Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Zer dakigu trap musikaz?

Zer dakigu trap musikaz?

Mikel Iturria 2019/08/11 12:20
C. Tangana traperoak Bilboko Aste Nagusian zuen emanaldia bertan behera utzi du Udalak.

Zalaparta handia sortu du astean zehar gaiak: Elkarrekin Podemos eta EH Bilduren eskaerak kontzertua bertan behera uzteko, plataforma digital batean milaka sinadura ordu gutxitan...

Egia da giroa ez dela samurra Bilbo aldean, duela astebete inguru neska batek salatu baitu sei gizonezkok bortxatu zutela.

Irakurri ditut hainbat iritzi (laburrak gehienak, luzeak gutxi batzuk), hainbat lagunekin egin dut berba, zerbait hausnartu eta zuentzat beste munduko ezer izango ez diren lerro hauek idatzi ditut, baina niri ideiak ordenatzeko balio izan didatenak.

Ez zaizkit zerrenda beltzak batere gustatzen eta uste dut bide arriskutsua zabaltzen dela hortik. Zuriak ere, zer nahi duzue esatea? Nork eginak, ze irizpiderekin eta abar.

Kulturaren eremu instituzionalean aritzen naiz lanean eta askotan aipatu izan dugu apenas eskaintzen zaiela ezer eremu horretan gazteei. Kultur programazio orokorraz ari naiz: antzerkia, dantza, zinema, musika. Horrela jarraitzen badugu, presta gaitezen.

Iritsi da beraz gure buruari galdetzeko zer dakigu trap musikaz? Nik ezer ere ez. Eta nire kintako, baita ni baino dezente gazteagoa den jendea entzunez, esango nuke orokorra dela ezjakintasuna. Gure garaikoa bai ona marmita nostalgikotik atera ezinik, makina bati entzun diot (eta ni ere erori naiz gaitz horretan hainbat aldiz) reggaetoia eta trap-a ez direla ez musika eta ez ezer. Gure gurasoak bezala: kanpotik begira, behiak trena nola, trapa eta reggaetoia.

Gustatuko litzaidake une batez 15-16 urte izatea eta jakitea zer pentsatzen duten adin horietako gazteek piztu den polemika honen inguruan.

Bi musika mota daude: ona eta txarra. Eta hor ez da estilo konturik. Hots, estilo guztietan daudela musika txarrak eta onak.

Musika ona zer den guk erakutsiko diegu gazteei? Guk badakigulako? Eseri eta atera palomitak gure porrotaren tamaina ikusteko.

Podiotik jaitsiko bagina, agian inguruan ditugun gazteek erakutsiko ligukete badaudela kontuan hartzeko artistak eta musikak.

Argazkia: Gorpuzkingz.

Euskal trap musikaz gauza gutxi topatu ditut sarean: 2017an agertu zen Gorpuzkingz (duela gutxi elkarrizketa bat irakurri nuen, Argian bertan, oker ez banago, baina bilatzaileak ez du topatzen) eta 2018ko urrian Sad Nigiri ezizena erabiltzen zuen norbait.

Estatura (chez Borboia) salto eginez gero, bi neska trapera hemen: lehena Bad Gyal, bigarrena La Zowi.

Entzun dituzue neskak? Ados. Goazen orain C. Tanganarekin. Kontatu didatenaren arabera Habanan eginiko bideo hau Havana Club konpainiak pagatu du. Hau da, Kubako gobernuak. Omara Portuondo eta Eliades Ochoa (Cuarteto Patria) musikari beteranoak agertzen dira bertan. Hainbat aldiz ikusi dut bideoa eta trapa zein doinu kubatarrak nahasten dituen kanta ederra iruditzen zait.

Jarraitu beharko dugu gehiago entzuten, gazteei hau kaka dela esanez ez baitugu ezer lortuko.

Egun hauetako txio eta artikulu esanguratsu batzuk.

Clara Serra.

Eduardo Maura.

Nuria Alabao.

Borja Crespo.

Samara Velte.

Aixa de la Cruz.

Fermin Muguruza.

Igor Elortza.

Jule Goikotxea: Te puedes acostumbrar a la guerra, pero Tangana, siempre hay.

Lorena G. Maldonado: Podemos, deja de hacer el ridículo: C. Tangana es un chulo, no un violador.

Alberto Moyano: La censura subrogada.

Juan G. Andres-ek C. Tanganari duela urtebete eginiko elkarrizketa.

El trap, la música que odian los padres (2015ekoa da).

¿Qué sabemos de la música trap? Este apunte en castellano

Eguneratzeak: hainbat komentarioetan utzitako estekak jarriko ditut hemen.

Gorka Erostarbek Nizuri Tazuneri taldea aipatu du, euskaraz aritzen dena. Gaur bertan, hilak 13, Piraten Flamenka gunean arituko da Donostian.

Erostarbek berak Le Fay-ren bideo hau gehitu zuen.

Gorka Bereziartuak G.A.Z LIMBOren lotura hau jarri zuen txio batean.

Luistxok beheko komentarioan dioena ulertzeko: La Basurekin Bilbon gertatutakoa, abeslariaren txioak hasitako kate bat.

Laura Macaya: No me irriten el pussy.

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2019/08/11 12:52
Lotura hau ere, Ion Andoni Del Amorena zure zerrendari gehitzeko: https://twitter.com/[…]/1160280686701481984?s=12
Luistxo Fernandez
Luistxo Fernandez dio:
2019/08/12 10:10
Bi kontu. Bad Gyal aipatzen duzularik, maiatzean izan nuen haren berri. Eurovision klandestinitatean ikusi nuen aspaldiko partez. Euskal txioherri guztiak bezala, denok bete genuen zintzo Israeli egindako boikota eta Eurovision euskarazko komentariorik gabe geratu zen. Europako hizkuntza hilen multzora pasatu zen euskara gau horretan. Ez dakit sofa klandestino gehiago egongo ote zen EH-n, baina ni egon nintzen halako batean, katakunbetako intersekzionalitatean, oso gertuko dudan pertsona batekin, aniztasunaren kaosean erreferenteak gurutzatzen, festibaleko itxurak eta musikak komentatzen genituen bitartean, nik erakutsi nion Sigue Sigue Sputnik eta berak Bad Gyal, baina ez nuen ezer txiokatu. Klandestinitatean geratu nintzen, eta damutzen naiz, redios.

Beste kontua. Hemen inork ez du ezer esaten Bilbon udan izan den beste boikot ideologiko-politikoaz, zeinaren ondorioz La Basuk galdu zuen udalaren boloa eta (!) dirua Pride astean. Bere kontzertua ezabatua izan behar zela erabaki zuen 20 bat laguneko nukleo politiko-militante maoista moduko batek, Harrok, eta lortu ere egin zuten, oniritzi askorekin hori bai (La Basu berarena ere, a posteriori argia ikusi baitzuen, dirudienez) eta beste guztien isiltasunaren aurrean.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter