Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Tokietara bueltatzen garen animaliak gara

Tokietara bueltatzen garen animaliak gara

Mikel Iturria 2022/06/05 08:45
Ez dakit gaizkileak bezala bueltatzen ote garen krimena egindako tokietara, baina adin batetik aurrera bai bueltatzen garela zoriontsu izandako lekuetara.

Egun batzuk pasa ditugu eSe eta biok Calp inguruan. Gure kontaketa txarto egin ez badugu, zortzigarren bisita izango litzateke azken hamar-hamaika urteetan.

Chirbes-enean

2015eko maiatz-ekainean huts egin genuen eta hortaz ezin egon urte hartan Chirbesekin. Pena bikoitza, abuztu hartan hil egin baitzen. Geroztik beti hartzen dugu kafetxo bat, gutxienez, haren iloba Manolorekin.

Chirbesen etxea

Jatetxeak

Beniarbeig aldera hurbiltzen garen eguna aprobetxatzen dugu Un cuiner a l'escoleta bisitatzeko, baina aurtengo bisita ez zen egun horretan gauzatu. Duela bi urte deskubritu genuen Pont Sec-en egon baikinen.

Beste bi toki gomendagarri: bata Gandian, Casa Julia; bestea, Calp-en bertan, duela pare bat urte zabaldutako Ca' Paus.

Calpen bertan lehen asko ibiltzen ginen Andaluzean, baina orain gehiago egoten gara Casa Rolandon.

Arroza

Bizargina

Bisita hauetan deskubritu dudan beste toki bat Abdulen ileapaindegia da. Buruko ene ileekin gauza gutxi egin daiteke, baina oso dut gustuko bizargin gisa egiten duen lana.

Uste dut Tetuan ingurukoa dela Abdul (emaztea behintzat bai) eta urte batzuk daramatza nik ezagutzen dudan barberian beharrean, bere kontura.

Bi seme-alabaren aita, aurten ze plan dituen kontatu zizkidan, udan jende asko espero dela Calpen, baina berak urtean zehar erritmo berdintsua izaten duela. Eta abar.

Calpera joanez gero, egin bisita Abduli. Ez zarete damutuko.

Abdul bizargina

Gasolindegian

Calpetik etxera bidean Teruelgo lurretan gelditu ginen gasolina botatzera.

Horrelakoa izan zen, gutxi gorabehera, gasolindegiko zerbitzarietako batekin izandako solasa.

-Egun on. Zer jarriko dizut?

-95eko gasolinarekin bete depositoa, mesedez.

(....)

-Une kritikoan gaude.

-Zer ba?

Prezioa seinalatzen du zerbitzariak.

-Aste honetan bi euroko langa gaindituko du.

-Bai, ez da giro.

-Aurten oporretan 300 kilometro egingo ditut. 300 joateko eta beste 300 bueltatzeko. Normalean iparraldera jotzen nuen, baina aurten Alacant aldera jo beharko dut.

-Tira! Handik gatoz gu eta ez da plan txarra.

-Ez dago besterik.

Ez dago besterik ba. Astelehenean beharrera!

Somos animales que volvemos a los sitios, este apunte en castellano.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter