Oier Gorosabel
2009/05/11 22:55
Aste honetako saiuan, Josu Waliñon ipoin bat ekarri dogu, mahoiz janztera kondenatutako jevi zumaiarrana. Txindurrizaliak garanez, Fogonazos blogetik kontu honekin lotutako beste gai bat komentau dogu: txindurri alperrena. Kantu herrikoi espainiar baten hiru bertsiño desbardin ezagutu doguz: El Vito edo El quinto regimiento (Pekenikes, Vice Mendoza eta JL Cuadrado). Amaitzeko, Benita Eizagirre Zarautzeko basarrittarra entzun dogu herriko bide zaharren kontuak kontatzen.

Aste honetako saiuan, Josu Waliñon ipoin bat ekarri dogu,
mahoiz janztera kondenatutako jevi zumaiarrana. Txindurrizaliak
garanez, Fogonazos blogetik kontu honekin lotutako beste gai bat
komentau dogu: txindurri alperrena. Kantu herrikoi espainiar baten hiru
bertsiño desbardin ezagutu doguz: El Vito edo El quinto
regimiento (Pekenikes, Vice Mendoza eta JL Cuadrado). Amaitzeko, Benita
Eizagirre Zarautzeko basarrittarra entzun dogu herriko bide zaharren
kontuak kontatzen.
Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00
Oier Gorosabel
2009/05/10 21:30
Asteburu honetan, Bilboko GAES taldeko espeleo-urpekarixekin elkarlanian ibilli gara.

Asteburu honetan, Bilboko GAES taldeko espeleo-urpekarixekin elkarlanian ibilli gara. Busturiako Apraizko haitzuluan 150 metro legorrei beste 150 metro subakuatiko gehittu detsegu, eta zantzu guztien arabera Malloku haranetik datozen itturrixetarutz goiaz.
Detalle gehixago hamen dakazuez, bilbotarren itxura inponentia erakusten daben argazkixakin batera:
http://actualid-ades.blogspot.com/2009/05/apraizko-sifoietan-gaes-ekuekin.html
Betiko moduan, gogoratu gure txangoak edonori zabalik dagozela. Interesa dakanak, nahikua dau ADES espeleologia taldiakin harremanetan jartzia.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/
Oier Gorosabel
2009/05/08 14:20
Hau be, eskualde askotan entzun leiken ipoiña: gor batek, handik datorren bidaiarixak esango detsazen gauzak imajinau, eta erantzun posibliak prestatzen dittu. Gero baiña, bidaiarixak oso bestelako gauzak galdetzen detsaz eta solasaldi barregarrixa izaten dabe.
lana lan hau
Creative Commons-en baimen baten mende dago.
***
"Azkuen Ipoin Bildumia" Arrakala Irratijan 2004 eta 2007 urtien artian
grabautako ipoin txorta bat da. Resurreccion Maria Azkuek bere "Euskalerriaren
Yakintza" liburu kolekziñuan (4 tomo), tomo bat osorik eskintzen detsa ipoiñei,
eta berau izan da ekoizpen honetarako erabilli dogun oiñarrixa. Azkuek jatorriko
euskalkixan jaso zittuan ipoiñak, 1910 inguruan. Guk hórrek euskalkixok mantendu
doguz, herri bakotxeko doiñu eta hizketak ahal danik eta fidelen errespetatuta.
Oier Gorosabel
2009/05/05 09:00
Patxi Traperon eguneroko filosofixiari heldu detsagu barriro (¡ongi etorri!). Gero, Stagger Lee moroko putaseme bat ezagutu dogu, bertsiño jokuan (Nick Cave, Lloyd Price eta The clashen bertsiñotan). Tarte baten Italiako errumaniarrak egindako "bengantza" txiki eta txalogarri baten barri izan dogu. Eta amaitzeko, Juan Lonbide bergararrak (gure saioko habitualak) garizumia eta halako erritual kristauen barri emon desku. ¡Dana dohan!

Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00
Oier Gorosabel
2009/05/04 15:20
Istripu kaso guztiak SOS deien sistemetatik bideratzen dira. Lehelengo
interbentziñua tokixan tokiko poliziakuak egitten dabe, eta kasu errezak
badira nahikua izaten da horrekin. Istripua konplikaua ba da, ostera,
orduan sartzen gara EEL-eko espeleologuak jokuan; mota honetako
erreskate batek 200 bat espezialista mobilizau leikez.

ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************
Asteburu honetan, talde bittan banatuta egin doguz egin biharrekuak.
Batzuk Euskal Espeleo Laguntza erakundiak antolatutako
erreskate ikastaruan egon gara, Oñatiko Gesaltzako koban. EEL-eko arduradunak euren baloraziñua egingo badabe be, ADES espeleologia taldeko kidiak pozik geratu gara emaitziakin. Gutako sei egon gara bertan: bat
perfekzionatzen, lau ikasle eta bat ikusle.
Ikastaro honetan parte hartu dogunon hurrengo pausua Maiatz amaierako
simulakro orokorrian parte hartzia izango da. Urteroko simulakro hauek
EEL-eko operatibidadia mantentzeko ezinbestekuak izaten dira, istripuak
edonoiz gertatu leikezelako.
Istripu kaso guztiak SOS deien sistemetatik bideratzen dira. Lehelengo
interbentziñua tokixan tokiko poliziakuak egitten dabe, eta kasu errezak
badira nahikua izaten da horrekin. Istripua konplikaua ba da, ostera,
orduan sartzen gara EEL-eko espeleologuak jokuan; mota honetako
erreskate batek 200 bat espezialista mobilizau leikez.
Bestalde, ikastarora juan ez dirazen "beteranuak" Gizaburuagako Urgitxiko haitzulora egin dabe bisittia, argazki ikusgarrixak etarata.
http://actualid-ades.blogspot.com/2009/05/blog-post.html
Datorren astian gure betiko martxara itzuliko gara. Gurekin etorri nahi
dabenak beraz, aukeria daka.
********************
ades@euskalnet.net
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/
Oier Gorosabel
2009/04/30 09:15
Irakorle batek galdetu desta ia nun etarata dagon "Malloku" izeneko argazkixa. Etxakixat ba. Artian ni ez nebixan taldian, eta izen horrekin be etxuat ezer topau interneten. Hik diñuan urjauzixa hau izango ete dok?

Argazkiak.org | Malloku 2 © cc-by-sa: ades
PD: espeleologo beteranoren bat hau irakortzen badabil, eskertuko detsagu informaziñua emotia.
Oier Gorosabel
2009/04/28 23:05
Euskalteleko sariakin astebete offline -zaharrak barri- baiña guk guriakin jarraittu. Giro nasaixian (Ovidi Montllorren musikaz) txindurrixak eta burokratak alderatu doguz. Eta gero, militarren militarkeri batzu entzun. Eta bertsiño jokuan, nasan jarritta entzun doguz Otis Redding eta Franco Battiato.

Euskalteleko sariakin astebete offline -zaharrak barri- baiña guk guriakin jarraittu. Giro nasaixian (Ovidi Montllorren musikaz) txindurrixak eta burokratak alderatu doguz. Eta gero, militarren militarkeri batzu entzun. Eta bertsiño jokuan, nasan jarritta entzun doguz Otis Redding eta Franco Battiato.
Aittitta Raduga. Interneten edonoiz entzungai: http://bitakora.arrosasarea.org
Eta uhiñetan:
* Lekeitioko Arrakala Irratija 107.7 FM - Ewastena 8.00 eta Barijakua 15.00
* Eibarko Matrallako Irratixa 102.8 FM - Eguastena 21.00 eta Zapatua 19.00
* Bittorixako Hala Bedi Irratia (Lautada 107,4, Trebiño 107,7, Aiara 96,5, sakana 90,6 FM) - Astelehena 19.00
* Plamponako Eguzki Irratia (107,7 FM) - Martitzena 13.00 eta astelehena 01.30)
* Bilboko Tas-Tas Irratia (97,0 FM) - Eguastena 19.00
* Oreretako “La Sinchili” (100,0 FM) - Martitzena 18.00
* Urruñako Info7 (podcast) - Astelehena 21.00
Oier Gorosabel
2009/04/27 23:05
Euskal Espeleo Laguntza taldian gagozenok periodikoki erreskate ikastaruak egin bihar izaten doguz, eta asteburu honetan tokatzen da: Oñatiko Gesaltzako koban egongo gara alderdi teknikuak lantzen, ikastaruan bigarren parterako (Maiatzan 30-31ko simulakro orokorra Pagomariko lezan, Aralar naparrian).
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************
Aste honetan aktibidade maillia be altua izan danez, hiru taldetan banatu gara gauza guztiak egin ahal izateko:
- Batzu Lekeitioko Udaletxean egon gara, Artxibua arakatzen.
- Beste batzu Berriatuako Atxurrako kobako lanakin segidu dogu: oinguan, bigarren sektorian begiratu barik zeguan goiko pisua arakatzen (bide batez, lurpeko eskaladia ikasteko bide-eskolia laga da preparatuta).
- Azkenik, domekan Mundakako Mendi Taldeko lagun batzu ekarri doguz Berriatuara, baiña oinguan Lamiñak-Armiña trabesixia egittera.

Argazkiak.org | Malloku © cc-by-sa: ades
Datorren asteburuan ezingo dogu "turistarik" hartu. Euskal Espeleo Laguntza taldian gagozenok periodikoki erreskate ikastaruak egin bihar izaten doguz,
http://www.euskalespeleo.com/index.php?doc=54&idioma=1
eta asteburu honetan tokatzen da: Oñatiko Gesaltzako koban egongo gara alderdi teknikuak lantzen, ikastaruan bigarren parterako (Maiatzan 30-31ko simulakro orokorra Pagomariko lezan, Aralar naparrian).
Kazetariren bat presente egon nahiko baleu, idatzi deigula eta konponduko gara.
********************
ADES
94 - 625 23 52
http://www.actualid-ades.blogspot.com/
Oier Gorosabel
2009/04/26 22:45
Gaur turismo pizkat egitteko aprobetxau juagu. Nere zaletasun bardiña daken lagun batzu gidari, Bilboko "Cinturon de Hierro" gotor-lerruan abixa bat ezagutu dogu, Artxandara igoeran.
Gaur turismo pizkat egitteko aprobetxau juagu. Nere zaletasun bardiña daken lagun batzu gidari, Bilboko "Cinturon de Hierro" gotor-lerruan abixa bat ezagutu dogu, Artxandara igoeran. Abixa kuriosua bai, eze, azpixan polboriña daka (hau ez da bape normala). Antxiñan lurpian bazeguan be, higaduriak bere biharra egitten dihardu eta onezkero aidian dago practicamente. Berau mantentzeko ezer ez ba da egitten, laster hondatu eta jausiko da. Penia izango litzake, baiña Herri honetan hala zaintzen dogu ondaria.

Argazkiak.org | Cinturon de Hierro 1 © cc-by-sa: txikillana

Argazkiak.org | Cinturon de Hierro 2 © cc-by-sa: txikillana

Argazkiak.org | Cinturon de Hierro 3 © cc-by-sa: txikillana
Handik gora juanda, beste fortifikaziño bi ikusi doguz: bide bardiñian gora, eta Egirleta gaiñian (Zintturoianak barik "Cinturon de la Muerte" izenekuanak). Gaiñera, karlisten monumentu bat.
Oharra: nahiz eta jente gehixenak ez dittuan bereizten, Bilbo inguruan dagozen arrasto militarrak ez dira gerrakuak. Asko "Linea Gutierrez" esaten jakon fortifikaziñuanak diraz, Francok eraikitta II Gerra Mundiala amaitzen zeguala, aliauak Espainian ez sartzeko.
Oier Gorosabel
2009/04/21 22:45
Eztulka eztulka, ahuntzakin yakuzi batian dzapart egin dogu; 1de3 blogakin hizkuntziakin jolastu dogu pizkat; hau guzti hau Pentanglen musikiakin lagunduta. Horren ostian, Paul, Art eta Franco izan dogu "Bridge over troubled water" kantuan bertsiño bi emoten. Eta azkenik, Antzuolako Asentziok gari kontu gehixago emon deskuz.