittiokan: ¿halako hankasartua, eta honako rektifikaziñua...? Ez dot esango ze izperringi dan, baiña halako gauzak ez dabe euskalgintzia prestijiatzen, ez horixe.
Walpurgis nacht im Gizaburuaga
Asteburu honetan, Euskal Herriko XXVII Espeleologia Jardunaldixetan egingo doguzen ibilbidietako bat prestatzen ibilli gara: Ezuneta-Urgitxi.
Mapa gaiñian Gizaburuagako basarri bi hauen artian kilometro pare bat baiño ez badagoz be, lurpetik dagon galerixa laberintotik lau-bost ordu trepidante pasatzeko aukeria dago. Only for the brave. Atzoko kronikak blogian dakazuez, argazkixekin lagunduta.
Datorren astian, argazki lanak egittera juango gara nunbaittera (Lamiñen sistemara? Urgitxira bertara?), taldian erosittako kamara barrixa testatzeko. Interesa dakanandako, aukera ona izango da ADES espeleologia taldiakin lehelengo kontaktua egitteko.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
Urrixan 12ko argazki bi
Argazkiak.org | Armagizonak alardera © cc-by-sa: txikillana
Madrillen suertau nintzan egun horretan. Lehelengo, Eguzkiko Portalian zaldun konpañixia topau genduan alarderako bidian. Buruan hojalatazko oriñala eta lanbasa gorrixa...
Argazkiak.org | FN-ko kartela © cc-by-sa: txikillana
Gero, Ameriketako Etorbide aldian kartel hau topau neban. Abertzaletasunez gaiñezkako eguna...
Haize hotza gure artian
Leire Narbaizan mezu zirraragarrixa goguan.
***
¿Zertara etorri dok XXX-ko neska horren proposamena? Etxera “egotera” juateko, lotara ez baiña bazkaldu eta interneten ibiltzera... Neska horrek aspertu egitten nabela alde batera lagata, egixa esan proposamena nahikua naturala dok. Bostak arte geldi egongo naizela jakin, klasekuen artian “laguna” (egunero bazkaltzen juagu alkarrekin), biharbada nere hiperestesia erotikua izan leikek. Izan leikek bai. Normalena izango litzakek gaiñera.
Halan be, etxuat erreparo haundirik izan: ezetz, “otso bakartixa” naizela (gustau jatak irudixa) eta bakarrik ondo ibiltzen naizela. Bere bakardadia aittatu jok: asko izango zuan kontatzeko... Baiña nik atiak itxitta najeukazen, mundua gogorra dok, batez be haixe hotza gure artian pasatzen danian.
Merkezurring (umiendako esnekixak)
Argazkiak.org | Umien esnekixa kafian © cc-by-sa: txikillana
Ume txiki bat dakazunian, amak bularra emotia izaten da jente gehixenan helburua. Askotan arazuak egoten dira ostera (esne faltia, denpora faltia, mastitis, titiburuen zartadak, honguak...) eta, zorixonez, halakuetan gure arbasuak baiño hobeto gabiz: esne-ordezkuak izaten doguz eskura.
Umiendako esnekixak behi-esnian oiñarritzen dira. Behi-esnia ganaukumiendako ona da baiña ez gizakumiendako (nagusixendako bez, baiña hori beste gai bat da...). Horregaittik, behi-esniari koipia eta proteinak kendu, eta beste gai batzu gehitzen jakoz (bitaminak, mineralak...).
Gure kasuan, suertia izan dogu eta arazuak konponduta umiak bularra hartzen dihardu arazo barik. Beraz, esneki lata ixa osua geratu jakun alperrik galtzeko moduan. ¡12 euro galduta!
¿Galduta...? Bai... ¡zera! Etxeko-andros honen sukaldian ez da ezer galtzen (kontuan hartu deixala, gurera iñoiz bazkaltzera datorrenak). Gizaki txikixendako egokittutako esneki gozo honek behi-esniak baiño gusto hobia emongo detsa zure armozuari. Berezixa, hori bai, baiña ona: ¡laster garbittu dogu lata osua!
Laztans of love Madrillen

Halan be, gauza batera ondiok etxok ohittu: ondoko gelan txortan dagozenen zaratatxuei kasurik egin barik lo egittera.
En la boca del lobo
Bueno, lokalizau juat expedientia. Artxibauta jagok, nun eta... Audientzia Nazionalian. Aspaldikuak...
(Irudi billa nenbixala, hau topau dot. Hau zirraria. Halako autobus baten egin neban kundaahaztueziñezko ha).
Atzo goixian, Epaitegi Zentraletan etxuen nere referentzixia topau. Kasuan ezaugarrixengaittik, esan jesten seguraski AN-ian egongo zala (Juzgado decano horrek, kasuak distribuitzen jittuk hara eta hona). Gaur goizian, ostatutik honako bidian dagon Colon plaza azpixan urten (ikurriñana, Indar Armatuen eguna ospatzeko apainduta) eta hara juan nok.
Apur bat akojonau nok sartueran. Ni, egixa aurretik eta argi eta garbi sartu nok, baiña sarreran geratu egin nabe. Bertako madero lodi bigotedunak, 55 bat urtetakuak, “espere ahí” esan eta bere kide andrazko bi –neska gazte guapak benetan- argazki bat eta karneta hartu jestek... Gaiñeria txuletia hartu jestek, ez zekixen ni nora bialdu eta papeleko ohar guztiak irakorri jittuez, euskañolez... Hamar bat minuto euki nabe bertan, arrazoia ez nekixala, eta orduan arduratzen hasi nok. Azkenian alperrik: kontua da “eskolta” bat ipiñi destela, madero gaztetxua. Hasieran pentsau juat ni zaintzeko zala, ez iñor labañiaz hiltzeko edo... baiña gero ulertu juat. Lehelengo 4º epaitegira juateko esan jestek, eta hara eruan nau eskoltiak, 3º pisora. Han ez dala esan, eta Dekanatuan galdetzeko; hara naroia nere morrosko uniformedunak. Dekanatuan, ordenadoria begiratu eta Juzgado Central de Instrucción nº 2-era juateko; “guazen, James”... Poliziakua ibilli dot gidari modura denpora guztian, eta biharbada ni zaintzeko izango zuan bai: baiña bera barik, ¿zenbat denpora eta izardi pasauko najittuan nik dozenaka bulego gris háren artian? Azkenian topau juat expedientia: han jagok, eta artxibauta: caso cerrado. Eta ezer eskatu nahi badot, bertan idatziz egitteko. OK.
Atzoko eguna, instalakuntzia. Pisu politta: batekin hiru egin jittuk jabiak, bera baten bizi eta bestiak eguneko 100 eurotan alokatzeko. Espoz y Mina kalian, Eguzkiko Portalan ondo-onduan. ¡Piso bikaiña!
Audientziara nindoiala, Colon metro geltokixa itxitta egongo ei dala etzi. (Urrixan 12xa) Gauzak dagozen monduan, etxok gogorik emoten handik zihar pasiuan ibiltzeko, ez. Edo juan biharra badago, burdiñezko guardasolakin.










