Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Paperak beti berandu

Paperak beti berandu

Mikel Iturria 2019/10/09 20:22
Aste honetan Nortasun Agiria berritzea tokatu zait.

Atzo, asteartea, goizeko 11:42ean nuen hitzordua Espainiako Polizia Nazionalaren Donostiako egoitzan.

Atarian Gipuzkoan terrorismoaren kontra eroritako polizien izen-abizenen plaka ikusi nuen pasadan. Soilik lehen izena irakurtzeko astia izan nuen: Melitón Manzanas. «Ondo hastera goaz bisita», pentsatu nuen nire baitan.

Hitzordua baino hamar minutu lehenago iritsi eta sartzeko tramiteak inolako nobedaderik gainditu nituen.

Areto batera sartzeko gonbita egin zidan ondoren funtzionarioak eta uste baino lagun gehiagorekin egin nuen topo itxarongelan.

Txandak kantatzen zituzten bi pantaila zeuden bertan: bata gelaren erdian, bestea izkin batean. Ozenki entzuten zen txanda baten berri ematen zuen abisua, zarata organiko bat. 30 pertsona geunden gure txanda noiz iritsiko zain.

Aurreko astean #sincitasnohayderechos (Hitzordurik gabe eskubiderik ez) izeneko protestak egon ziren, Madrilen behintzat. Atzerritarrek paperak lortzeko dituzten arazoak salatzeko:

1.- Espainiako Estatuan duten egoera erregularizatzeko urteak behar dituzte eta gero hilabeteak itxoin behar txandak lortzeko.

2.- Mafiek betetzen dutela Estatuaren hutsunea.

3.- Hilabeteak itxoiten pasa ondoren, askotan beren herrietan eskatutako agiriak zaharkitu eta iraungitu egiten direla.

4.- Paperik gabe herrialdetik kanporatzeko mehatxua dute eta kontratupeko lanposturik lortzeko ezintasuna.

Sin citas no hay derechos protesta Madrilen. Argazkia: El Salto (David F. Sabadell)

Argazkia: El Salto Diario (David F. Sabadell).

Honetaz egon nintzen pentsatzen eta telefonoan eskuz idazten nire txanda ailegatu bitartean.

Nik hogeita lau minutu egin nituen zain eta hamar minututan bukatu nuen tramitea.

Bulegotik atera eta atzerritarrentzako paperak lortzeko gela beste toki batean dagoela ikusi nuen. Itxarongela beteta zegoen.

Gaur Biboko kontzertuan #RuperOrdorikak ez du abestu bere "Berandu dabiltza", baina ezinezkoa egin zait @jortiznet eta @iturri taz ez akordatzea, eta orain dela zortzi urte ia ia kasuz argitaratu zidaten testu hontaz https://t.co/8OZkL6HtOH
Libro ibili ginen bai, une batez...

— Andoni Hidalgo (@EuroIker) October 6, 2019

Andoni Hidalgo Ruper Ordorikaren kontzertuan egon zen igandean eta Javier Ortizekin zein nirekin gogoratu zen goian txertatutako txioan ikus dezakezuen bezala. Eskertu nion keinua.

Ordorikak ez zuen Berandu dabiltza jo Bilboko emanaldian. Behean itsatsiko dut bideoa.

Siempre tardan los papeles, este apunte en castellano

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter