Merkezurring (umiendako esnekixak)

Argazkiak.org | Umien esnekixa kafian © cc-by-sa: txikillana
Ume txiki bat dakazunian, amak bularra emotia izaten da jente gehixenan helburua. Askotan arazuak egoten dira ostera (esne faltia, denpora faltia, mastitis, titiburuen zartadak, honguak...) eta, zorixonez, halakuetan gure arbasuak baiño hobeto gabiz: esne-ordezkuak izaten doguz eskura.
Umiendako esnekixak behi-esnian oiñarritzen dira. Behi-esnia ganaukumiendako ona da baiña ez gizakumiendako (nagusixendako bez, baiña hori beste gai bat da...). Horregaittik, behi-esniari koipia eta proteinak kendu, eta beste gai batzu gehitzen jakoz (bitaminak, mineralak...).
Gure kasuan, suertia izan dogu eta arazuak konponduta umiak bularra hartzen dihardu arazo barik. Beraz, esneki lata ixa osua geratu jakun alperrik galtzeko moduan. ¡12 euro galduta!
¿Galduta...? Bai... ¡zera! Etxeko-andros honen sukaldian ez da ezer galtzen (kontuan hartu deixala, gurera iñoiz bazkaltzera datorrenak). Gizaki txikixendako egokittutako esneki gozo honek behi-esniak baiño gusto hobia emongo detsa zure armozuari. Berezixa, hori bai, baiña ona: ¡laster garbittu dogu lata osua!
Egiya da. Oieren sulkaldean den-dena berziklatzen da, baina hoi ez da meritu bakarra. Meritua da prestatzen dun guziya ona daola. Edo hau, edo bestela ni beti goserik nagola Gorosabel-Larditarrengana joten nazen bakotxian. Por zierto, kafesne bikaña potekoesneakin eindakua!!
Jabier.