Munilla marabilla
Santander inguruko bi lagun egon dira etxean asteburuan. Mutilak kontatu zidan goizetan, lanerako bidean, zein arratsaldetan, etxerako bueltan, askotan entzuten duela Radio María. Nik noizbait topatu izan dut dialean, baina ez dut irrati hori entzuteko behar den kemena nire baitan inoiz aurkitu (segundu batzuk nahikoak dira bilaketarekin segitzeko).
Sorpresa hartu nuen lagunak esan zidanean José Ignacio Munilla aritzen dela goizeko 8:00etatik 9:00etara katiximari buruz hizketan. Munillaren izenaren gainean klikatuz gero, berari buruz duela bi urte nik idatzitakoa irakurtzeko aukera izango duzue. Aurreratzen dizuet Palentziako egungo gotzaina, Zumarragako parrokoa izandakoa eta, iturri batzuen arabera, Gipuzkoako gotzain izateko hautagaien artean dagoena, nire pentsakeratik urrun samar dagoela (urrun samar esan eta motz geratu naiz, noski).
Bestalde, bloglines batzailean jarraitzen ditudan blogen eta jarioen errepasoa egiten ari nintzela, hara non agertu zaidan, Escolarrek usufruktoan utzitako blogean, Espainiako Elizaren kupula Losantosen ordezko baten bila ari dela. Izen ezberdinak aipatzen ditu kazetariak eta triste utzi nau kandidatoen artean ez egotea gure gizona. Lagunak kontatu didanez, egungokoak baino dezente hobeto egingo luke.
Zuek zer uste duzue?
Radio Maria, Cope eta antzeko medioak ez ditut gustoko eta ez ditut sekula sintonizatzen. Munilla eta bere moduko 'neo'ak zenbat eta urrunago hobe, baina, zoritxarrez, gure artean izango dugulakoan nago. Zer egingo zaio ba!
Serafin