Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Kalamuatik Txargainera / Euskaldunon izakeria eta bakardadia

Euskaldunon izakeria eta bakardadia

Leire Narbaiza 2008/10/05 16:01
Bakaziñuetako biajia V

Frantses ikastaruak gauza asko erakutsi destaz, ez bakarrik frantsesa. Neure burua be hobeto ezagutu dot. Eta harrittuta geratu naiz. Harrittuta, ordu mordo bat pasau ditudalako bakarrik, nik gura barik. Ez dot lagunik egin. Biharbada, holakuetan ez dira lagunak egitten, ezagunak baiño; halan da be, horren faltia igarri dot.

Ezagutzen naben jentiak badaki ez dakadala problemarik ezezagunekin berba egitteko, hartu-emonetan jartzeko. Ohittuta nago. Ehunka alkartetan hartu dot parte, sarri askotan aldatu lantokiz, millaka ikastaro egin, bederatzi urte udalekuetan, nere biharra jente artian/aurrian da....Beti egin bihar izan detsat aurre jende ezezagunakin egotiari. Baiña oinguan porrota ikaragarrixa izan da.

Ez dakitt zergaittik; batetik klasez aldatu nintzalako, bestetik oso jende gitxi sartu zalako gure txandan, eta ordurako taldetxuak eginda zeguazelako. Zaharrena nintzalako....Ez dakitt, oso gaizki pasau nebala esan neike. Hamar egunetatik, zortzittan bakarrik bazkaldu neban! Triste, triste, triste.

Bigarren taldera aldatu nintzanian esperantza pittin bat izan neban. Nere taldian euskaldun bi zeguazen (izen-abizenengaittik deskubridu neban). Poztu egin nintzan. Baiña hortan geratu zan, ixa kasurik be ez zestelako egin. Gero jakin neban batek hamazazpi urte zittuala, eta normala ikusten dot, bere ama izan neikelako. Baiña ez zesten bape lagundu. Lehenengo egunean ia nungua nintzan, eta kitto! C'est fini!

Oso euskaldun portau ziran. Hasieran tap-tap bizkarrian (imajinarixuak) eta gero, karrajuetan, Epa! burakin eta kitto! Hor konturatu nintzan zelakuak garan, jarreria zihero euskalduna zalako. Harrittuta laga ninduen, baiña etxian hausnartzen pentsau neban euren jarreria oso euskalduna zala, batez be gizonezko euskaldun tipiko topikuana. Estereotipuak zeozegaittik existitzen dira, eta etxetik larehun kilometrora bizi izan nittuan.

Hurreratze saiuak be egin nittuan. Baiña alperrik. Atsedenaldi baten klaseko biñ onduan jarri nintzan makiñako kafiak urtetzen zeban bittartian. Normalena, ezta? Ez ziran gaztenak, prezisamente. Bata etiopia, bestia euskalduna. Ni onduan. Euskalduna komunera juan zanian, etiopiakin berbetan hasi nintzan. Eta gure herrikidia itzuli zanian ez zan jarri, ba, inglesez berba egiten bestiakin, ni alde batera lagata! Aitzen netsen, baiña eurek ez zekixen hori! Gaiñera, taillarraz, makiñaz eta biharraz ziharduen. Jakiña, buelta erdi hartu eta beste toki batera juan nintzan. Nahixago neban bakarrik egon!

Nik ez neban nahi iñork eskutik eruatia, planak proposatzia. Bazkal orduan, atsedenetan baten batekin egotia baiño ez zenban nahi. Eta klasiak eta gero zerbeza bat hartzen bagenduan, ederto. Ba, edan neban zerbeza bakarra etxian edan neban eta bakarrik (hori bai, supermerkauan "ligau" egin neban!). Ezin dozue imajinau zelan sentitzen nintzan! Negarrez hasi, eta ez amaitzeko moduan. Pentsau, zapatu gabian 9,30etarako ohian neguan....

Esan biharra dago, nere bigarren klasia oso maskulinua zan. Ixa danak gizonezkuak ziran. Eta musulmanak. Klaseko girua institutero xamarra zan: atzera hogei urte egin izan nebala pentsatzen neban. Ez dakit zelan esan. Neskak gitxi, zintzuak eta fiñak. Mutillak builla egitten eta barrezka. Holan. Baiña batxiller garaixan, ni buillosuen artian egoten nintzan...ez neguan ohittuta formalen aldian egoten. Horrek be jentiangandik hurrindu ninduan, empollioak beti itxixaguak diralako, eta hurreratzia gatxago.

Bigarren asterako, askok alde egin zeben. Klasian jente gitxiago geratu zan, eta girua hobetu. Ramadamama be hasi zan, eta beste giro bat sortu zan klasian. Ni hobeto, zoragarri klasian. Hori bai, handik kanpora, bakarrik. Eskerrak gallega bateri. Harek galdetu zelan nebillen, eta nik dana kontau. Behintzat, Bordelera juan giñanian eskursiñuan berakin eta Donostiako neska batekin egon nintzan. Bueno, pegau egin nintzan. Ze egin bihar neban, ba?

Azkenerako, hobeto neguan eta ez urtetzianak ez zestan hainbeste ardura, kafia hartzeko momentuetan, gitxiago giñanez, gehixago alkartzen giñalako. Eta betikua, onduen nenguanian itzuli egin bihar!

Horregaittik uste dot ni ez naizela uste neban bezin soziablia, bezin zabala. Deskubridu dot nere barruan hartu-emonak egitteko ezinttasuna, hurreratzerako orduan enbarazua, gaizki pasau dot. Eta ez nago ohittuta, krisisak pasau dittut, lagunekin-eta. Txarrak, baiña errezoi bat zeguan. Oin, baiña hain da rarua! Distantzia honetatik begiratuta be, ez detsat esplikaziñorik topatzen.

Askotan esan deste nere izakeria ez dala oso euskalduna. Baiña euskal era horrek, sentitzen dabena adieraztia, hartu-emonak egittia kostatzen jakonak urten zestan. Eta hori bada euskaldun izatia, edo euskal izakeria eukitzia, ez dot nahi! Ez dot izakera hori euki gura, gogorra dalako holan bizitzia. Et, et et!

Formala, enpolloia eta bakartixa, hori da izan naizena Royanen. Ni? bai! Leire ezkutu hori, neuk be ezagutzen ez nebana!

etiketak: uda, Txargainen
Patxi
Patxi dio:
2008/10/09 03:11

Leire, liburu bat irakurtzea gomendatzen dizut. Sostiene Pereira. Fernando Reyk itzulita dauka. Bertan, oso teoria polita ipintzen du Pereira protagonistaren ahotan Antonio Tabuchi idazleak. Ez gera arima bakarrekoak, arimen konfederazio bat dago gutako bakoitzaren baitan. "Ni" bakar bat baino, "Ni" asko ditugu. "Ni" lotsatia, "Ni" lotsagabea, "Ni" alperra, "Ni" ausarta, "Ni" bildurtia... Bolara edo zirkustantzien arabera, bat edo bestea nagusitzen da. Opor hauetan, zure "Ni" politenak oporretan egon dira nunbait, eta alde motela nagusitu da, baina ez zaitzala uste okerren batek gobernatu. Zurean txispagarriek daute gehiengo absolutua.

leire
leire dio:
2008/10/10 16:18

Aupa, Patxi! Zuk bai jakin bati gauza polittak esten, horraittiok! Milla esker! Irakorritta dakat hori liburuori. bAdakitt izakera poliedrikua dakaguna, baiña hori izan leike, nigan nagusi diranak, Karibera juanda egotia uda honetan. Nik beste liburu bat gomendauko detsut "Identidades asesinas" Amin Maalouf-ena. Sarrittan pentsau dodana ederto azaltzen dau! Poliedrikuak gara, zorionez, lauk eta ertz bakuak izatiak aspergarrixak izatia be esan nahi dabelako, ezta? Ondo segi, wapo!

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Leire Narbaiza Arizmendi

Irakaslea eta blogaria (+)

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan

Madalenak Kafesnetan atala
#MadalenakKafesnetan

Artxiboa
2024 2023 2022 2021 2020 2019 2018 2017 2016 2015 2014 2013 2012 2011 2010 2009 2008 2007 2006 2005
Kontagailua