Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Twitter eta politikariak Europako hauteskundeen ondoren

Twitter eta politikariak Europako hauteskundeen ondoren

Mikel Iturria 2014/06/22 19:45
Euskadi Irratiko Amarauna saioan izan gara gaur Maite Goñi, Gorka Julio eta hirurok. Lehengoan irakurritako blog sarrera batetik abiatuta hainbat politikarik twitter-en duten jardunari buruz hitz egin dut. Bai, jendea falta da, baina erretratua ez da asko aldatuko.

Denok dakigu hauteskunde kanpainan zein txatxuak izaten diren politikari asko. Amaitzen da kanpaina eta ez dira desagertzen, baina bai albo batera uzten dituztela kanpainan ezagutzera emateko egiten dituzten txatxuen gauza horiek guztiak. Sare sozialak indarrean daudenetik, txorakeriak ere sare sozialetan egiten dituzte.

Elena Mengual kazetari eta blogariak Políticos "tuiteros" por interés sarrera argitaratu zuen hauteskunde eguna pasa bezain pronto, maiatzaren 27an. Batez ere Europako Parlamentura aurkeztu ziren Espainiako bi alderdi nagusietako zerrendaburuak zituen hizpide.

Gaur ia hilabetea pasa da hauteskunde egunetik eta, horietaz gain, euskaldunei ere erreparatu diet nik. Hauxe da atera zaidan argazkia.

Bide batez, erabili nahi baduzue, zerrendatxo bat sortu dut: Europarlamentua.

Euskal Herriko zortzi parlamentari

Izaskun Bilbao, Josu Juaristi, Ramón Jauregui, Eider Gardiazabal, Maite Pagazaurtundua, Fernando Maura, Pablo Zalba eta Michèlle Alliot-Marie dira akta lortu duten zortzi parlamentariak.

Horietatik hiru lagunek ez dute inolako presentziarik twitter sarean: Jaureguik, Pagazaurtunduak eta Maurak.

Pertsonalak dira mezuak edo beste norbait ari da?

Askotan oso garbi geratzen da ez direla beraiek ari sarean, are gutxiago kanpainan daudenean. Nabarmena da inpresio hori iritsi berria den jendearen profiletan. Willy Meyer-ek esaten du kontua berea eta taldearena dela. Arias Cañetek sinatu egiten ditu bere txio apurrak. Pablo Iglesiasek ere askotan aipatzen du talde-lana.

Noiz hasi dira?

Hauteskundeengatik hasi dira batzuk: Arias Cañetek apirilaren 25ean zabaldu zuen profila twitter-en, zerrendaburu izendatu bezain pronto. Elena Valencianok 2013ko hasieran utzi zuen sarea (seme-alabak babesteko, dirudienez), baina Europarako zerrendaburu izango zela zurrumurruak hasi zirenean, profila zabaldu zuen urte amaieran. Josu Juaristi otsailaren 2an hasi zen tuiteatzen. Apirilaren 5ean zabaldu zuen kontua Javier Nartek.

Eta hauteskunde kanpainaren ondoren, zer?

Gehienek nabarmen jaitsi dute jarduna kanpaina amaitu ostean.

Cañetek 92 txio bota zituen maiatzaren 23ra arte eta gainontzeko egunetan beste 10 txio bota ditu. Valencianok 9 tuit bota ditu maiatzaren 25etik.

Kanpaina amaitu ostean 29 tuit bota ditu Josu Juaristik. Azkena, ostegunean izan zen, Hodei Egiluz-en aldeko mezua.

Oso deigarria da akta berritu ez duen Carlos Iturgaizena. Azken txioa maiatzaren 25ekoa du. “A la espera de los resultados” zioen eta Euskadiko popularren presidente den Arantza Quiroga eta beste alderdikide batekin ageri da argazki batean.

Carlos Iturgaiz zai

Esperientzia dute batzuk sarean

Badira sarean denbora asko daramatenak: horietako gehienek errepikatu egiten dute Europako Parlamentuan.

Aipagarriena da, nola ez, Pablo Iglesias: 2010eko ekainetik dabil twitter-en eta 443.000 jarraitzaile ditu. 7830 txio.

Era berean, Pablo Zalba nafarra: 2009ko martxotik twitter-en: 12.000 txio eta 4.028 jarraitzaile.

Michèle Alliot-Marie 2010eko maiatzetik dabil twitter-en, baina oso gutxi aritzen da: 17.200 jarraitzaile eta 445 txio. Hemen nahiko garbi da ez dela bera ari.

Ez dakit noiztik dabilen Izaskun Bilbao, baina 1957 txio idatzi ditu eta 1092 jarraitzaile ditu.

Eider Gardiazabal 2012ko maiatzean hasi zen: 735 jarraitzaile eta 1.505 txio.

Hizkuntzen erabilera

Oso gutxi egiten dute euskaraz. Euskaraz eta gaztelaniaz ari dira Juaristi eta Bilbao, hura hau baino gehiago. Gehienak gaztelaniaz ari dira soilik eta badira beste hizkuntza batzuk sartzen dituztenak, (ingelesa, batez ere). Alliot-Marie frantsesez aritzen da.

Blogaririk bai?

Batzuk ez dute inolako webgunerik aipatzen beren profilean (harrigarriago Arias Cañete, Elena Valenciano eta Javier Nart zerrendaburuen kasuan); beste batzuk alderdiarena aipatzen dute (Pablo Iglesiasek Podemos, Josu Juaristik EH Bildu eta Alliot-Mariek Le Chêne); badira ere webgune propioa dutenak (Izaskun Bilbao, Willy Meyer eta Pablo Zalba).

Azken hiru hauek errepikatu egiten dute parlamentuan eta albisteen atal bat dute webgunean. Denetarik biltzen dute bertan: beraiei buruzko albisteak, prentsa-oharrak, beste komunikabideetan idatzitako artikuluak, propio edo idatzitako sarrerak...

Políticos en twitter tras las elecciones europeas, este apunte en castellano.

Luistxo
Luistxo dio:
2014/06/23 07:51
Josu Juaristik ez zuen Twitter beharrik sentitu kurrikularki kazetari izan zen bitartean. Bitxia egiten zait.
bixerdo
bixerdo dio:
2014/06/23 10:40
Izaskun Bilbaoren Twitter kontua, Tweet Tunnel zerbitzuak dioenaren arabera, 2013ko irailak 16 zituenean sortu zen (http://tweettunnel.com/reve[…]%40IzaskunBilbaoB&go=Go ) nahiz eta lehen txioa bi egun geroago bidali zen (#FirstTweet zerbitzuaren arabera: https://discover.twitter.com/first-tweet#IzaskunBilbaoB ). Ez dakit datuok fidagarriak izango ote diren.
iturri
iturri dio:
2014/06/30 22:02
Kaixo eta barkatu bioi ezer ez erantzun izana lehenago.

@luistxo: nik ere gauza bera pentsatu nuen.

@bixerdo: mila esker. Ez nituen bi baliabide horiek ezagutzen. Twitter-ek berak eskaintzen du informazio hori eta horri erreparatu nion besteen kasuan. Batzuk, ordea, ezkutatuta dute datua.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter