Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Muguruza eta Madina, zubigileak

Muguruza eta Madina, zubigileak

Mikel Iturria 2017/02/05 17:10
Otsaileko zenbakian, Jot Down aldizkariak Eduardo Madinak Fermin Muguruzari eginiko elkarrizketa luze bat argitaratu du. Espero dezagun joaneko partida izatea soilik. Bueltakoa falta baita.

Fermin Muguruza eta Eduardo Madina

Gaur goiz mugitua izan dut eta ez naiz gehiegi zentratu egunkariekin eta sare sozialekin goiza nahikoa aurreratuta izan arte. Halako batean, ikusi dut Fermin Muguruzak txio bat jarri duela Eduardo Madinak berari eginiko elkarrizketa bat zela eta.

Esan bezala, 20 orrialdekoa omen eta otsaileko Jot Down aldizkariak El País egunkariarekin batera banatzen den hilabetekarian argitaratua ei zen (3 euro gehi periodikuaren eguneko prezioa: gaur, guztira 5,80 euro). Kalera jaitsi, kiosko batera jo, erosi eta irakurtzen hasi naiz.

Irakurri ditudan gauza gehienak ezagunak ziren niretzat, baina halere emozionatu egin naiz hainbat unetan.

Elkarrizketa Espainiako publikoari begira egina dago eta Kortaturen sorreratik gaurdaino musikariaren ibilbideari egiten zaio errepaso: Kortatu, Negu Gorriak, bakarka... Etxeko zein kanpoko kontuak aipatzen dira (ETA, GAL, Galindo-NG auzia, Katalunia, Mexiko, eta abar).

Ahaztuta neukan biek harremana izan zutela Julio Medem-en "La pelota vasca, la piel contra la piedra", 2003ko filmean. Orduan pertsonalki elkar ezagutu omen zuten.

Espainiari begira egina dagoela esan dut eta poztekoa iruditu zait hainbat lagunek Twitter-en zubigile kontzeptua nabarmentzea. Gaur ikasi dute hitza eta asko gustatu omen zaie.

Eskertzekoa da bien ahalegina zeren eta, a priori, topaketak alde bateko zein besteko muturrekoenen zaplastekoak jasotzeko arrisku handia baitago.

Dena den, proposamena daukat biontzat: bueltako partida jokatu behar da orain. Hau da, Ferminek Madina elkarrizketatu beharko luke eta emaitza Euskal Herriko komunikabide batean argitaratu.

Martxoaren 20ko oharra: Jotdown-ek webgunean argitaratu du elkarrizketa jada (Plaza Roja de Irun: una conversación con Fermin Muguruza).

Muguruza y Madina, tendiendo puentes (este apunte en castellano).

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter