Lotsa Anoetan
Atzo ez nintzen Anoetara hurbildu (ez futbol zelaira, ezta ondorengo Ohizko Batzarrera). Partida telebistan jarraitu nuen (Galdakaon) eta poztu nintzen Salamankaren aurkako garaipenarekin, nahiz eta (edo batez ere?) azken unean gertatu.
Batzarrean geratu zenaz, ezer gutxi dut esateko. Lotsagarria iruditu zitzaidan Badiolaren aldeko sutsuenek izandako jarrera. Bere garaian esan nuen tipo hau ez zitzaidala batere gustatzen. Poztu naiz akzionistek Administrazio Kontseilutik bota izanagatik. Etorri direnei buruz, bestalde, ezer gutxi dakit. Ez ditut ezagutzen.
Reala gaixo dago eta giroa nahasita. Gauza onik ez.
Kaixo:
Ondo da jakitea, baina amaginarrebarekin joan ginen Osakidetzak bertan duen bederatzi pisuko egoitzara. Ez da larria, baina, tira.
Ea 2009an albo batera uzten dugun Ospitaleen bira.
mkl