Melitonen txartelak
Kontatu zidatenaren arabera, etxea bota behar dute eta auzoko neska-mutikoak sartu-irtenean dabiltza. Are gehiago horrelako paperak agertzen badira.
Hauxe testua, izena bai baina abizenaren inizialak soilik jarriz:
«Amigo Manzanas Te agradecere y siempre que sea factible le facilites a los portadores Teodoro CM y Maria AC ambos vecinos mios los
cuales tienen interes por entrevistarse en la valla con una sobrina el domingo dia 22
Un abrazo y agradecido
Pablo P H
Sargento de la Guardia civil
20-10-1950»
Pasa den igande arratsaldean Elizatxo hiribidean dagoen gasolindegian geratu nintzen autoaren depositua betetzera. Bertatik atera nion argazkia etxeari.
Orduan ere gaztetxo batzuk zebiltzan bueltaka.
2018ko abuztuaren 2an 50 urte beteko dira ETAk bertan Melitón Manzanas hil zuenetik. Burgosko prozesuan epaitu zituzten.
Oso tipo gorrotatua izan zen Gipuzkoan Melitón. Adibide modura, hona hemen Javier Ortizek idatzitakoa Melitoni 2001ean terrorismo biktima gisa emandako domina zela eta ez zela.
Ez dakit etxe horretan zer egongo den oraindik, baina zalantza bat daukat: historiagileren batek ikuskatuko ote duen bertan zegoen dokumentazioa.
Las tarjetas de Melitón, este apunte en castellano
Apirilaren 15eko oharra: lerro hauek Jaurlaritzako Kultura Ondare zuzendaritzako jendeak irakurri zituen. Jestio batzuk egin dituzte eta, dirudienez, etxean ez dago inolako paperik: familiak dena hustu omen zuen. Eskerrik asko ahaleginagatik.