Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Memoria vs. ahaztura

Memoria vs. ahaztura

Mikel Iturria 2012/03/04 22:31
Gerra. Biktimak. Memoria. Ahaztura. Bide Ertzeanen kontzertu batetik hasi eta Juan Aranzadiren elkarrizketa batekin bukatu.

Aste honetan, ostegunean, Donostiako Kursaal txikia erabili zuen Bide Ertzean taldeak Don Inorrez diskoaren biraren amaiera kontzertua eskaintzeko. Ez zuten aretoa jendez bete, baina bai lortu zutela musikarekin lepo betetzea aretoa.

Lagun apartak gonbidatu zituzten eszenatokira. Berri Txarrak taldeko abeslaria, Gorka Urbizu, eta Balerdi Balerdi biziberrituaren kantaria, Toño Muro.

Esan bezala Don Inorrez diskoa jorratu zuen, bereziki, boskoteak (Ubeda Toxic Twins, Karlos Arantzegi, Fran Iturbe eta Joserra Senperena), baina nik Non dira diskoko Manuel Goenagak kontatutakoa kanta daramat itsatsita ostegunetik.

Manuel Goenaga usurbildarra Gerra Zibilean aritu zen borrokan. Preso erori ondoren, kartzelan egon zen 1952. urtera arte. Imanol Ubedak Usurbilgo Noaua aldizkarian egiten du lan eta han elkarrizketatu zuten Goenaga (pdf lotura). Manuelek berak kontatu nahi ei zituen garai haietako istorioak.

Imanolek kanta aurkezterakoan, gerraren ankerkeria aipatu zuen eta kantak ondo baino hobeto islatzen du hori, Asturiasko frontean eroritako Ugarte usurbildar gaztearen heriotzaren berri ematerakoan.

 

Oharra (martxoak 5, 23:30): lortu dut kanta. Hau dena aldatu nahi nuke blogaren bidez topatu dut.

 

Juan Aranzadi irakaslea Etxepare Institutuak gonbidatuta egon berri da Alemanian. Berarekin batera, hainbat euskal intelektual ere egona da. Imanol Muruak kontatu zuen Berrian Badoa tigrea zutabean. Harkaitz Canoren tigrearekin jokatu zuen Muruak: Tigre batekin bizi.

Aste honetan bertan, Aranzadiri eginiko elkarrizketa argitaratu dute Jot Down magazinean. Merezi du Vocento taldeko Londresko korrespontsala den Iñigo Gurruchagarekin izandako solasaldiak. Mamitsua da, baina nik gaur hona ideia bakarra ekarri nahi dut.

Aranzadi ez da memoria derrigorrez gordetzearen aldekoa. Hots, inor ez da oroimena gordetzera behartu behar. Ahaztea eskubidea da.

"Muchos de los que se solidarizan con el sufrimiento de las víctimas, lo que les están diciendo es que deben recordar su sufrimiento de por vida, que deben convertirse en víctimas profesionales, están impidiéndoles recurrir al único resorte psicológico que tenemos los humanos para paliar el sufrimiento del pasado, que es el olvido".

Memoria vs. ahaztura. Biktimak ahazteko eskubidea du, baina gizarteak oroitzeko beharra dauka, nire ustez. Eta kontatu nahi duenak, kontatu dezala. Goenagak egin zuen moduan.

Memoria vs. olvido, este apunte en castellano.

iturri
iturri dio:
2012/03/09 21:59

Azkar pasatzen da denbora, redios! 35 urte!

Patxi Larrion
Patxi Larrion dio:
2012/03/05 08:25

Ni ere harrapatu ninduen Goenagarenak. Ostegunekotik irudi bat baino gehiago geratu zaizkit eta horietako bat zuk aipatu kanta jotzen ari zirela Fran Iturbide makurturik "pedal" haiekin beharrean musika irudia ere badela hamaikagarrenez frogaturik. Nik bederen Asturiasko mendi eta muinoetan bonben argitasun itsua ikusi nuen Kursaalean. Memoria vs. ahaztura horretaz, zer esanen dizut ba, ni ezer banaiz memoria naiz.

Iturri
Iturri dio:
2012/03/05 11:36

Aupale, Larrion!

Aita galtzeimerraz jota egoteak zer pentsatua ematen dit. Gertuko pertsonak ahazteko zera hori!

Memoria osatzeko ere behar-beharrezkoa da gauza batzuk, txarrak bereziki, ahaztea. Bestela ezingo genuke bizi.

Baina, esan bezala, gizarte edo herri gisa ez genuke hainbat gauza ahaztu behar.

Toxic Twins
Toxic Twins dio:
2012/03/08 13:07

Gerra denek gure etxea kolpatu dute, eta beste hainbeste etxeetan ere gauza bera. Ez ditugu ahaztuko, ez ditugu ahaztu nahi:

Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Zenbat dira hiru ken lau (idatzi zenbakiz) ?
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Azken erantzunak
Mila esker, Beñat. Gaur goizean saiatuko naiz ... Mikel Iturria, 2024/11/29 00:24
Iturri jauna, laburpen ederra. Asko poztu nintzen ... Beñat Irasuegi Ibarra, 2024/11/28 23:14
Aupa, Iñaki. Oraintxe ikusi dut mezua. Ez nuen ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:06
Aupa, Xaun. Nik ere ez ditut jasotzen jada ... Mikel Iturria, 2024/11/03 16:05
Eta alderdi gastronomikoaz, zer, Iturri? ;-) Iñaki Murua, 2024/10/17 08:22
Kaixo Mikel! Ez niken hire erantzunaren ... Xaun, 2024/10/15 16:38
Zorionak, Mikel! Iñaki Murua, 2024/08/01 09:06
Hendaiako Ocaña mitikoa! Bai, han erosi genituen ... Gari Araolaza, 2024/05/14 08:57
Besarkada bat Iturri! Gari, 2023/12/26 05:44
Eskerrik asko lotura jartzeagatik, Xabier. iturri, 2023/05/21 10:57
Stat counter