Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Talka presents ELA against Bildu volume one

Talka presents ELA against Bildu volume one

Mikel Iturria 2012/12/19 23:27
ELA sindikatuak Donostiako udalean langileen eskubideak defendatzeko hartutako erabaki batzuk hautsak harrotu dituzte. Unai Oñederraren blogean argitaratutako apunte bat eta Irutxuloko Hitzan Ander Suberbiolak sinatutako artikulu bat ekarri nahi ditut hona.

Donostiako udala, gabonetako paga eta fedea, Unai Oñederra

Testu hau abenduaren 2an publikatu zuen Unai Oñederrak bere blogean. Hementxe irakur dezakezue oso-osorik: Donostiako udala, gabonetako paga eta fedea.

"Jende askok sindikatuak ez ditu gogoko. Langile publikoek diru asko irabazten dutela pentsatzen dute eta, garai hauetan, langile hauek gabonetako paga gabe gelditzea normaltzat hartzen dute. Bildun badago halako jendea, gutxiengoa espero dut, normala da beraz jende horrek galdetzea “zer dabil ELA Donostiako udalean protestaka?” Testu hau ez da hauentzat".

"Badago jendea, ordea, sindikatua langileen instrumentu garrantzitsutzat duena. Badakiena langileak kolektiboki antolatzen ez badira nagusien menera daudela, eta behar hutsagatik boterearen esanetara makurtzea besterik ez dutela (...)".

"Barcinak gabonetako paga kendu eta gainera ziria sartu nahi izan zigunean aurre egin zitzaion, logikoa denez. Ez zen ezer arrarorik gertatu. Kontua, ordea, ozpindu egin da Barcinak egindakoa Donostiako Udalak egin duenean".

"(...) Donostiako kasuan Barcinaren erabaki bera hartu duena Bildu izan da. Erabaki honen aurrean LABek erabaki du ez protesta egitea. Gobernuarekin ulerkor azaldu da. Nik uste jarrera honen atzean dagoena dela Bilduren kontrako protestek koalizioa ahuldu dezakeenaren beldurra (...)".

"ELAk berriz, ez du aukera hori egin. ELA erabakiaren kontra dago eta protesta egiten du. Berdin zaio nor izan den erabakia hartu duena. Izan Barcina, edo izan Bildu. Boterean dagoenari beti izango zaio errazagoa langileen kontra joatea kapitalaren kontra baino (...)".

"ELAren protestek eta kritikek, kaleko mobilizazio sozial exigente batek, langileen intereserako Bildu hobe bat egingo du etorkizunean. Bilduren erabaki guztiak txalotu eta onartzen dituen langile klase esaneko batek, ordea, Bildu indar eraldatzaile potentziala izatetik urrundu egingo du, hori baita boterea hartzen dutenen bide naturala. Bildu salbuespena izan daiteke, baina hori sinisteko fedea behar da".

ELAren jarrera Donostian, ez da zilegi. Ander Suberbiola

Donostiako ezker abertzalearen izenean publikatutako artikulua da eta abenduaren 18an agertu zen Irutxuloko Hitzan. Testua ez dago, oraingoz, sarean, eta nik zati esanguratsu batzuk ekarriko ditut hona.

"Espainiako gobernuak urte amaierako ordainsaria langile publikoei ordaintzeko debekua ezarri izanak, ataka zailean utzi ditu Euskal Herriko instituzioak, eta batez ere, udaletxeak (...) Donostiako udalean, egoera hau kudeatzerako orduan hautu argia egin du hasieratik Bilduren gobernuak: murrizketek Donostiako udal langileei eragin ez diezaieten lan egitea (...)".

"Ibilbide horren baitan, egoerari aurre egin eta langileentzako formula onuragarriena bilatu asmoz, lanari elkar ekin zioten udal gobernuak eta sindikatuek (...)".

"ELA sindikatuak mantendu duen jarrerari erreparatuta, ordea, ezin dezakegu balorazio bera egin (...) bere zilborrari begira, bestelako interesak helburu hartuta, arduragabe aritu da ELA Donostiako udaletxean (...)".

"Udala ea sindikatuak langileentzako formula onuragarrienak bilatzen hasi ahala heldu ziren Donostiara langileen babes eskasa eta Diario Vascoren patrozinioa zeramaten ELAren protesta guztiak. Zer pentsatua eman beharko lioke sindikatuari, udalak dituen 1.300 langileetatik, mobilizazioetan hamarnaka batzuk baino elkartu ez izanak. Ordubete iraun zuen kanpaldiaren moduko portzelanazko protestekin, langileen defentsaren aldeko borrokaren buru kokatu nahi izan du ELAk Donostian. Errealitatetik urrun, ordea".

"Udalbatzarrera sartu eta lapurra deitu zioten Donostiako alkateari (...) Hor zegoen ELAko liberatua, alboan PPko zinegotziak zituela, eta nori, eta Juan Karlos Izagirreri lapurra deitzen. Zuenak ez du izenik. "Lapurra". PPko zinegotziari txalo egiten zenioten bitartean (...)".

"(...) Zergatik kokatu nahi du Donostiako Udala bere ekimen sindikalaren jopuntuaren erdigunean? (...) Bi dira, gure ustez, ELAren jokabidea elikatu duten irizpide edo helburuak (...)".

"Batetik, Bildu beste alderdi politikoen pare kokatzeko premia du ELAk (...) Bestetik, bere burua langileen defendatzaile sutsuenaren pare agertu nahi du (...)".

"Finean, zurrunbilo antzu honetan barreiaturik, gai honen guztiaren baitan ageri zaigun eztabaidagai nagusiak eskuen artetik egin digu ihes. Alegia, zer egin behar dugu Euskal Herrian, guztiok elkarrekin, eremu guztietatik eraginez, Madriletik datozen inposizio hauei aurre egiteko? (...) Badugu guztiok zer hausnartu, zer aldatu, bide honetan aurrera egingo badugu (...) Elkarrekin ekiteko garaiak dira honakoak eta ELAko idazkari nagusi ohi Jose Elorrietak egunotan ongi esan duen moduan ´sindikalismoa, batez ere, ekintza kolektiboa da´ Egin dezagun bada".

jon
jon dio:
2012/12/20 10:53
ELA against Bildu baino. ELA against Donostiako udaleko ekintzak esango nuke nik... Bilduko beste toki batzuetan ez da hau gertatu ez? Diputaziñuan adibidez. Bildu justifikatzen dabileta pentsau jata niri, ta hortarako deskalifikau in bihar...
patxi lurra
patxi lurra dio:
2012/12/20 19:18
Ganboatarrak vs oinaztarrak. Chapter LXXXVIIII. Aspergarria benetan...
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter