Martxoak 29: greba orokorra #m29greba
Joan den asteartean, martxoak 27, Donostia Antzerki Sariaren gala egin zen Victoria Eugenia Antzokian. Gure bide galduak antzezlanak, Dejabu Panpin Laborategiarenak, merezita irabazi du 2011n Donostian emandako euskal antzerki onenaren saria. 1975. urtearen bueltan Euskal Herrian bizitako giroa du elikagai: herrietatik (euskal zein kanpotik) etorritako etorkinak, fabrikak, euskal kultura errekuperatzeko taldeak, tabernak, etab.
Egileak eta aktoreak urte haren bueltan jaiotakoak dira. Ez dakit hogeitaka urte barru zer kontatuko duen euskal antzerkigintzak gaur egun bizi dugun garai honi buruz, baina erreparatu beharko lioke, adibidez, Greba Euskal Herrian webguneari. Hots, ez gaur, 2012ko martxoaren 29an, hogeitaka urte barruan sarean egongo den webguneari baino. Espero dezagun norbaitek gordeko duela memoria hori.
Zeintzuk izango dira hogeitaka urte barru indarrean egongo diren sare sozialak? Twitter? Auskalo non egongo den 2040. urtearen bueltan eta ez dakigu sare sozialak kontzeptua bera ere mantenduko ote den (blogak, berriz, bai egongo direla). Bada @grebaorokorra izeneko erabiltzaile bat zegoen greba eguneko zeraren berri emateko. Aurreko egunetan #grebaorokorra izan zen erabilitako traola eta greba egunean bertan #m29greba (twitter-eko gauzak).
Edukiak nola sareratu esplikatuz bideo bat egin zuten Youtuben.Youtube ez badago 2040 urtean, begiratu Wikipedian.
29 de marzo: #huelgageneral #29m #m29greba, este apunte en castellano.