Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Etorkinak kanpora

Etorkinak kanpora

Mikel Iturria 2025/03/09 09:15
Hori da gero eta ozenago entzuten den aldarria.

Urtarrilaren 26an Frantziako estatuak migranteak muga pasatzen laguntzeagatik epaitu behar dituen hainbat kideri babesa emateko manifestazioa egin zen Irundik Hendaiara. Han egon nintzen.

Fuera inmigrantes, este apunte en castellano

Hurrengo egunean sustoa eman zigun amak, baina zorionez bideratu da. Otsailean hala moduz ibili ginen, baina martxo hasieran gurean ia bederatzi urte daramatzan Nikaraguako andre gazte bat kontratatu genuen amaren zaintzaile gisa. Ez da lehena izan.

Siriako mediku bat entzun nuen irratian Alemanian hauteskundeak egin ziren egunean. Oker ez banago, Berlinen bizi zen, baita bertan lan egin ere.

Javier del Pinoren asteburuko irratsaioan kontatu zuen, gaztelaniaz, zein gaizki pasa zuen Alemaniako Ekialdean bi ospitaletako lankideekin. Minduta hitz egin zuen, noski.

Egoera salatu zuenean geratu omen zuten jazarpena.

Igande hartan izan zuen lehen aldiz botoa emateko aukera. Kazetariaren galderari erantzunez, sozialdemokraten alde egiteko asmoa zuela esan zuen antenan, nahiz eta erabakia erabat hartu gabe izan oraindik.

Bera bezala 10.000 siriar omen daude Alemanian osasun alorrean lanean, oker ez banago gehienak mediku dira. Erdiak baino gehiagok jada lortua omen dute herritartasuna. 10.000 lagun horiek kanporatuz gero, nola geratuko litzateke osasun sistema herrialdean?

Plataforma sozial batean ikusi dut egoera hori gordinki erakusteko Alemaniako hainbat osasun gunetan egiten ari diren kanpaina. Hots, "bertakoak" soilik geratuz gero zenbat langile egongo liratekeen. Edo hobeto esanda "kanpotarrak" kaleratuz gero zein izango litzatekeen egoera.

Pertsonak munduan libre mugitzeko askatasunaren alde ez bazaude, ea modu berekoia aktibatzeko gai zaren. Nahiz eta jakin, Brexit-a eta Trump dira adibide, badagoela jende asko ez duela buruarekin ematen botoa, tripekin baizik, beren interesen aurka.

etiketak: migranteak, migrazioak
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Amatiño. Pasa den mendeko 80ko ... Mikel Iturria, 2024/12/18 22:16
Kontrakorik pentsatzea populismo hutsa da. “Hobe ... Amatiño, 2024/12/15 15:09
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Stat counter