Punkiek ere merezi dituzte kaleak
Juanjo Dominguez politologoaren bidez (jarraitu Maldito Caos bloga eta @juanjodom twitter kontuak, hauteskundeei buruzko informazio on askoa maneiatzen du eta; ez horregatik) jakin nuen pasa den igandean Santurtzin Eskorbuto taldeko Iosu eta Juanma musikariek kale bana izan dezaten herri ekimena dagoela: Petición por Iosu y Juanma (@por_iosuyjualma twitter-en).
Hasiera batean pentsatu nuen beraiek kontra egongo liratekeela, Gabriel Aresti zena kontra zegoen bezalaxe. Halere, poetak baditu jada kaleak eta, beraz, kontutan hartu behar da norberak nahi duena, baina ez da derrigorrezkoa kasu egitea.
Duela gutxi Barricada taldekoen kalea inauguratu da Antsoainen eta Leganesen hiru kale daude oraindik bizirik dauden musikariei eskainiak: Rosendo, Joan Manuel Serrat eta AC DC.
Gauzak horrela, nik ere Iosu eta Juanma Santurtziko kale-izendegian ager daitezen sinatuko dut.
Los punkis también se merecen estar en el callejero, este apunte en castellano.