Komunikazioa (falta)
Jabier Muguruzari irakurri, eta entzun izan diogu berriki, jendeak esaten diola alzheimerra, zahartzaroa eta beste zenbait komeri ageri direla aipatu antzezlanean, baina berarentzat (in)komunikazioa dela antzezlanaren gai nagusia.
Ama hil aurretik, semeak zin egiten dio aita zainduko duela. Unea iristen denean, berriz, ez da hain erraza. Semeak, kontablea, nahiko lana du etxetik kanpo eta ezin du bere munduan bizi den aita behar den bezala zaindu.
Halako batean teloia altxatu (edota altxatuta zegoen ni bertaratu nintzenerako) eta hiru aktoreak ageri dira eszenatokia atontzen. Musika entzuten da. Jabierren azken diskoko kantek girotzen dute itxarote minutu horiek.
Bospasei eszena-geltoki planteatzen dizkigute egileek. Gertukoa egiten zaigu gaia. Eta gogorra, bai, hori ere bai. Baina jendeari gomendatu nahi diot antzezlana hau ikustera joateko. Zergatik?
- Iji-aja antzerki errazetik ihes egiten duen antzezlana delako.
- Diru gutxirekin egindako antzezlana izanik ere, asko baitu eskaintzeko.
- Beti da gustagarria Soroiz edota Apaolaza bezalako aktoreak agertoki baten gainean ikustea.
- Jabier estreinatu egiten al da antzerkian? Baiezkoan nago, baina ezin dut ziurtatu.
Hona hemen zenbait lotura interesgarri:
Agus Perezek Berria egunkarian eginiko erreseina.
Amaitzeko, Gipuzkoa Kultura telebista saioa.
Eskerrik asko zuri, Patxi. Bira Hika Teatroaren webgunean dago ikusterik:
Urtarrilak 15, Gernika Urtarrilak 24, Arrasate Urtarrilak 28, Basauri Urtarrilak 29, Basauri Urtarrilak 29, Elorrio Otsailak 5, Beasain Otsailak 6, Irun Otsailak 18, Gasteiz Otsailak 19, Berriz Otsailak 29, Berriz Apirilak 16, Galdakao Apirilak 17, Bera Apirilak 23, Eibar Maiatzak 14, Zumaia