Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Xabi Strubell Erakusleihoan

Xabi Strubell Erakusleihoan

Mikel Iturria 2008/01/15 06:00
Musikari hondarribiarrak enkarguzko "Uneguneak" ikuskizuna aurkeztuko du urtarrilaren 17an Donostiako Ernest Lluch Kultur Etxean.

 

Artistaren argazkia jarri eta komunikabidetara bidalitako prentsa-oharra jartzera mugatuko naiz soilik.

 xabistrubell

Ernest Lluch Kultur Etxeak jakinarazi nahi dizue urtarrilaren 17an Xabi Strubellek emanaldi berezia eskainiko duela gurean. Ekitaldia arratsaldeko 19:30etan hasiko da areto nagusian (Anoeta Estadioko 8. atearen aldamenean) eta sarrera doakoa izango da.

Xabi Strubell gitarra jole hondarribiarra Dut, Anari eta Zura talde zein bakarlariekin ibili da. Esperientzia horietatik urrunduz, formatu txikiko ikuskizuna moldatu du. Gitarraren sonoridadeen inguruan giroak eraikiz, ikuskizuna poesia emanaldia da, Xabik berak sortutako poemen inguruan. Poesia garaikidea, gaietan berritzailea, oparoa. Izan ere, poesia libururik argitaratu ez duen arren, zenbait poema bilduma sortuak ditu eta eskarmentua pilatu du abestien hitzak egiten.

Ikuskizuna loop-etan, hau da, hitza, musika eta irudi puska txikiekin sorturiko giroen eraikuntzan oinarrituta dago: errepikatzen diren patroiak, minimalismoa, konstruktibismoa, guztia errealitate sentsazioa airean zintzilikatuta uzten duen unegunea sortuz: unea, denborarena; gunea, espazioarena. Unegunea.

Ernest Lluch Kultur Etxeko Erakusleihoa programari begira bereziki prestaturiko ikuskizuna da. Beraz, arte esperimentu txiki honen barrenetan sartuz, aukera polita izango dugu euskal poesia garaikidearen oihartzunetan murgiltzeko.

Hurrengo Erakusleihoa

Otsailaren 21ean, Mikelazuko elkartearen inguruan mugitzen den artista multzo batek Ezeraiketak emanaldia eskainiko du.

En castellano

Julen
Julen dio:
2008/01/15 10:55

Informazioa osatze aldera, Strubellen bloga: http://euskalpoesiablagabloga.blogspot.com/

iturri
iturri dio:
2008/01/15 11:04

Kaixo Julen:

Eta eskerrik asko. Ezagutzen nuen bloga, baina ahaztu egin zitzaidan lotura jartzea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter