Nola bidali automatikoki zure blogeko apunteak sare sozialetara
Aurreko batean bloga ireki berri duen pertsona bati esan nion apunteak twitter eta facebook kontuetara bidali behar zituela. Ea hori nola egiten zen galderari ezin izan nion di-da erantzun.
Nik twitter eta facebook-era bidaltzen ditut blog honetan argitaratutako apunteak. Eta horretarako twitterfeed erabiltzen dut.
1.- Sortu kontu bat aipatu zerbitzuan.
2.- Create feed aukera erabiliz bideratu blogaren jarioa. Horretarako, izendatu lehendabizi jarioa (izendapena ez da publikoa, zuretzat soilik) eta hartu blogaren feed-a (harrikadak blogaren feed-a) eta jarri Blog URL or RSS Feed URL izeneko tartean. Test RSS aukera erabiliz, konprobatu ea ondo dabilen.
3.- Advanced settings:
- Update frequency: 30 minuturo begiratzeko jarri eta 1, 2 edo nahi adina post aldibatera bidaltzeko adierazi (nik bakarra dut jarrita).
- Post content: twitter-erako gomendatzen dudana da title only aukera (soilik apuntearen titulua azalduko da sare sozial horretan eta lotura bat zure apuntera: 140 karaktere direnez...); facebook-erako, berriz, hobe da title & description aukera erabiltzea
- Post link: zure apuntearen helbidea laburtuko duen zerbitzua aukeratzea da asuntua. Nik bit.ly erabiltzen dut horretarako.
- Post sorting: pubDate nik dut aktibatuta, baina ez galdetu zergatik.
- Post prefix: horrek aukera emango dizu twitter-en mezuaren aurretik zerbait jartzeko. Nik blog honen izena dut, giltzen artean [Harrikadak].
4.- Continue to step 2:
Kasu honetan, erabaki behar dugu nora bidali. Aukera: twitter, facebook, statusnet (identi.ca) eta Hellotxt.
- Twitter-era bidali nahi baduzu, eskatuko dizu zure twitter kontua autentikatzea.
- Facebook bada, gauza bera. Kasu honetan, gainera, aukera emango dizu zure profilera edota zuk kudeatzen duzun orrialde batera bideratzeko.
5.- Done zanpatu eta sortua izango duzu zerbitzu bat zure apunteak aukeratutako sare soziale(ta)ra bidaliko dizuna.
6.- Aholkutxo bat: lehen esan bezala, uste dut hobe dela zerbitzu bakoitzeko feed bana sortzea. Hau da, kontuak twitter-en (edo identi.ca-n) eta facebook-en badituzu, hobe duzu feed ezberdinak sortzea twitterfeed-en.
Zerbitzuak aukera gehiago ematen ditu, baina gaurkoz nahikoa.