Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Senperena maisua

Senperena maisua

Mikel Iturria 2013/02/03 16:15
Azken apuntean Rafael Berrio agertzen zen. Gaur, berriz, “1971” eta “Diarios” diskoen moldaketaz eta ekoizpenaz arduratu den Joserra Senperenaren txanda da.

Ez dakit oso ondo noiz ezagutu nuen Joserra Senperena. Bakarkako lanengatik ezagutzen nuen, baina batez ere beste hainbat pop eta rock musikari-talderekin eginiko lanengatik.

Gogoan dut elkarrekin joan ginela Tom Waits Donostian ikustera, inoiz ikusi dudan kontzerturik ederrenetakoa. Uztaileko emanaldi gogoangarri hartatik atera eta Giorgio Bassmatti-k egun hartan bertan emandako kontzertuaren ondoren jarraitzen zuen festara hurbildu ginen. Berrio ere agertu zen. Ez zetorren bakarrik. Lento zakurra zuen bidelagun.

Ostiralean Donostiako Victoria Eugenia Club aretoa beteta zegoen Senperenak etxean eskaini behar zuen diskoaren aurkezpen ekitaldian: 10 trio piano, biolin eta akordeoirako lana kaleratu zuen Loiolakoak udazkenean. Berarekin batera, estudioan lagun izan zituen bi musikariak: Xabier Gil biolin-jotzailea eta Naiara de la Puente akordeonista.

Bi zati nagusi izan zituen emanaldiak: lehenengoan Joserra bakarrik azaldu zen Cuentos para adultos laneko hainbat pieza jotzeko; bigarrenean, hirukoteak disko osoa jo zuen. Propina gisa Ipar haizearen kontra suite-a eskaini zuen trioak eta Joserrak berak bisa egin zuen.

Jon Eskisabelek idatzi du blogean erreseina bat. Aipatzen du ahaztuta zuela zenbat kostatzen den txalo jotzeko gogoari eutsi beharrak. Izan ere, Senperenak eskatu zigun diskoa amaitu arte ez egiteko txalo. Bitxia da bai, eskabide hori, baina kasu egin genion.

Oso gutxitan joaten naiz ganbera musikaren etiketapean sartzen diren kontzertu hauetara, baina esperientzia ederra izan zen ostiralekoa. Asko gozatu nuen entzunaldian.

Badakizue nork deitzen dion Senperenari maisu? Rafael Berriok. El maestro Senperena, zehazki.

Bideoa Juan González Andrésena da. Irakurri, bidez batez, Juanek Berriori eta Senperenari eginiko elkarrizketa. De común acorde.

Propina moduan hona hemen Thomas Canet-ek duela lau urte eginiko beste bideo bat Lieder proiekturako.

El maestro Senperena, este apunte en castellano.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter