Lizardiren elefanteak
Pare bat orduko buelta egin dut gaur goizean. Antiguatik igo naiz Igeldora Igaratik gora, ezkerretara jo Igeldoko kanpinera eta handik behera.
Bi saio eder izan ditut bidaide:
1.- Lehen ordua Jose Luis Padronek aurkezten duen «Lizardiren Baratza» entzunez joan naiz. Hain zuzen ere Imanol Epelderen Etxepare Rap egitasmoari eskainitakoa.
2.- Abuztuaren 7an 78 urte bete zituen Caetano Veloso musikariak eta hari eskaini zion egun hartako saioa Carlos Galilea esatariak Espainiako Radio 3 irratian («Cuando los elefantes sueñan con la música»).
Bi saioak ezin badituzue entzun, hona hemen bi pilula: Kattalin Minerren aburuz, «euskal emakume idazleen ereserkia» den «Bizenta Mogel» kanta (behean itsatsi dudana) eta Caetanoren «Terra» (Galileak jarri duen lehen abestia da).
Gaurko bidean ez zegoen elefanterik (espero denak borboi zaharrak ez akabatu izanak), baina bai behiak. Askotan egiten dut koadrila honekin topo.
Los elefantes de Lizardi, este apunte en castellano