Ez obeditu inori
Harrittu egin nau liburuak. Biharbada ba nekixalako aurretik olerki libururen bat etara dabela, pentsatzen neban Mieltxon nobela hau tostoi bat izango zala. Gaiñera, hasiera-hasieratik entretenigarrixa topatzen baneban be, argumentuari ez dakitt ba... “naive” xamarra eresten netsan: XX mende hasierako “aurora sozial” sasoiko Donostian, Parisko Komunako beteranua, estudiante gaztia eta bertsolari analfabetua bat egitten, tortilla abertzale/komunista aboziñauan... halan be, aurrera egin ahala hari sinple hori korapillatu egitten da, errealidadezko dutxa mingotsa jasota. Heroien alderdi koldarra; idea jasuak eta egunerokotasun mizkiñak; eta hasieran gitxien zana, azkenian balixo haundikua agertu. Kontestua be ederto landuta dago, eta zeharka bada be oso ilustratibua suertatzen da antxiñako bertso papel saltzaillien erretratua; jente pobrien kaleko girua; Kubako eta Filipinetako gerra oihartzunak; Ondarretako kartzelan erretratua... Atentziñua deittu destan beste gauzia, nobelian estrukturia: historixa lineala pitxarra ba da, jaurti lurrera eta milla zatittan apurtu; gero, hartu zatixak handik eta hamendik eta historixia itxura kaotikuan antolatu; informaziño hutsune eta guzti. Eta errepikapenak: askotan erabiltzen dau errekurtsu hau enfatizatzeko, batzutan larregi nere ustez. Estilo berezixa. Eta hizkera aberatsa. Tira: asko gustau jatala liburua.