Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Positibo faltsua

Positibo faltsua

Mikel Iturria 2018/04/22 21:30
Zain dauden gaixo eta senitartekoek ahal duten moduan pasatzen dute goiza, baina langileen artean nabari da ostirala dela eta asteburua ate joka dagoela.

Zain gaude: senarra emazteak proba amai dezan; ama-semeak senarra (aita) kontsultatik atera dadin; bi gizonezko 40 urtetik gorakoak telefonoari begira, norbaitek beren izen-abizenak ahoskatu arte itxoiten; ni haiei eta paretik pasatzen diren guztiei begira.

Halako batean, erizainak nire izena esan du.

Sartu naiz gela batera. Arropa erantzi eta proba egiteko beste batzuk jantzi. Gerritik gora biluzik. Esfortzu-proba egiteko hainbat tramankulu ipini eta sare elastikoa dena bere tokian egon dadin.

Erizainak medikua abisatu du eta hau bi ikasle gazterekin sartu da gela txikira.

Zinta abiatu eta hasi da proba.

Halako batean, keinu bat egin eta hitz batzuk esaten ditu medikuak ahopeka, gazteei begira.

Jarraitzen dugu aurrera eta, behin nire bihotza taupada maila batera iritsitakoan, amaitutzat ematen du proba medikuak.

Galdetzen diot ea dena normal joan ote den.

«Zure medikuak esango dizu, baina itxuraz positibo faltsu bat egon da». Bere ustez, makina ez dago behar den bezala.

Ea zer egin behar dudan orain, galdetu diot. «Beste proba bat egitea eskatuko du zure medikuak».

Ostiralean dut hitzordua.

Autobusean irakurri dut txostena. Falso positivo dio.

P.S.: ez zaituztet larritu nahi. Proba arrunta izan da. Lasai, beraz. Grazia egin zidalako kontatzen dut, baina egia esateko orain ez dit batere egiten, zeren beste proba bat egin beharko didate eta.

Falso positivo, este apunte en castellano.

etiketak: medikua
Oier Gorosabel
Oier Gorosabel dio:
2018/04/25 11:05
Positibo faltsuak eguneroko kontuak dira gurian. Diagnostiko frogak lehen baiño gehixago egitten dira, eta horrek automatikoki ekartzen daben ondorixua da. Rollo puta bat. ;-)
iturri
iturri dio:
2018/04/28 10:17
Eskerrik asko komentarioa uzteagatik, Oier.

Atzo espezialistarekin egon nintzen eta beste proba zehatzago bat egingo didate. Medikuak ñabardura bat egin zidan atzo: txostenak "iradoki" egiten duela positibo faltsua dela. Ea proba berriak zer dioen.
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter