Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Miramongo teatroa

Miramongo teatroa

Mikel Iturria 2012/10/30 08:30
Igande goizean Miramongo teatrotik pasa nintzen. Eta argazki bat atera nuen.

Argazki bat baino gehiago atera nituen, egia esateko. Eta gauean horietako bat igo nuen. Horren ondoren, hainbat hartu-eman izan ditut pertsona ezagun ezberdinekin eta, ondorioz, hainbat gauza jakin ditut.

Anfiteatro hau dugu Donostiako Miramonen. Noizbait erabili da? instagr.am/p/RV4zL7gEcM/

— Mikel Iturria (@iturri) Urria 28, 2012

Miramongo antzokia

1.- Miramongoa ez dela anfiteatro bat. Xabier Mendigurenek @xme64 erantzun zuen anfiteatroak borobilak zirela eta hori erdia zela soilik. Hobeto esplikatzen du David González @ketari jaunaren apuntetxo honetan beste pertsona batek.

2.- Donostiar askok (edo Donostian bizi den jende askok) ez duela ezagutzen Miramongo gune hori. Adibidez, Iñigo Arandia aka @iarandia.

3.- Botiltzarrak egiten direla (@neregauzak); ezkontzetako erretratuak ateratzen dituztela (@foteropanico); igandetako paseoak (@luistxo).

4.- Baina gutxienez bi bideo-klip grabatu dira bertan.

5.- Hau ere grabatu du herritar batek:

6.- 2010eko apirilean EAko zinegotziak prentsaurrekoa eman zuen gune honi buruz galdezka. Akustika txarra ei zuela, gutxi erabiltzen zela...

2016ra arte itxoin beharko dugu?

El (mal llamado anfi)teatro de Miramon, este apunte en castellano.

etiketak: Donostia, Miramon, Antzokia
Ander
Ander dio:
2012/10/31 12:56
Duela gutxi ibili nintzen handik paseatzen, oso leku bitxia da. Iker Jimenezek programa bat aterako luke hortik.

Esan Xabierri "anfiteatro" ondo jarrita dagoela. RAE:

2. Local con gradas, generalmente en forma semicircular y destinado a actividades docentes o culturales.
Miramontzu
Miramontzu dio:
2016/04/06 12:25
La segunda acepción de "anfiteatro" en el diccionario de la RAE ahora es:

Aula semicircular con asientos en filas escalonadas destinada a actividades docentes y culturales.

http://dle.rae.es/?id=2ct3RVq

Por tanto, queda más claro que no es un anfiteatro (si fuera un aula todavía).

También Kasi dice que anfiteatro es incorrecto: http://kasisks.blogspot.com.es/2014/12/vuelta-donostia-donostiako-itzulia.html

Yo lo llamaría:

* Gradas de Miramón

o

* "Teatro romano" de Miramón
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter