Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Mertxe García: «Ez dugu dominarik nahi, ez omenaldirik, ez bazkaririk, ez koadrotxorik, ezertxo ere ez...»

Mertxe García: «Ez dugu dominarik nahi, ez omenaldirik, ez bazkaririk, ez koadrotxorik, ezertxo ere ez...»

Mikel Iturria 2022/05/03 20:30
35 urtez egon dira kalteren bat zuten animaliak zaintzen Joxan Albisu eta Mertxe García. Berriki itxi dute Arrano Etxea Igeldon. Bisita egin die Jon Martijak.

Jon Martijak hartu du Juan González Andrés-en lekukoa Estamos dentro elkarrizketa podkastean. Denboraldi berriko bigarren saioa Joxan Albisu eta Merche Garcíari eskainita dago. Biak izan dira 35 urtez Arrano Etxeko arduradunak eta oraintxe entregatu dute beraiek ere erreleboa.

Zabaldu parentesia. Martija, Igeldora oinez joan beharra dago, dedio! ;_) Itxi parentesia.

Audioaren 40. minutuaren bueltan, ondorengo hauxe gertatzen da (euskarara ekarria):

Jon Martija: Gogo bizia nuen Arrano Etxera etortzeko esku hutsik, kakotx artean, animaliarik gabe baina mikrofonoz lagunduta, ezen hain miresgarria iruditzen baitzait zuen istorioa, sekulakoa iruditzen baitzait egin duzuen lana. Eta, aldiz, aitortza gutxi izan duela iruditzen zait. Horregatik Estamos dentrotik gure harri-koskorra ekarri nahi genuen lan hori ezagutzera emateko, balioan jartzeko eta, ez dakit nik ba, erakundeen aitortzaren bat irits dadin...

Merche García: Ai! Ez, ez, ez... Hori bai ezetz. Mesedez eskatzen dizut...

Joxan Albisu: Ezezko borobila.

Merche García: Hori ez dugu nahi. Begira, lehenik eta behin, honekin guztiarekin ez dugu nahi inork ezer aitortzea poz-pozik egin baitugu, guk nahi izan dugulako.

Horretaz gain, nik eskatu dudan gauza bakarra izan da behar den bezala funtzionatuko duen suspertze-gune bat zabaltzea. Hori bakarrik.

Ez dugu dominarik nahi, ez omenaldirik, ez bazkaririk, ez koadrotxorik, ezertxo ere ez... Nahikoa sarituta sentitzen gara egin dugun lanarekin. Gu geu pozik gaude egindako lanarekin. Akatsak izan ditugu, noski; izan ditugu egoera batzuk ezin izan ditugunak konpondu, ofizio guztietan bezala, porrotak egon dira baina arrakasta asko ere bai, ezta?

Beraz, asebeteta gaude alde horretatik. Hori bakarrik. Horrekin geratzen naiz ni: ez dut ezer gehiago nahi.

Eta hemendik aurrera sortu duten guneak ondo funtzionatzea (nahi dugu). Eta itxoitea, ea zer gertatzen den.

Jon Martija: Esango nuke animalien aitortza baduzuela...

Mertxe García: Bai, hori bai. Badut (emakumezko) lagun bat esaten duena: "Hiltzen zaren egunean animalia mordoa izango da beste munduan txaloka". Ez dizkit pertsonak aipatzen.

Ez dut inon Mercheren irudirik ikusi. Inoiz ez du proiekzio publikorik lortu nahi izan lan honengatik.

Ni neu ere animalia naizen heinean, hona hemen nire txalo zaparrada.

Mertxe García: «No queremos ni medallas, ni homenajes, ni comidas, ni cuadritos, ni nada de nada de nada...», lerro hauek gaztelaniaz.

Argazkiaren kreditua: Gorka Rubio. Argazki Press Berriarentzat. «Arrano Etxearen historia amaitu egin da».

Lotura gehiago: Arrano Etxea, animalia guztien etxea.

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hogei ken bi? (idatzi zenbakiz)
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter