Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Mikel Laboa: ez da errespetatu familiaren nahia

Mikel Laboa: ez da errespetatu familiaren nahia

Mikel Iturria 2008/12/08 16:12
Itxura guztien arabera, Gipuzkoako mediorik handiena izan da Mikel Laboaren familiaren nahia alde batera utzi duen bakarra. Zer iruditzen zaizue?

"Hasiera batean, familiak erabaki zuen Mikel intimitatean agurtzea, beilategiko joan-etorriaren ondoren, pasa den asteartean, alor ezberdinetako izen handi asko bildu baitziren bertan. Baina, lagunek erakutsitako interesa zela-eta, errautsak haizatzeko tokia eta eguna jakinaraztea erabaki zuen (familiak).  Eta komunikabideei eskatu zien ez grabatzeko eta filmatzeko ekitaldia".

Diario Vasco: Agiña ahora es más sagrado, 2008ko abenduak 8.

Interneten dagoen kronika laguntzeko, ekitaldiaren 20 argazki eskegi dituzte. Goiko paragrafoaren arabera, badirudi kazetaria berak ere deseroso idatzi duela kronika.

Google-n bilaketa azkarra egin dut (Agiña + Laboa) eta badirudi Gipuzkoako mediorik zabalduena dela, prezeski, familiaren nahia alde batera utzi duen bakarra. Gainerakoek ez dute argazkirik jarri. Eta ekitaldiari buruzko kontaketa zeharka egin dute.

Ez dut garbi. Alde batetik, horrelako une batean hildakoaren sendiak agertutako nahia errespetatu beharra dago. Bestetik, baina, halako pertsonai baten aurrean egonik, ez zait hain gaizki iruditu erreportajea, tonoa ere egokia baita.

Zer iruditzen zaizue? Nahi baduzue, of course.

Mikel Laboa: no se respetó el deseo de la familia

mathiasen kopilotua
mathiasen kopilotua dio:
2008/12/19 16:03

Aupa mugalari & Cia,

Omenaldi egunean irrati bateko kazetari batekin topo egin nuen Agiñan, eta ekitaldian ez zutela egoterik esan zidan. Arraroa egin zitzaidan. Gauza bat da ez grabatzea baina han gertatutakoa ez kontatzea... Urrinetik jarraitu zuten ekitaldi osoa, oker ez banago. Hurrengo egunean DVn irakurri nuen kronika eta benetan ederra iruditu zitzaidan. Eta Garak foto eta testu labur bat besterik eskaintzea, "pobre". Intimitatean ez agurtzeak eta informazioarako eskubideak ez dute txoke egiten? Jende asko zegoen han argazkiak ateratzen... Familiak zer eskatu zuen, ez grabatzea eta filmatzea? Han gertatutakoa kontatzea ondo ikusten dut eta beti ere bestelako irudiekin osatu daiteke informazioa, prentsan behinik behin. Hitzek eta kantuek zuten benetako indarra Agiñan. Edozein modutan, ekitaldia zoragarria, hunkigarria oso izan zen.

Segi ondo, eutsi goiari eta urte berri on-on!

Iñaki Murua
Iñaki Murua dio:
2008/12/08 22:29

Mikel, Diarioko kronika irakurrita, hunkigarria iruditu zait. Argazkiak atera badituzte, lekuz kanpo, familiak eskatutakoa ez baitzuten bete.

Besarkada bat Bilbotik.

Iban Arantzabal
Iban Arantzabal dio:
2008/12/08 23:47

Gertukoa bazara eta familiak esaten badizu zer ez egin... zer egingo zenuke? ba horixe: ez egin.

Hori bai, nik dena irakurri dut eta hori badaki idatzi duenak... Aprobetxategi xamarra iruditu zait.

Jozulin
Jozulin dio:
2008/12/09 22:49

Familiarena da jarraitu beharreko irizpidea. Familia minetan da eta errespetua zor zaio minari eta doluari, kasu guztietan eta salbuespenik gabe, une delikatuak baitira familiarentzat. Nik ez dut erreportaia irakurri.

ramon
ramon dio:
2008/12/09 09:44

Nik ere irakurri dot, eta egin dudan erreflezioa zera izan da: familiak ez bazeban nahi zergatik erretratoak?. Gainera ze aportazio egiten dute erreportaian?, bakarrik zenbat jende urbildu zen ikustea (eta nor kasu), eta hau ez da funtseskoa, kasu honetan funtseskoa Laboaren ikuspuntunto desberdineko elkarrizketatxoak dira eta omenaldia bera. Nik familikoekiko errespeto falta deritzot, non da gizalegetasuna?

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Zumaiako hitzaldiko argazkia eta albistea hemen. ... Xabier, 2023/05/21 10:29
Aspaldiko, Amatiño. Erabat ados. Iturri, 2022/11/11 19:12
Stat counter