Nola neurtzen dira telebista-audientziak Espainian?
Gaur goizean ikusi dut El Abrevadero gunean ¿Cómo funcionan las audiencias televisivas? apuntea. Bertan Alejandro Pérez Blancoren bideo bat dago (¿Quién está ahí? / Nor da hor?). Hamar minututan Pérez Blancok kontatzen du nola neurtzen diren telebista-audientziak Espainian. 4.500 lagunek ikusten dutena erabiltzen da datu horiek ateratzeko. Aparatu hori daukan pertsona batekin hitz egin du egileak.
Falsa realidad, halaxe deitu diote bideoan. Ideia hori daukat buruan aspaldian. Audientzia datuak sinistea nahi dituztela agente askok eta errealitate faltsu batean bizi garela. Ona bideoa!