Ojancano, Busturia, Lekeitio eta Berriatuako kobetan.
ADES espeleologia taldia
Urdaibai, Lea eta Artibai (Bizkaia)
********************
Juan dan egunetan, gure taldiak martxa lasaixan bete dittu bere eginbiharrak:
- Urrixan azken astian, Cantabriako "Cubillo del Ojancano" kobara egin genduan osteria, 9 urte eta gero. Kontuan hartu bihar da gure taldiak deskubridu zebala koba hau, onezkero espeleologia espainiarran "klasikua" bihurtu dana.
- Aste honetan, Busturiako Altamira auzoko kobetara bueltau gara, juan dan eguneko eurixak barruko ur korrientietan ze eragin dakan aztertzeko.
Gogoratu datozen asteburu bixetan bisitta gidatu bi egingo doguzela, publiko orokorrari begira. Aukera ona lurpeko mundua ezagutzen hasi nahi daben guztiendako:
- Hillak 14, Isuntzako kobara (Lekeitio). Apuntatzeko azken eguna, bixar (Azaruak 11).
- Hillak 21, Atxurrako kobara (Berriatua). Apuntatzeko azken eguna, Azaruan 18.
Bisittetarako kontaktua:
txikillana@gmail.com
944 650 733 (Oier)