To shoot an elephant
Ahaztu baino lehen. Gaurko proposatu dute ere Haitiko hondamendiari buruzko beste ekimen bat. 10 minutu twitter-en Haitiren alde.
Gogoan dut Alberto Arce sartzen zela telefonoz egunero, edo ia-egunero, Radio Euskadin Roge Blascoren irratsaioan. Askotan haserre agertzen zen, eta bazuen horrela egoteko aski arrazoi.
Duela zenbait aste pasa zidaten zinta. Gogorra zela esan zidaten eta, horregatik, kosta egin zitzaidan ikustea. Abenduaren 25ean ikusi nuen. Gauez. Eta bai, gogorra da filma. Pixkanaka doa gatazkaren intentsitatea igotzen. Eta oso iltzatuta geratu zait hogeitabatgarren minutuaren inguruan, korrika eta presaka ageri direla heldu batzuk bizpahiru haur ospitalera eramaten. Dena alferrikakoa suertatzen da. Hil egiten baitira. Irudi horiek guztiak grabatu zituen bikoteak eta dokumentalean erakusten dituzte. Ia bi orduko dokumentalak lekukotzaren indarra baitauka.
Esan bezala, gaurko egunez emisio globala egitea erabaki dute (Teketenek dioen moduan). Donostian, adibidez, hiruzpalau tokitan botako dute gaur. Ordu ezberdinetan, gainera. Hona hemen Euskal Herriko proiekzioak.
Joaterik ez baduzu, hona hemen filma ikusteko aukera bat.
To shoot an elephant, este apunte en castellano.