Edukira salto egin | Salto egin nabigazioara

Tresna pertsonalak

Eibarko peoria, San Blasa baino hobia
Hemen zaude: Hasiera / Blogak / Harrikadak / Melitonen txartelak

Melitonen txartelak

Mikel Iturria 2018/03/17 16:45
Pasa den astean, bi irudi bidali zizkidaten 1950eko txartel batenak. Gaztetxo batzuek aurkitu zuten Melitón Manzanas zenaren etxean, Irunen.

Kontatu zidatenaren arabera, etxea bota behar dute eta auzoko neska-mutikoak sartu-irtenean dabiltza. Are gehiago horrelako paperak agertzen badira.

Meliton txartela
Meliton: txartela

Hauxe testua, izena bai baina abizenaren inizialak soilik jarriz:

«Amigo Manzanas Te agradecere y siempre que sea factible le facilites a los portadores Teodoro CM y Maria AC ambos vecinos mios los
cuales tienen interes por entrevistarse en la valla con una sobrina el domingo dia 22
Un abrazo y agradecido
Pablo P H
Sargento de la Guardia civil
20-10-1950»

Pasa den igande arratsaldean Elizatxo hiribidean dagoen gasolindegian geratu nintzen autoaren depositua betetzera. Bertatik atera nion argazkia etxeari.

Melitón Manzanas zenaren etxea 

Orduan ere gaztetxo batzuk zebiltzan bueltaka.

2018ko abuztuaren 2an 50 urte beteko dira ETAk bertan Melitón Manzanas hil zuenetik. Burgosko prozesuan epaitu zituzten.

Oso tipo gorrotatua izan zen Gipuzkoan Melitón. Adibide modura, hona hemen Javier Ortizek idatzitakoa Melitoni 2001ean terrorismo biktima gisa emandako domina zela eta ez zela.

Ez dakit etxe horretan zer egongo den oraindik, baina zalantza bat daukat: historiagileren batek ikuskatuko ote duen bertan zegoen dokumentazioa.

Las tarjetas de Melitón, este apunte en castellano

Apirilaren 15eko oharra: lerro hauek Jaurlaritzako Kultura Ondare zuzendaritzako jendeak irakurri zituen. Jestio batzuk egin dituzte eta, dirudienez, etxean ez dago inolako paperik: familiak dena hustu omen zuen. Eskerrik asko ahaleginagatik.

Juli Gan
Juli Gan dio:
2018/03/23 16:48
Harrigarria! Oraindik al dira holako gauzak abandonatutako etxe hortan?
Iruzkina gehitu

Erantzuna formulario hau betez utzi dezakezu. Formatua testu arruntarena da. Web eta e-posta helbideak automatikoki klikagarri agertuko dira.

Galdera: Idatzi zortzi zenbakiak erabiliz
Erantzuna:
Aurkezpena

Mikel Iturria aka Iturri, irundar bat eibarnauta elastikoarekin agit&prop egiten.

Nuevo blog Pedradas, en castellano

Kontrakoa esaten ez den bitartean, blog honen edukia ondorengo Creative Commons lizentzia honen pean dago:

Somerights20

Stat counter