Konpromisoa, engaiamendua
"Nik beste galdera bat eginen nuke: mantsotua egotea jarrera politiko bat da, ala ez? Bestela, badirudi ados ez gaudenak garela politika egiten dugun bakarrak. Ados daudenek, orduan, ez dute politikarik egiten? Nik baietz erranen nuke, eta asko gainera, sistema osoa haien alde baitago. Denok gara abeslari konprometituak, bai eta sistemarekin ados daudenak ere; konpromisorik ez dutela erratea konpromiso itzela da. Horiek abeslari direla diote, eta, aizu, niri ere musika asko gustatzen zait, orkestra sinfonikoekin abestu dut eta hamaika esperientzia probatu ditut. Eta hori guztia nire pentsaera eta konpromisoekiko koherentziari eutsiz egin ahal izan badut, hobeto. Baina besteak ere konprometituta daude."
Lluís Llach-en hitzak Edurne Elizondok eginiko galdera bati. Elkarrizketa 2000ko abenduan argitaratu zen Euskaldunon Egunkarian.
Gaur omenduko dugu Javier Ortiz. Gainera, internet bidez jarraitzeko aukera egongo da.
@serafin: pena ez azaltzea KMtik. Hunkigarria izan zela gutxi esatea da. @27zapata: garai batean ere ni berdin ibiltzen nintzen. Zer egingo diogu ba!